Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | krisia

Bihotzak salgai, krisiak eragindakoei laguntzeko

Gurutze Gorriak antolatuta, eskuz egindako 1.500 bihotz jarri dituzte salgai Bulebarrean. Esku Solidarioen Eguna dela eta, eskuz egindako bihotzak salgai jarri dituzte, krisiak eragindakoei laguntzeko asmoz. Hala, Gurutze Gorriak 10:00etan Bulebarrean jarri du karpa eta bertan hainbat tamaina, kolore eta preziotako bihotzak izango dituzte salgai 18:30ak bitartean. Bihotzak Donosti Knit elkarteko hainbat emakumek egin dituzte, [...]

‘Noticias de Gipuzkoa’-ko langileek lau eguneko greba hasi dute

Enpresak 21 langile kaleratzeko asmoa du Noticias de Gipuzkoa egunkariko langileek greba hasi dute gaur. Enpresak duela hilabete aurkeztutako lana erregulatzeko espedientearen baldintzak duinagoak izatea nahi dute, eta lau eguneko grebari ekin diote. Gaur, astelehenean, asteartean eta asteazkenean ez dira lanera joango. Enpresak 55 beharginetatik 21 kaleratzeko asmoa du, egoera ekonomikoa “itogarria” dela argudiatuta. Langileak [...]

Emakumeek bizi duten egoera latzaren aurkako protesta

Emakume Askeak taldeak protesta egin zuen atzo Emakumea eta pobrezia lelopean. Emakume izate hutsagatik sufritutako zapalketa bikoitzaren aurkako performance bat egin zuten Artzain Onaren plazan. Krisi ekonomikoa, murrizketak eta eskubideen urraketaren ondorioz emakumeek bizi duten egoera latza salatu zuen.

Murrizketen aurka, udaletxe aurrean

Murrizketen aurka protesta egiten ari dira udaletxe aurrean. Mariano Raxoiren gobernuak joan den astean ezagutarazitako neurrien aurkako elkarretaratzean dozenaka lagun bildu dira. Nahiz eta udal langileen ordezkariek deitutako ekintza izan, hauei herritar ugari batu zaizkie elkarretaratzeak iraun duen ordu erdian. Datorren ostiralean berriro irtengo dira kalera.

BEZaren igoerak kultura eta aisia alorreko enpresak kaltetuko ditu

Irailarekin batera indarrean sartuko da joan den astean aurkeztutako BEZaren igoera. Horrek kontsumitzaileekin batera, aisia eta kultura zerbitzuak eskaintzen dituztenak bereziki kaltetuko ditu. Espainiako Gobernuak joan den astean iragarri zuen BEZaren –Balio erantsiaren gaineko zerga– igoerak kezkatu ditu, besteak beste, hiriko aisia eta kultura enpresak. Izan ere, tasaren zabaltze honek, jarduera horietan eragin nabarmena izango [...]

Urtea defizit gabe ixtea espero du udalak

Urrian egindako foru diru sarreren aurreikuspenak ez du balio. Gastu arruntari aurre egiteko udalak 108,8 milioi euro jasotzea espero zuten urrian, kopuru hori, baina, %10 murriztuko dela kalkulatu du aldundiak. Foru ekarpena txikiagoa izanda ere, atal desberdinetan egindako doiketen bidez, urte bukaeran, defizit gabe, gastuak eta diru sarrerak orekatzeko gai izango direla azaldu du Jabi [...]

Aldundiak pobrezia erreala neurtuko du urtero

Egokitutako galdetegi baten bidez aztertuko dute, eta lehen emaitzak urte amaierarako izatea aurreikusi dute. Gipuzkoako pobrezia maila erreala ezagutzeko tresna osatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Baliabide gutxien dituzten pertsonak zein egoeratan dauden urtero jakiteko eta gipuzkoarren bizi kalitatearen bilakaeraren berri izateko sortuko dute. Izan ere, halakoen berri izatea ezinbestekotzat jo zuen Gizarte Politikako diputatu Ander [...]

Txistuak eta klaxonak bankuen aurka

Bankeroak kartzelara eraman nahi badituzu klaxona jo lelopean protesta egin dute Askatasunaren hiribidean. Hainbat bankuk egoitza dute kale honetan, eta horregatik aukeratu dute protesta egiteko. Protestagileek txistuak eraman dituzte bankuei emandako diru-laguntzen aurka egiteko. Auto, autobus eta moto gidariei, berriz klaxona jotzeko eskatu diete eta hainbat gidarik haiekin bat egin dute. Banketxeentzat laguntza, guretzat murrizketak; [...]

Caritasen laguntza eskatu dutenen kopurua %50 hazi da krisia hasi zenetik

Gipuzkoako Caritasek iazko laguntzen inguruko datuak aurkeztu eta egoera ekonomikoaren balorazioa egin du. Elizbarrutiko Caritasek 2011ko memoria aurkeztu du, goizean. Agerraldian, Jose Ignacio Munilla gotzainak parte hartu du, Gipuzkoako Caritaseko zuzendari nagusi Alfonso Muro, idazkari nagusi Luis Emilio Lafuente eta elizbarrutiko ordezkari Joserra Treviñorekin batera. Parte hartuz, Caritasek elizarekin duen lotura nabarmendu nahi izan du [...]

Iñake Irastorza: ‘Arduragabe’

Madrilgo gobernua, zirt-zart etenik gabe eta arduragabe ari da neurriak hartzen eta mozketak egiten. Noski, betikoen onerako, eta nola ez, baita betikoen kalterako ere. Ezin esan, ordea, ezustean harrapatu nauenik. Ondo baino hobeto genekien jendilaje honekin zer etorriko zen. Halere, ez nago lasai, ez horixe. Inoiz ez dago jakiterik hauekin, zertarako eta noraino diren kapaz. [...]