Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Kutxa

Manifestazioa egin dute Martutenen, kaleratze arriskuan dauden gazte batzuk babesteko

  Kutxaren jabetza den etxetik kaleratzeko arriskuan daudela salatu dute; alokairu soziala eskatzen dute. Okupatutako etxe batetik kaleratzeko arriskuan dauden gazte batzuk deituta, manifestazioa egin dute Martutenen. Kutxa arduradun lelopean, ehun bat lagun bildu dira elkartasunean. Hodei Bergara kaltetuetako batek azaldu duenez, duela urte bete inguru, hutsik zegoen etxe batean bizitzen jarri ziren “egoerak bultzatuta”. [...]

Sei talde donostiar aukeratu dituzte Kutxa Kultur Musikarako

Kutxa Kultur 2013 osatzen duen programazio osoa aurkeztu dute gaur goizean. Kutxa Kultur Musika, Kutxa Kultur Moda eta Kutxa Kultur Hiria barneratzen ditu Kutxa Kultur 2013k, eta guztien xehetasunen berri eman dute prentsaurrekoan. Kutxa Kultur Musikari dagokionean, lehiaketara aurkeztutako taldeetatik hamaika hautatu dituzte, eta horien artean, sei donostiarrak dira: Grande Days (rock independentea), Screamin Target (punk), [...]

Protestekin jarraitu dute Ibermaticako langileek

Lau eguneko grebaren ostean, elkarretaratzea egin dute Miramongo egoitza aurrean. Kaleratzeko arriskuan dauden Ibermaticako langileek, elkarretaratzea egin dute gaur Miramongo egoitzaren aurrean. Izan ere, aurreko astean lau eguneko greba egin dute, eta ez dutela oraindik Zuzendaritzatik erantzunik jaso jakinarazi dute. Egun, 238 lanpostu daude arriskuan; horietatik 187 Donostiako zentrokoak lirateke. Hurrengo egunetan, protestekin jarraituko dutela [...]

Onkologikoaren pribatizazio bidea salatu dute Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak

Bilera eskatu dute Kutxako presidente den Xabier Iturberekin, gauzak argitzeko. Ahaldun nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek agerraldia egin dute gaur Onkologikoaren inguruan esaten ari direnei buruzko iritzia adierazteko. Lehen hitzetan, bi erakundeek pribatizazioaren aurkako “jarrera irmoa” erakutsi nahi izan dute. Izan ere, udala eta aldundia Kutxako entitate sortzaile dira eta azaldu [...]

Kutxaren egoitzaren aurrean elkartu dira, kaleratzeak salatzeko

Stop Kaleratzeak elkarteak elkarretaratzea egin du Garibai kaleko Kutxaren egoitzaren aurrean. Kaleratzeak salatu dituzte, baita Lorena errenteriarraren kasua. Hain zuzen ere, Lorenak berak Kutxabanken jarrera gogor salatu du protestan bertan, oraindik epaileak hark jarritako errekurtsoaren inguruan erantzun ez duen arren, asteazkenean etxea uzteko agindua jaso baitzuen. “Etxearekin geratu nahi dute, bai ala bai”, salatu du. [...]

Naturaren argazki ikusgarriek eta bereziek bete dute Kutxa Boulevard aretoa

Erdialdeko Kutxa Boulevard erakusketa gunean bi erakusketa zabalduko dituzte gaur arratsaldean; Naturaren Argazkilariak 2013 eta ONCEren XII. Nazioarteko Argazki Lehiaketa. European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako 81 argazkik osatzen dute Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketa. Naturari buruzko Europako argazki lehiaketarik garrantzitsuena da, eta partaideen lana ezagutaraztea da Kutxa Boulevarden helburua. Erakusketak bi areto bete ditu, eta [...]

Diego Besne: “Halako gauzak egiteko norbaitek zirikatu behar nau”

Diego Besne; Marrazkilaria Groseko Diego Besne irabazlea izan da Kutxa Kultur Komikia II. Lehiaketan; 128 lanen artean, onena berea dela erabaki dute epaileek. Diego Besnek betidanik izan du gogoko marraztea, baina orain gutxitan hartzen du horretarako tartea. Pisando charcos lanari esker irabazi du komiki lehiaketa, eta oso pozik dago, ez baitzuen espero. Lehiaketako lan sarituekin erakusketa [...]

Igeldoko jolas-parkean egingo dute berriro Kutxa Kultur Festibala

Musika jaialdia irailaren 6an eta 7an egingo dute, baina oraindik ez dute taldeen berri eman Kutxako Gizarte Ekintzak erabakia hartua dauka, datorren urteko Kutxa Kultur Festibala Igeldoko jolas-parkean izango da berriro ere. Arduradunak oso pozik daude aurtengo musika independiente jaialdiak izandako arrakastarekin, eta tokia ezin egokiagoa izan dela diote. Gainera, joan den irailetik etengabe mezuak eta deiak [...]

Igeldoko jolas-parkean egingo dute berriro Kutxa Kultur Festibala

Kutxako Gizarte Ekintzak erabakia hartua dauka, datorren urteko Kutxa Kultur Festibala Igeldoko jolas-parkean izango da berriro ere. Arduradunak oso pozik daude aurtengo musika independiente jaialdiak izandako arrakastarekin, eta tokia ezin egokiagoa izan dela diote. Gainera, irailetik etengabe mezuak era deiak jaso dituztela diote, lekua errepikatzeko eskatuz eta hurrengo urteko jaialdiaz galdetuz. Hala, 2013ko jaialdia Igeldon [...]

Kutxa herritarren interesen aurka doala salatu dute

Asteazkeneko Kutxaren batzarrean eta ondorengo administrazio kontseiluan gertatutakoa “lotsagarria” eta “oso kezkagarria” dela azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek. Batetik, batzarra eta administrazio kontseilua osatzeko prozesua bera lotsagarria izan dela adierazi dute; “gardentasun eza, demokrazia falta eta errealitatea desitxuratzeko asmoa nabarmenak izan dira”, adierazi dute. Bestetik, [...]