Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | kontzertua

The Boss-en kontzerturako atzerako kontaketa hasi da

Bruce Springsteen-ek 35.000 zaletik gora izango ditu zain larunbatean; Anoeta Estadioan eszenatokia muntatzen hasi dira jada Hiru egun falta dira The Boss Anoeta Estadioko agertokira igotzeko eta 35.000 jarraitzaile baino gehiagok bere abestiak kantatzen eztarriak urratzeko. Iazko abendutik, sarrerak erosi zituztenetik, zain daude Bruce Springsteen-en zaleak. Egun bakarrean 33.850 sarrera saldu ziren. 2008ko uztailean izan [...]

Itsaso Gutierrez: “Emakumearen inguruko hainbat gaietaz hitz egin nahi nuen bereziki”

Itsaso Gutierrez, Musikaria Itsaso Gutierrezen musika proiektu berria da On; larunbatean emango du taldeak lehen kontzertua, Groseko Kortxoenea Gaztetxean. Beizaman dauka On musika taldeak entseatzeko txokoa, bertan bizi baita egun Itsaso Gutierrez (Gros, 1978). Gutierrezek sortutako rock melodikoa da taldearen oinarria, bera baita abestiak sortu dituena, eta gitarra eta ahotsa jartzen dizkiena. Ibai Suarez baxu-jotzailearekin [...]

Itsaso Gutierrez: “Aspalditik gabiltza musikaren munduan, baina ilusioa mantentzen dugu”

Jauko Barik, Keike eta Xarma musika taldeetan ibili ostean, On da Groseko Itsaso Gutierrezen proiektu berria. Hiru kidek osatzen dute On, Itsaso Gutierrezen gitarra eta ahotsa, Ibai Suarez baxularia, eta Denis Alberdi bateria. Taldea rock melodikotik abiatzen da, baina beste ukitu batzuk ere ematen dizkie bere abestiei. Taldearen lehen aurkezpen kontzertua larunbat honetan bertan izango [...]

Harkaitz Martinez de San Vicente: «Txalaparta batak sortzea eta besteak puskatzea da, eta horrela aritu gara lanean Fedelekin»

Oreka Tx taldeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Txalaparta obra eskainiko du gaur eta bihar Oreka Tx txalapartari bikotea izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko gonbidatu berezia. Ivan Fedele italiarrak konposatutako Txalaparta obra interpretatuko dute elkarrekin. Orkestra, Andrey Boreyko zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean ariko da. Donostian, gaur eta bihar emango dituzte zuzenekoak, Kursaalen, eta ondoren, Gasteizera, Bilbora [...]

Fito y Fitipaldis taldea Kursaalen izango da urrian

Fito & Fitipaldis taldeak kontzertua eskainiko du Kursaalen, urriaren 16an, 20:00etan. Aukera ezinhobea izango da taldearen kanta ezagunenetaz gozatzeko. Antzokietara zuzendutako bira horrek 14 hiri baino ez ditu zapalduko. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai, kutxasarrerak.net webgunean, 943-001 200 telefonoan eta Kursaaleko eta Viktoria Eugeniako leihatilatan. Sarrerek 10, 40 edo 50 euroko prezioa izango dute.

Diego Vasallok kontzertua eskainiko du Contacto en Francia taldearekin

Contacto en Francia, horixe da Diego Vasallo musikari donostiarraren talde berriaren izena. Folk eta country kutsuko musika egiten du taldeak, eta maiatzaren 25ean Donostian izango da. Egiako Bukowski tabernan izango da kontzertua, 22:00etan; eta sarrerek 10 euroko prezioa izango dute.

Psikodelia Bukowskin

Red Ribbon Music eta Le Bukowskiren lankidetzari esker, Mars Red Sky eta Yemen-Ra taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, Egiako Le Bukowski tabernan, 20:00etan. Bi taldeek stoner psikodelia bezala definitzen dute euren musika. Mars Red Sky Frantziako taldea da, eta Yemen-Ra, berriz, Donostiako taldea da. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.

Belladonak kontzertua emango du Altzan

2011ean kaleratu zuen bere lehen diskoa Belladona talde donostiarrak. Orain, disko horretako bigarren singlearen bideoklipa grabatu berri du, Dinosaurio. Miriam Cabeza aktore donostiarra da bideoklipeko protagonista. Talde donostiarrak kontzertua eskainiko du gaur, 21:00etan, Altzako Darieta Irish Tavernen.

Musika Sakratuaren Zikloa abian da hainbat elizatan

Musika Sakratuaren XXIII. Zikloa ostiralean abiatu zen, baina oraindik hiru kontzertu falta dira: ostiralean, Altzako San Martzial parrokian, El Leon de Oro (20:00); larunbatean, Aieteko parrokian, Irungo Ametsa Gazte Abesbatza (20:30), eta igandean, Antiguako Espiritu Santuaren elizan, Pasaia eta Leioako abesbatzak (18:00).

Berri Txarrak taldeak kontzertu berri bat emango du Gazteszenan

Apirilaren 13an Gazteszenan egin behar duen zuzenerako sarrerak agortu egin direla eta, beste emanaldi bat egingo dute bezperan, agertoki berean. Berri Txarrak taldearen bi kontzertu izango dira Donostikluba zirkuituaren programan. Talde nafarrak apirilaren 13an Gazteszenan egin behar zuzen zuzenekoak harrera bikaina izan du, eta sarrerak agortu egin dira. Musika zirkuituaren antolatzaileek bigarren emanaldi bat egitea [...]