1.700 pertsona baino gehiago bilduko dira; mendekotasuna duten pertsonei laguntzen lan egiten duten enpresek erakusketa esparrua jarriko dute Donostia Sustapenaren laguntzarekin. Maiatzaren 2 eta 4 artean Autismoaren Nazioarteko Biltzarra egingo dute Kursaalen. Lehen aldia da Estatu Batuetatik kanpo, Europan biltzar hau antolatzen dutena. Bertan, autismoan adituak diren 1.700 lagun baina gehiago bilduko dira, eta hori [...]
Etiketen Fitxategia | Kursaal

Stockaren azoka egingo dute Kursaalen ostiraletik astelehenera
Bederatzigarren urtez, stockaren azoka egingo dute Kursaalen, martxoaren 1etik 4ra. Arropa, oinetakoak, kirola egiteko arropa… denetarik egongo da salgai, berezkoa baino prezio merkeagoan. Ostiraletik igandera, 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka; astelehenean, ordea, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Honako dendetako eskaintzak egongo dira, besteak beste: La Pelitxata, Nekane, Mugan, Tejanos ABS, Vulcano, Zergatik, Irene Larrinaga, Rainbow, [...]

Alemaniako Orkestra Sinfonikoa, Kursaalen
Kursaal Fundazioak denboraldiko musika klasikoko lehen kontzertua eskainiko du gaur, astelehena. Alemaniak orkestra sinfonikoko kideek emango dute lehen ikuskizuna. Bertan, XX. mendearen lehen erdiko bi musikagile nagusi aurkeztuko dituzte, Bernstein eta Shostakovitx. 1946an sortua, Berlingo orkestra ezaguna da bere gardentasunarengatik, egitura-argitasunagatik eta plastikotasunagatik. Ezaguna da, halaber, XX. mendeko musikarekiko duen konpromisoarengatik. Kontzertu honetan Jean-Yves Thibaudet [...]
Martin Fröst klarinete-jotzailea, Kursaal Auditorioan
Urrutiko urdin, urrutiko Finlandia izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere Abonu Denboraldiko zazpigarren programan murgilduta dabil egunotan. Gaur astelehena, 20:00etan Kursaal Auditorioan Ari Rasilainen finlandiarrak zuzenduta, Martin Fröst klarinete-jotzaile suediarra ariko da bakarlari lanetan. Emanaldiaren beste osagarrietako bat Mauricio Soteloren Urrutiko urdin obraren erabateko estreinaldia izango da.
2012an ere Kursaalek autofinantzatzea lortu du
Biltzar jauregiak plazaratu du diruzaintzan superabita lortu duela, eta hasierako helburuak gainditu dituela Kursaal biltzar jauregiak 2012ko balantze ekonomikoaren emaitza aurkeztu du. Krisiaren eraginez fakturazioa %22 jaitsi den arren, diruzaintza operatiboan superabita (363.701 euro) lortu duela adierazi du. Gainera, inauguratu zenetik lortu izan duen bezala, autofinantzatzea lortzen jarraitzen duela azaldu du. 2012rako aurreikusita zituen helburu [...]

‘Krisiak’ izango dira protagonista, 44. Bertso Egunean
Gaur aurkeztu dute 44. Bertso Eguna, Bertsozale elkarteko Jon Agirresarobe eta Juan Karlos Izagirre alkateak. Urtarrilaren 26an egingo dute eta aurten protagonismoa, krisiak izango du, baina bere zentzu zabalenean. Izan ere, jendartean bizi den krisiaz zein pertsonalez arituko dira; “bizitzan hartu beharreko erabakiak dira”, esan du Agirresarobek. Egitaraua oparoa izango da 12:00etatik hasita. Eguerdian, Konstituzio [...]
Kursaal Fundazioak galerak aurreikusi ditu datorren urterako
Jauregiko arduradunak ez daude kezkatuak datuekin, aurreko urteetako irabaziekin beteko baitute zuloa Kursaal Fundazioko kideek bi konturen berri eman zuten atzo egindako agerraldian; aurreko urteko balantzea, eta datorren urteko programazioaren aurrerapena. Azaldutakoaren arabera, iazko balantzea positiboa da, baina baliteke lehen aldiz Kursaalek galerak izatea datorren denboraldian; arduradunen kalkuluek hori islatzen baitute. Hala ere, ez dira [...]
Kursaal Fundazioak galerak aurreikusi ditu datorren urterako
Kursaal Fundazioko kideek prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian. Bertan, bi konturen berri eman dute: aurreko urteko balantzea, eta datorren urteko programazioaren aurrerapena. Iaz, 1.950.072 euroko aurrekontua izan zuen Kursaalek; hala, 40 ikuskizun antolatu zituen. Ikuskizun horietako 11 kontzertu pedagogikoak izan ziren, 10 musika klasikokoak, eta gainontzeko 19ak musika herrikoi kontzertuak. Datorren urterako, 2013rako, 1.496.416 euroko [...]
Sei euskal abeslari ezagunek Kursaal kantuz beteko dute larunbatean
‘Sortuko dira besteak’ ikuskizunean, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui eta Amets Arzallus izango dira, besteak beste Euskal kantugintzako abestiek eta nazioarteko hainbat abesti ezagunek bat egingo dute Kursaalen, Sortuko dira besteak ikuskizunean. Bilboko Arriaga eta Gasteizko Principal antzokietatik igaro ostean, Donostian bukatuko du aurtengo bira ikuskizunak, baina datozen urteetan ere formatu berarekin jarraitzeko asmoa dute. Euskal [...]
Kursaal euskal kantuen lekuko izango da
Sortuko dira besteak ikuskizunaren lekuko izango da Kursaal, larunbat arratsaldean. Bilboko Arriagatik eta Gasteizko Principaletik igaro ostean, Donostian bukatuko du aurtengo bira ikuskizunak, baina datozen urteetan ere formatu berarekin jarraitzeko asmoa dute. Euskal musikagintzako sei ahots batuko dira, eta euskal kantak zein nazioarteko klasikoak abestuko dituzte, guztiak euskaraz. Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Oiartzun posted an update 8 hours, 9 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 9 hours, 7 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 9 hours, 27 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 10 hours, 4 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 10 hours, 44 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…










