Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | kultura

Kultura eta Euskara zinegotzi Sampedro izango da eta Ogasunekoa Burutaran

Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoriak aholkularitza lanetan jarraituko dute udal gobernuarekin lanean. Udal gobernuak jakinarazi du, Kultura, Euskara eta Ogasuneko sailen ardurak Naiara Sampedro eta Nekane Burutaranen ardura izango direla. Hala, orain arte Berdintasun, Gazteria eta Migrazioko zinegotzi zen Sampedrok, Kultura eta Euskara hartuko ditu bere gain. Bestalde, Giza Baliabideetako eta Herri Babeseko zinegotzi Burutaranek, [...]

Hurrengo urtean 200 toki gehiago eskainiko dituzte Udal Musika eta Dantza Eskolan

Gaurtik maiatzaren 24a bitartean, irekita dago izen emate epea; zerrendak ekainaren 5ean argitaratuko dituzte. Udal Musika eta Dantza Eskola hurrengo ikasturteari begira dago jada. Iaz, 1.900 toki eskaini zituzten, eta Kultura ordezkari Nerea Txapartegik jakinarazi duenez, aurten eskaintza handitzea da helburua; hain zuzen ere, 200 bat toki inguru gehiago eskaintzea. Izan ere, eskaintza ez da [...]

Gizakiaren eboluzioan komunikazioak izan duen eragina aztertu dute ‘Bazen behin… Mintzamena’ erakusketan

Giza komunikazioaren historia aztertu eta azaltzen du Bazen behin… Mintzamena erakusketak. Komunikazioak gizakiaren eboluzioan izandako eragina ahalik eta era adierazgarrienean eta interaktiboenean jaso dute. La Caixaren gizarte ekintzak antolatu du erakusketa, Donostiako Udalaren laguntzarekin, eta bihar bertan zabalduko dute. Komunikabideentzako aurkezpena egin dute gaur eguerdian, eta erakusketan bertan azalpenak eman dituzte Naiara Sampedro zinegotziak, eta La Caixako Itziar Egañak [...]

Bertso eta antzerki ikuskizuna, Jorge Oteizaren omenez

Jorge Oteiza artista hil zela hamar urte pasa dira, eta hainbat ekimen antolatu dituzte aste honetan bere omenez. Gaur osteguna, bertso eta antzerki ikuskizuna antolatu dute Doka Kafe Antzokian, azken saio modura. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek Bertso saioa Oteizarekin ikuskizun berezia eskainiko dute. Berezia, Unai Elizasu eta Jorge Oteiza bera izango baitira gai [...]

Iparraldera begira, Koldo Mitxelena Kulturunean

Aurten hamabigarren urtez antolatuko dituzte Iparraldea bertan! jardunaldiak Donostian. Bihar, asteazkena, emango zaie hasiera Koldo Mitxelena Kulturunean mahai inguru baten bitartez. Franck Dolosor EiTBko kazetariaren gidaritzapean, Maialen Lujanbio bertsolaria, Xabier Mendiguren idazlea eta Mikel Markez musikaria Iparraldeari buruz mintzatuko dira. Lehen solasaldi hau, bihar 19:30ean izango da. Jardunaldiekin jarraituz, apirilaren 17an, Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, [...]

Herrien Nazioarteko Jaialdia egingo dute Amaran, lehen aldiz

Herrien Nazioarteko Jaialdiaren lekuko izango da Amarako Easo plaza, bihartik Apirilaren 1era. Herrien kultura-aniztasunaren topaketa izango da, eta Easo plazako kioskoa izango da ekimenen gune nagusia. Musika, dantza eta eskulangintza izango dira protagonistak eta herritar guztientzat irekia egongo da. Amara bai auzo elkarteak antolatu du jaia, eta kulturak, integrazioak eta aisialdiak bat egitea da helburua. [...]

Liburutegietako erabiltzaile kopurua %13 hazi da 2012an

Donostia Kulturaren 2012ko memoria aurkeztu dute Amaia Almirall Donostia Kulturako zuzendariak eta Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak, gaur eguerdian. Aurkezpenean eman dituzten datuen arabera, 2011tik 2012ra %13 hazi da liburutegietako erabiltzaile kopurua. Gainera, Donostia Kultura txartela ere herritar gehiagok egin dute, %8 hazi delarik kopurua. Urteko errepasoa egiterakoan, gogoan izan dute ospakizun garrantzitsuak izan dituztela, [...]

Ion Martinez: ‘Kulturari benetako bultzada!’

Hilaren hasieran Hamaika Telebistako Punto Info saioan, Donostiako gazteak, herri mugimendua eta kultura izan zituzten hizpide. Leire Ferrok gidatu zuen saioa, eta hiru donostiar gonbidatu zituzten. Hainbat gauzen artean Donostiako kulturari buruz hitz egin zuten, eta gogoa piztu zitzaidan, aukera izan banu, telefonoa hartu eta deitzeko. Artikulu hau irakurri baino lehen gogoeta egin beharko genuke, [...]

‘Xentimorik gabe’ antzezlana, Amaran

Korrika kulturalaren harira, Xentimorik gabe antzezlana eskainiko dute, gaur, osteguna, Amara Berriko Ernest Lluch kultur etxean. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa protagonista duen antzezlan honetan umorerik ez da faltako. Munduko herrialde ugari zapaldu dituzte azken hogei urtetan Ray eta Nick artistek, euren musika, kantu, dantza eta umore ikuskizunarekin. Abeslari bikoteak plagiatzen  adituak dira, eta urte [...]

‘Motz’, film laburren emanaldia egingo dute Guardetxean

Bihar, ostirala, izango da hilabetero Guardetxean egiten duten Motz, film laburren erakustaldia. Egileek beraiek aurkeztuko dituzte oraingoan ikusgai izango diren lau film laburrak: Elkartea, Qwerty, Ekaitza eta Enbor beretik. 20:00etan hasiko da saioa eta sarrera doan izango da. Elkartea Fikzioa. 16 minutu. Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi [...]