Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | lana

38 langile kaleratzeko asmoa duela iragarri du Rezola enpresak

Rezola porlan enpresak datozen lau urteetarako lan erregulazio txosten bat aurkezteko asmoa iragarri du. Txosten horren arabera, 38 langile kanporatuko lituzkete guztira, enpresak Arrigorriagan eta Añorgan dituen lantegietan. Lan erregulazio txosten ez traumatikoa aurkeztuko dute, enpresaren arabera. Kaleratuak izan daitezkeen langileez gain, besteei ere eragingo die txostenak: 60ri lau hilabetez ezarri nahi diete lan erregulazio [...]

Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren bitartez 978 lanpostu sortu dira

Altzan egindako lana azpimarratu dute. 2011n 2 enpresa sortu baziren, iaz 27 enpresa proiektu berri jarri zituzten abian. Udalak Donostiako Sustapenaren bidez abian jarritako Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana 2012 azken fasean dago, eta martxoan amaituko da. Abenduaren 31ra arte jasotako datuen arabera, 978 lanpostu sortu dira guztira; beraz, %86,5ean bete dira hasieran ezarritako helburuak. Donostiako [...]

La Vaca eta Bay Bay tabernetako langileen egoera salatu dute

Kalte-ordainak zor dituztela eta gizarte segurantzari iruzur egin dietela salatu dute langile eta langile ohiek Askatasunaren Hiribideko Bay Bay eta La Vaca jatetxeetako langileak protestak egiten ari dira. Langile eta langile ohien soldata ordaindu eta kalte-ordainak emateko atzerapenak salatu dituzte. CNT sindikatuak deituta, igandean, elkarretaratzea egin zuten euren lantokien aurrean. Kaltetutako langileek sufritzen duten prekarietatea [...]

Sentsibilizazioa bilatuko du preso ohiak laguntzeko elkarteak

Harrerak hiru egitasmo egingo ditu, preso ohi donostiarrei laguntzeko asmoz bazkideak lortzeko Jaiki Hadi elkartearen barruan urteak lanean ibili eta gero, preso ohiei eta errefuxiatuei laguntza emateko sortu da Harrera Elkartea. Zehazki, gizarteratze momentu horretan bizi dituzten zailtasunei aurre egiten laguntzeko. Elkarteak ere laguntza behar du, baina, eta egiten duten lana eta sentsibilizazioa zabalduz, bazkideak [...]

Urteko bigarren greba orokorra deituta dago gaurko

Euskal gehiengo sindikalak deituta, urteko bigarren greba orokorra egingo dute gaur Espainiako Gobernuak gauzatutako murrizketen aurka protesta egiteko. Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan. Donostian, eguerdian, manifestazioa izango da Bulebarretik abiatuta.

Ekainean 355 donostiarrek lana aurkitu dute

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera,10.625 langaberekin amaitu da ekaina Donostian. Hau da, maiatzean baino 355 donostiar gutxiago daude lanik gabe. Urteko bigarren beherakada da; eta lehen sei hilabeteko zenbaketa baxuena da azken hilabetekoa. Auzo guztietan behera egin du langabe kopuruak. Amara Berrin, Grosen eta Egia izan da alde handiena, 70, 43 [...]

Bihar boluntarioen lana ezagutzera emango dute

 Boluntarioek zer nolako lan egiten duten ezagutzera emateko ekitaldi berezia egingo dute bihar Bulebarrean. Goizeko 11:30ean hasiko dira eta kooperazio jolasak eta beste hainbat tailer egingo dituzte. Musika emanaldiak egongo dira eta bolondres izateko nahi adina informazio eskainiko dute.

Eskainitako 438 lanpostuetatik 75 lagunek lortu dute lana

Enplegu Azokan lotutako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru Donostia Sustapenak langabezian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, Enplegu Azoka antolatu zuen hilaren 6an eta 7an. Bi egun horietan 42 enpresek 438 lanpostu eskaini zituzten eta 75 lagunek lortu dute lana. Azokan hitzartutako kontratazio eta gainerako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru eta [...]

Kontratazioa bultzatu eta enpresa berriak sortzeko 888.000 euro bideratuko dituzte

 Ekonomia suspertzeko laguntzekin 300 bat kontratu bultzatu nahi ditu Donostiako Sustapenak Donostiako Sustapena pixkanaka ari da hiriko ekonomia suspertzeko plana xehatzen. Maiatzaren 25ean zabaldu zuten Altzan enplegu bulego bat, bihar izango da kontratu berriak lotzea jomuga duen Enplegu Azoka eta atzo aurkeztu zituzten kontratazioa sustatu eta enpresa berriak sortzeko ekintzaileek eskura izango dituzten laguntzak. [...]

Zardoya-Otis enpresako langileak akordioa lortzetik gertu egon daitezke

Hilaren 14tik greba mugagabea egiten ari dira Donostiako langile baten kaleratzea salatzeko. Zardoya Otis igogailu enpresako langileen hamar egunetako protestek eragina izan dutela dirudi. Hilaren 14etik greba mugagabea egiten ari dira Zardoya Otiseko langileak, enpresak Donostiako egoitzako langile bat kaleratu izana salatzeko. ELA sindikatuko Jose Luis Vidalek aurreratu duenez, akordioa gertu egon daiteke. “Madrilen bilerak [...]