Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Kutxa

Igeldoko jolas-parkean egingo dute berriro Kutxa Kultur Festibala

Kutxako Gizarte Ekintzak erabakia hartua dauka, datorren urteko Kutxa Kultur Festibala Igeldoko jolas-parkean izango da berriro ere. Arduradunak oso pozik daude aurtengo musika independiente jaialdiak izandako arrakastarekin, eta tokia ezin egokiagoa izan dela diote. Gainera, irailetik etengabe mezuak era deiak jaso dituztela diote, lekua errepikatzeko eskatuz eta hurrengo urteko jaialdiaz galdetuz. Hala, 2013ko jaialdia Igeldon [...]

Kutxa herritarren interesen aurka doala salatu dute

Asteazkeneko Kutxaren batzarrean eta ondorengo administrazio kontseiluan gertatutakoa “lotsagarria” eta “oso kezkagarria” dela azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek. Batetik, batzarra eta administrazio kontseilua osatzeko prozesua bera lotsagarria izan dela adierazi dute; “gardentasun eza, demokrazia falta eta errealitatea desitxuratzeko asmoa nabarmenak izan dira”, adierazi dute. Bestetik, [...]

Iñaki Gonzalezek bere etxebizitza familiarra Kutxari eman beharko dio

Donostiako Epaitegiak Iñaki Gonzalezen kasuaren epaia eman du: Lokal bat ordainetan ematearekin zorra kitatzearen aukera baztertu du. Amaratarrak 2008an lokal bat erosi zion bere semeari, etxebizitza egiteko asmoz. Gonzalezek, ordea, ezin izan zuen hipoteka ordaindu. Epaiketan lokala ordainetan eman ahal izateko eskaria egin zuen. Epaiak aukera hau baztertu egin du, eta honen bidez, Kutxak Iñakiri [...]

Donostia Hiria Altzari Diseinu Lehiaketako lanak bildu dituzte

Kutxa Boulevardeko lehen aretoan lehiara aurkeztutako sorkuntza onenak bisita daitezke abenduaren 9a arte Donostia Hiria Altzari Lehiaketa bi urtetik behin jokatzen dute, eta aurten XVI. edizioaren txanda izan da. Hainbat Lanbide Heziketako Ikastetxek parte hartzen dute lehiaketan, tartean, Donostiako Easo Politeknikoak. Eskola bakoitzetik ikasle bat baino gehiagok euren sorkuntzak lehiaketara bidaltzen dituzte, eta aurten, guztira, [...]

Donostia Hiria XVI. Altzari Diseinu Lehiaketako lanak ikus daitezke Kutxa Boulevard aretoan

Bi urtetik behin egiten dutenez, aurten jokatu dute Donostia Hiria XVI. Altzari Diseinu Lehiaketa. Estatuko hainbat Lanbide Heziketako ikastetxek parte hartzen dute lehiaketan, tartean, Donostiako Easo Politeknikoak. Eskola bakoitzetik ikasle bat baino gehiagok euren sorkuntzak lehiaketara bidaltzen dituzte, eta aurten, guztira, 85 lan jaso dituzte. Guztien artean, Easo Politeknikoko Jon Reguillaga izan da irabazlea, Mueble [...]

Etxebizitza hipotekaren ordainetan emateko lehen epaiketa egin dute

Lokal bat ezin ordainduta, etxea galtzeko arriskuan da Iñaki Gonzalez erretiratua   Egiako epaitegira sartu aurretik, Iñaki Gonzalez kaltetuak (Amara, 1944) agerraldia egin zuen atzo Gipuzkoako Stop Kaleratzeak taldearen babesarekin. Epailearen aurrean lehen ahozko saioa zuen, eta saioan bertan etxebizitza ordainetan eman ahal izateko eskaria egin zuen abokatuak. Espero da, epaia hogei bat egunetan izatea, [...]

Etxebizitza ordainetan emateko aukera aurkeztu du Stop Desahuciosek, Iñaki Gonzalez herreratarraren kasuan

Stop Desahucios Gipuzkoak epaile aurrean defendatzen duen lehen kasua da. Epaitegi aurrean egin du elkarretaratzea Stop Desahucios taldeak, Iñaki Gonzalez amaratarraren kaleratze kasua dela eta. Stop Desahuciosek daraman lehenengo kasua da Gipuzkoan, eta Gonzalezek jasotako laguntza eta arreta azpimarratu ditu; “esperantza daukat, konfiantza handia dut abokatu hauengan”, esan du. Kaltetuak, Kutxarekin zuen hipoteka ordaindu ezin, [...]

Goya saria irabazi duten filmen inguruko zikloa hasiko da gaur

Pedro Almodovarren Mujeres al borde de un ataque de nervios filmarekin hasiko dute Kubo aretoko 25+1. Goya Sariak erakusketaren harira proiekzio ziklo bat egingo dute. Film onenaren Goya saria lortu duten zenbait lan ikusi ahal izango dira programa honetan. Kutxaren Arrasate kaleko aretoan izango dira emanaldiak. Gaur hasiko da, Pedro Almodovarren Mujeres al borde de [...]

Ameztoiren 27 marrazki bildu dituzte Kutxa Boulevard aretoan

Marrazkilari donostiarraren erakusketa zabalik egongo da urriaren 28a arte Margolari oparoa izan zen Vicente Ameztoi (Donostia, 1946-Villabona, 2001). Parte Zaharrean jaio zen, baina 1972an familiaren Villabonako etxera joan zen bizitzera, Etxe Ondora. Madrilgo Arte Ederren San Fernando Eskolan hasi zituen ikasketak, baina segituan ibilbide artistiko autodidaktari ekin zion. Bere hainbat marrazki bildu dituzte Kutxaren Bulebarreko erakusketa [...]

Vicente Ameztoiren margoekin bete dute Kutxaren Bulebarreko erakusketa aretoa

Margolari oparoa izan zen Vicente Ameztoi (Donostia, 1946-Villabona, 2001). Madrilgo Arte Ederren San Fernando Eskolan hasi zituen ikasketak, baina segituan ibilbide artistiko autodidaktari ekin zion. Bere hainbat margolan bildu dituzte Kutxaren Bulebarreko erakusketa aretoan, guztien gozamenerako. Margolanekin batera, bi ikus-entzunezko jarri dituzte; El precio de la libertad, Ameztoiren irudietan oinarritutakoa, eta Miradas, Ameztoiren obraren ingurukoa; bi [...]