Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | labo

Labo saila eta Kimuak, bat eginik

Aurten ere Labo saileko film laburrak izango dira ikusgai Antzoki Zaharrean. Programazioko egun bat 2012ko Kimuak katalogo lanei eskainiko diote. Hilaren bukaeran iritsiko da Donostiara Clermont-Ferrand nazioarteko film laburren jaialdiko Labo atala. Aski ezaguna da zinema proposamen arriskutsuenak maite dituzten zaletuen artean. Aurten seigarren urtea beteko du Clermont-Ferrand Zinemaldia, Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak. [...]

Gutuna: ‘Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolaturiko LABO emanaldietako euskara erabilera dela-eta’

Bittor Hidalgo, Intxaurrondo Otsailaren 28an argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk nire kexu eskutitza LABO jaialdiko lehen bi egunetan euskaldunok jasandako hizkuntz diskriminazioagatik, espainolaren mesedean; 29an Nerea Txapartegiren erantzun adeitsua, Udaleko Euskara delegatu gisa, eta 7an nire eskerrak. 12an Koldo Almandoz LABOko emanaldien aurkezleak erantzuten zidan, berak gaizki ulertu nahi izandako txikikerien eztabaidan, deskalifikazioak zuzenduaz niri ["errepikapena [...]

Gutuna: ‘Aro berriko jarrera berriak, ala zaharrak ote?’

Itziar Otxoa, Parte Zaharra Euskalduna naizen aldetik, oso ondo iruditzen zait euskarak jasaten dituen erasoak salatzea, oraindik ere asko baitira. Baina kontuz egiteko moduarekin, informazio osoa ez badaukagu eta hitz egiten ari garenaz behar beste ez badakigu, salaketak egiatik baino gezurretik gehiago izan lezake eta ondorioz, euskaldunak manipulatzen ariko ginateke. Ez al du horrek ustezko [...]

Gutuna: ‘Bittor Hidalgok idatzi eta Nerea Txapartegi udaleko Euskara ordezkariak erantzun zuen gutunaren harira’

Koldo Almandoz, zinemagilea Laboko emanaldien aurkezpenak nik egin nituen. Argitu behar dut lehenik eta behin, ez dudala Donostia Kulturan lan egiten. Laboko filmak aurretik ikusten ditudanez, niri eskatzen didate emanaldien aurkezpena egitea. Lehen eguneko itzulpenak kenduta –aipatutako bi gonbidatuak, frantsesa eta espainiarra–, aurkezpenak euskaraz zein gazteleraz egin ziren. Ez zen, ordea, errepikapenik eman. Filmen aipamenak [...]

Gutuna: ‘Donostia Kultura berriari’

Bittor Hidalgo, Intxaurrondo Ala zaharrari ote da oraindik? Otsailaren 21etik 25era eskaini bide dira Antzoki Zaharrean Labo, Frantziako Clermont-Ferrand nazioarteko jaialdiko 2012ko film laburrak. Hasierako bi emanaldietan baino ezin izan naiz egon, eta ahots ondo goraz kexatu nahi dut Donostia Kulturaren eta udal berriaren aurrean, euskaldunoi bertan behin berriro emaniko tratuagatik. Besterik espero nuen udal [...]

Clermont Ferrand Zinemaldiko Labo Saileko lanak emango dituzte Antzoki Zaharrean

Donostian geltokia izango du Frantziako Clermont-Ferrand Zinemaldiko Labo sailak, bosgarren urtez jarraian. Izan ere, Donostia Kultura, Tabakalera eta Frantziako zinemaldiaren elkarlanari esker, 34 film ikusgai izango dira gaurtik larunbatera, Antzoki Zaharrean. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte. Ostegunean, euskarazko azpidatziak izango dituzte, eta gainontzeko egunetan, gaztelerazkoak. Hori bai, emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango da. Guztiak [...]

Film laburrik ausartenak Antzoki Zaharrera iritsi dira

Labo saila Antzoki Zaharrean proiektatuko dute.