Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | lanak

Astelehenean hasiko dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa. Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma [...]

Udalak Igarako kanpineko lanak gelditzeko agindua eman du

Behar diren baimen guztiak ez dituztelako eman du agindua; Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, duela egun batzuk salatu zuen gauza bera. Donostiako Udalak Igarako Kanpineko obrak gelditzeko agindua eman du. Azaldu dutenez, salaketa bat jaso dute eta lur mugimenduak antzeman eta gero, eman dute agindua. Lanei ekiteko baimen guztiak ez zituztela azaldu dute. Haritzalde Naturzale Elkarteak ere, [...]

Parke txiki bat egingo du udalak Eskalantegi eskolaren atzealdean

Aurrekontua 27.542 eurokoa da; lanak hasi dituzte dagoeneko eta aste honetan bertan amaitzea aurreikusten dute. Azpiegitura eta Hiri Mantenuko departamendua Eskalantegiko eskolaren atzean dagoen lursailean borobil formako parke txiki bat egiteko lanak egiten ari dela jakinarazi du udal gobenruak. Udal teknikariek kalkulatzen dute 27.542 euroko aurrekontua daukatela obra hauek eta aste honetan bertan bukatuko dituztela. [...]

Peña Goñi kalea oinezkoentzat jarriko dute

Lanen kontratazioa lehiaketara aterako dute; obrak noiz hasi, bizilagun eta merkatariekin adostuko dute. Donostiako Udalak  Groseko Peña Goñi kalea oinezkoentzat egingo du.  Beste aldaketa bat ere egingo du inguruan. Usandizaga kaleko espaloiak, 10 zenbakitik 20ra, zabaldu egingo ditu. Lehiaketara atera ditu obra proiektua kontratatzeko baldintza orriak. Guztira, 633.367 eurokoa da gehieneko prezioa. Helburua, kostaldeko dinamismo [...]

Lanak ondo doaz Puion, baina oraingoz hamabi familiek ezingo dute etxera itzuli

Hilabete bat barru edo Puioko lanak bukatzea espero dute, baina etxea utzi behar izan zuten hamabi familiek uda arte behintzat ez dute etxera bueltatzerik izango. Urriaren erdialean hasitako konpontze lanak bukatzear daude Puion, baina behin mendi hegala indartuta, etxebizitzen egitura sendotu eta lehengo egoeran utzi behar dira. Nora Galparsoro udaleko Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi [...]

Gaur gauean hainbat kaletako zirkulazioa moztuko dute, konponketak egiteko

Hiru kaletan egingo dituzte zoru konponketak; mozketa 21:00etatik 6:00etara egingo dute. Gaur hainbat kaletan zirkulazioa moztuko dute, zoruan zulo konponketak egiteko kanpaina dela eta. Mozketa, 21:00etatik 6:00etarako tartean egingo dute. Abisua eman dute ordea, ibilgailuei pasabide alternatiboa emango zaiela. Lanak zehazki, San Martinen, La Perla eta Artzain Onaren katedralaren artean;  Zubieta kalean, Niza eta Londres [...]

Hogei kaletan egingo dituzte errepide konponketak

Lanak bi hilabetetan amaitzea aurreikusten dute; 199.477 euroko kostua izango dute konponketek. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako Departamentuak errepide konponketa puntualak egingo ditu hiriko 20 kaletan. Lanak Guipasa SAU enpresari esleitu dizkio udalak eta 199.477 euroko aurrekontua dute. Kontratua gauzatzen denetik, bi hilabete irautea aurreikusten dute, beti ere, eguraldiak eragozpenik jarriko ez balu. Zirkulazio eragozpenak sahiesteko, [...]

Ekaitzen ura jasotzeko bi biltegi egingo dituzte

Marrutxipin eta Iztuetan egingo dituzte, eta lanak urrian eta azaroan bukatzea espero dute, hurrenez hurren. Donostiako Udalak astelehenean hasiko ditu Marrutxipi eta Iztuetan ekaitzen ura jasotzeko biltegiak eraikitzeko lanak. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok azaldu du, proiektuaren helburua, euri-garaian ibilgu publikoetara egiten diren isureketen kutsadura-karga murriztea dela. Izan ere, euri-urek kutsadura-karga handia izan [...]

PSE kezkatuta dago Atotxako geltokiaren inguruan

Lanen jarraipen batzordea deituko du, informazio gehiago jasotzeko asmoz. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco, kezkatuta azaldu da, azken aldian Atotxako geltokiaren inguruan jaso duten informazio urria dela eta. Esan du aspaldian ez dutela berririk jaso, eta ez dakitela noiz hasiko diren lanak. Gainera, azpimarratu du, udal gobernua Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen ingurumen ikerketaren zain dagoela; [...]

Kaia egokitzeko lanak urria arte atzeratu dituzte, udaran kalterik eragin ez dezaten

Eusko Jaurlaritzak kaiko egokitzapen obrak atzeratuko ditu, alkatea eta kaltetuen eskaeren ondoren. Gasteizko Gobernuak obrak datorren astelehena, otsailaren 4an, hastea aurreikusten zuen. Lan hauek helezina egingo zuten kaia udaren parte handi batean, besteak beste, ostalari eta merkatariei eragingo zien galera ekonomikoarekin, lanen iraupena 5 hilabete ingurukoa izango dela aurreikusten baita. Atzerapena adostuta, urrian hasiko dira [...]