Martuteneko biribilgunean, Amaratik ospitaleetara zuzenean igotzeko bide bat egingo dute Karlos I.eko zubibidea desagertzeko aurretik, bertatik igarotzen diren autoak jasoko dituen azpiegiturak eraikiko dituzte. Urumeako autobidean, Martuteneko biribilgunean sartu gabe, Amaratik ospitaleetara zuzenean igotzeko bide bat egitea izango da abuztuan emango duten beste urratsetako bat. Horrek gune horretan sortzen diren auto pilaketak ekiditen lagunduko du, [...]
Etiketen Fitxategia | Lan
Aste honetan hasi dira hiriko hainbat ikastetxetan hobekuntza lanak egiten
Arantzazuko Amako leihoak aldatuko dituzte eta Orixe ikastolara heltzeko arrapalak eta igogailua jarriko dituzte Haurrak oporretan eta eskolak hutsik daudela aprobetxatuta hainbat hobekuntza lan egingo dituzte hiriko zenbait ikastetxetan. Eusko Jaurlaritzak %60an eta udalak %40an finantzatzen dituen lanak dira. Iazko aurrekontutik, baina, udalak 440.000 euro ditu gordeta eta 2012ko aurrekontutik 340.000 euro bideratuko ditu. Honenbestez, [...]
1997ko uholdeak ahazteko lanak egin dituzte Añorgan
Ibilbide berria abuztu ala iraila aldean bukatuko dutela kalkulatu dute Uraren Euskal Agentziako arduradunek Lehen, ibaiaren %15 besterik ez zegoen agerian; orain, %77 «Ibaiek bere lekua behar dute eta hirigintza egitasmo berrietan integratzea beharrezkoa da», dio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Ur sailburuak, Pilar Unzaluk. Añorga zeharkatzen duen Gorga ibaiak, bada, orain arte galduta zuen [...]
1813ko gertaerak oroitzeko ekitaldiak taldean adostu nahi ditu PSEk
 Datorren urtean soldaduek txikitutako hiria hondamenditik berpiztu zela bigarren mendeurrena beteko da eta behar bezala ospatzeko udal gobernuko kideak prestaketa lanekin denboraz «estu eta larri» dabiltzala uste du Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotziak. «Bilduko ordezkariak lanean ari direla diote, baina ez dute bestelako argibiderik eman; Giza Eskubideen Saileko teknikari bat proposamenak jasotzen ari dela da [...]
‘Saskika’ ekimenari buruzko informazio bilera egingo dute, ostegunean, Grosen
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak Saskika ekimenari buruzko informazio hitzaldia egingo du, ostegunean, Grosen. Saioan, auzotarrek eta bertaratzen direnek, egitasmoa ezagutu eta otarra jasotzeko auzoan zehaztu den gunearen berri izango dute, Hondarpe auzo elkartearen egoitza, hain zuzen ere. Horregatik, Nafarroa Beherea plazako 6an dagoen lokala aukeratu dute 19:00etan elkartzeko. Lur Lan ekoizle elkartearen produktuekin [...]
Lan erreformaren aurka “elkarrekin” lan egiteko deia egin diete eragileei
Ezker abertzaleak, Gazte Independentistek eta LABek deituta, bilera egingo dute hilaren 16an Okendo kultur etxean Donostiako LABek, ezker abertzaleak eta Gazte Independentistek agerraldia egin zuten, atzo, sindikatuaren Groseko egoitzan. LABeko ordezkari Leire Garrok eta Lurdes Erasok nahiz ezker abertzaleko Aritz Ibarrolak parte hartu zuten prentsaurrekoan, eta deitzaileek adostutako idatziaren berri eman zuten. Bertan, Espainiako gobernuak [...]
Udal langileek hiru jaiegunetan lanera joateko aukera izango dute
 LAB sindikatuak jakinarazi duenez, udal langileek, hala nahi badute, urriaren 12an eta 25ean eta abenduaren 6an lanera joateko aukera izango dute. Hiru jaiegun horiek urteko beste edozein egunetan hartzeko aukera izango dute. LABek erabakia txalotu du; PPko Ramon Gomezek, aitzitik, «legez kanpokoa» eta «lotsagarria» dela esan du.
LAB: “Lan erreforma egiteko arrazoia ez da krisialdia izan”
LABek, ezker abertzaleak eta Gazte Independentistek hiriko eragileak deitu dituzte erreformari erantzun bateratua ematera. Donostiako LABek, ezker abertzaleak eta Gazte Independentistek agerraldia egin dute goizean, sindikatuaren Groseko egoitzan. Bertan, Espainiako gobernuak dekretu bidez onartutako lan erreformaren inguruko azterketa egin, eta greba deialdiari buruzko informazioa eman dute. Hauen ustez, erreforma “orain arteko bortitzena da” eta “patronalaren [...]
Kaleratzeen kontra egin dute Autobar enpresako langileek
Kafe, freskagarri eta bestelako jakiak eskaintzen dituzten makinez arduratzen diren Autobar enpresako langileek protesta egin zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 12 langile kaleratu nahi dituzte. Kaleratze horiek onartzeko langileek ezarritako baldintzak enpresak onartu ez dituelako egin dute greba.
Sindikatuek murrizketen aurka lan uztea egitera deitu dituzte langile publikoak
Gelditzearekin batera, ELA, LAB eta STEE-EILASek manifestazioa egingo dute, eguerdian, Bulebarretik irtenda. ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, EAEko funtzionarioak lau orduko lan uztea egingo dute, gaur. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak berriki hartutako neurrien aurka. Lanpostua uztearekin batera, sindikatuek hiru hiriburuetan manifestazio bana egingo dute. Donostiakoa, Bulebarretik irtengo da, 12:30ean. Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 10ean [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Iñaki Petxarroman posted an update 10 minutes ago
Gaur goizeko Legebiltzarreko saioan, ohi denez, oso gutxi egin dute euskaraz legebiltzarkideek, %18 inguru edo. Kontuan hartu behar da, gainera, Marian Beitialarrangoitia eta Arri Zulaika Portillok euskara hutsez egin dutela, eta asko igo dutela batez bestekoa.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 50 minutes ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala da gaur: Olympique-Wolsburg. 20:45ean Londresen, Stamford Bridgen. Eurosporten botako dute.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 17 minutes ago
San Mamesen agurreko partida hauxe izango da, ekainaren 5ean: Athletic-Bizkaiko jokalarien selekzioa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 3 hours, 50 minutes ago
Biharkoan eta etzikoan dago, ordea, zalantza. Bihar ezingo dituzte igo, ziurrenik, Gavia eta Stelvio, eta beste mendate batzuk aztertzen ari dira antolatzaileak. Val Martelloren aurretik Mortirolo igotzea izan daiteke biharko irtenbidea.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 3 hours, 51 minutes ago
13:12an abiatuko da lehen txirrindularia, Rafael Andriato (Vini), eta 16:33an azkena, Vincenzo Nibali (Astana). 20,6 km-ko kronoigoera zain.









