Itsaso Gutierrez, Musikaria Itsaso Gutierrezen musika proiektu berria da On; larunbatean emango du taldeak lehen kontzertua, Groseko Kortxoenea Gaztetxean. Beizaman dauka On musika taldeak entseatzeko txokoa, bertan bizi baita egun Itsaso Gutierrez (Gros, 1978). Gutierrezek sortutako rock melodikoa da taldearen oinarria, bera baita abestiak sortu dituena, eta gitarra eta ahotsa jartzen dizkiena. Ibai Suarez baxu-jotzailearekin [...]
Etiketen Fitxategia | kontzertua
Itsaso Gutierrez: “Aspalditik gabiltza musikaren munduan, baina ilusioa mantentzen dugu”
Jauko Barik, Keike eta Xarma musika taldeetan ibili ostean, On da Groseko Itsaso Gutierrezen proiektu berria. Hiru kidek osatzen dute On, Itsaso Gutierrezen gitarra eta ahotsa, Ibai Suarez baxularia, eta Denis Alberdi bateria. Taldea rock melodikotik abiatzen da, baina beste ukitu batzuk ere ematen dizkie bere abestiei. Taldearen lehen aurkezpen kontzertua larunbat honetan bertan izango [...]
Harkaitz Martinez de San Vicente: «Txalaparta batak sortzea eta besteak puskatzea da, eta horrela aritu gara lanean Fedelekin»
Oreka Tx taldeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Txalaparta obra eskainiko du gaur eta bihar Oreka Tx txalapartari bikotea izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko gonbidatu berezia. Ivan Fedele italiarrak konposatutako Txalaparta obra interpretatuko dute elkarrekin. Orkestra, Andrey Boreyko zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean ariko da. Donostian, gaur eta bihar emango dituzte zuzenekoak, Kursaalen, eta ondoren, Gasteizera, Bilbora [...]
Fito y Fitipaldis taldea Kursaalen izango da urrian
Fito & Fitipaldis taldeak kontzertua eskainiko du Kursaalen, urriaren 16an, 20:00etan. Aukera ezinhobea izango da taldearen kanta ezagunenetaz gozatzeko. Antzokietara zuzendutako bira horrek 14 hiri baino ez ditu zapalduko. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai, kutxasarrerak.net webgunean, 943-001 200 telefonoan eta Kursaaleko eta Viktoria Eugeniako leihatilatan. Sarrerek 10, 40 edo 50 euroko prezioa izango dute.
Diego Vasallok kontzertua eskainiko du Contacto en Francia taldearekin
Contacto en Francia, horixe da Diego Vasallo musikari donostiarraren talde berriaren izena. Folk eta country kutsuko musika egiten du taldeak, eta maiatzaren 25ean Donostian izango da. Egiako Bukowski tabernan izango da kontzertua, 22:00etan; eta sarrerek 10 euroko prezioa izango dute.
Psikodelia Bukowskin
Red Ribbon Music eta Le Bukowskiren lankidetzari esker, Mars Red Sky eta Yemen-Ra taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, Egiako Le Bukowski tabernan, 20:00etan. Bi taldeek stoner psikodelia bezala definitzen dute euren musika. Mars Red Sky Frantziako taldea da, eta Yemen-Ra, berriz, Donostiako taldea da. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.
Belladonak kontzertua emango du Altzan
2011ean kaleratu zuen bere lehen diskoa Belladona talde donostiarrak. Orain, disko horretako bigarren singlearen bideoklipa grabatu berri du, Dinosaurio. Miriam Cabeza aktore donostiarra da bideoklipeko protagonista. Talde donostiarrak kontzertua eskainiko du gaur, 21:00etan, Altzako Darieta Irish Tavernen.
Musika Sakratuaren Zikloa abian da hainbat elizatan
Musika Sakratuaren XXIII. Zikloa ostiralean abiatu zen, baina oraindik hiru kontzertu falta dira: ostiralean, Altzako San Martzial parrokian, El Leon de Oro (20:00); larunbatean, Aieteko parrokian, Irungo Ametsa Gazte Abesbatza (20:30), eta igandean, Antiguako Espiritu Santuaren elizan, Pasaia eta Leioako abesbatzak (18:00).
Berri Txarrak taldeak kontzertu berri bat emango du Gazteszenan
Apirilaren 13an Gazteszenan egin behar duen zuzenerako sarrerak agortu egin direla eta, beste emanaldi bat egingo dute bezperan, agertoki berean. Berri Txarrak taldearen bi kontzertu izango dira Donostikluba zirkuituaren programan. Talde nafarrak apirilaren 13an Gazteszenan egin behar zuzen zuzenekoak harrera bikaina izan du, eta sarrerak agortu egin dira. Musika zirkuituaren antolatzaileek bigarren emanaldi bat egitea [...]
No More Lies eta Leatherface, Mogambon
http://vimeo.com/suessmichael/leatherface-dead-industrial-atmosphere-live Ostiralean punk rock doinuek hartuko dute Mogambo: Ingalaterrako Leatherface eta Gironako No More Lies taldeek joko dute. Leatherface 1988an elkartu ziren Sunderland-en. Taldearen zuzenekoek sona handia lortu zuten hasieratik, eta egun, milaka jarraitzaile dituzte hainbat herrialdetan. Kataluniatik etorriko da No More Lies taldea. Hamar urteko ibilian hiru disko argitaratu ditu. 1997an kaleratu zuten lehena: [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Afari bat Astorian, ‘Sex and the City’ erara 2013/05/14
- ’2013, donostiarren suntsiketak darrai’ 2013/05/16
- ‘Donostia 1813. Hiru inperioren biktima’ 2013/05/16
Berriketan.info [RSS]
-
Iker Aranburu posted an update 3 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update 1 hour, 35 minutes ago
Inaxio Perurenak ekainaren 9an egingo du ahalegina 303 kiloko harriarekin, ondo bidean Leitzan bertan, herritarren babesean. Otsailaren 10ean altxatu zuen 300 kilokoa; Leitzan orduan ere. Etxean altxaldi politak emanda dago jada 303koari.
-
esait mendi martxa uploaded a new picture: Ilso mendi tontorra 1 hour, 40 minutes ago
Zalla eta Gordexola udalerriek bat egiten dute berton….ESAITeko mendi martxara hurbilduko zaretenok bista ederraz gozatu ahalko dozue bertotik, eguraldia lagun badaukagu… -
esait mendi martxa posted an update 1 hour, 42 minutes ago
Hilabete pare bat baino apurtxo bat gehiago besterik ez da falta Enkarterrietako eta Iparraldeko bazterretatik Euskal Herriko kirol selekzioen aldeko aldarrikapena zabaltzen hasteko…..
Etapak prestatzen gabiltza, eta asteburu honetan Zallako inguruetatik ibili gara….Ilso mendi tontorrean dagoen begiratokia, horren lekuko.. -
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 52 minutes ago
1.50 minutu galdu ditu Pozzovivok, eta 2.23 Santambrogiok eta Henaok.









