Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | kontzertua

Alemaniako Orkestra Sinfonikoa, Kursaalen

Kursaal Fundazioak denboraldiko musika klasikoko lehen kontzertua eskainiko du gaur, astelehena. Alemaniak orkestra sinfonikoko kideek emango dute lehen ikuskizuna. Bertan, XX. mendearen lehen erdiko bi musikagile nagusi aurkeztuko dituzte, Bernstein eta Shostakovitx. 1946an sortua, Berlingo orkestra ezaguna da bere gardentasunarengatik, egitura-argitasunagatik eta plastikotasunagatik. Ezaguna da, halaber, XX. mendeko musikarekiko duen konpromisoarengatik. Kontzertu honetan Jean-Yves Thibaudet [...]

El Callejon del Gato talde donostiarra, Dokan

El Callejon del Gato blues rock talde donostiarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur, osteguna, Doka kafe antzokian. Grezian taldea izango du lagun, 20:00etan hasiko den kontzertuan. Ramon Yarza eta David Soriazu-k sortutako rock taldea da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientziadun musikariak dira. The Red Light Magnetism, Kairos, Rhune, Jexuxmai Lopetegi, Gaubela, Laiotz, Trieb, [...]

Pablo Campos Trio, Viktoria Eugenia Klubean

Pablo Campos Triok kontzertua eskainiko du gaur, osteguna, 20:00etan Viktoria Eugenia Klubean, 48. Heineken Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketaren barruan. 48. Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeak hamabost talde hautatu ditu Donostian urtarrila eta apirila bitartean kontzertuak eskaintzeko. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta publikoaren erreakzioa baloratuta, hamar talde aukeratuko ditu 48. Heineken Jazzaldiko programazioan sartzeko.

Joserra Senperenak disko berria aurkeztuko du zuzenean

10 trio piano, biolin eta akordeoirako abestiak joko ditu gaur Viktoria Eugenia klubean Joserra Senperena musikari donostiarrak disko berria aurkeztu du gaur ostirala, zuzenean, Viktoria Eugenia Antzokiko klub aretoan. 10 trio piano, biolin eta akordeoirako (Gaztelupeko Hotsak) izena du pianistaren azken obrak. Xabier Gil biolin jotzailearekin eta Naiara de la Puente akordeoi jotzailearekin hirukotea osatu [...]

Cohen eta Yaw taldea, Dokan

Hardcore gau aparta izango da gaur Dokan. Urnietako Cohen eta Donostiako Yaw taldeak izango dira zuzenean. Cohen hirukoak Cancer Days diskoko kanta berriak estreinatuko ditu; Yaw taldeak, berriz, Atlantida laneko abestiak joko ditu. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 5 eurotan izango dira salgai. Bi emanaldi hauek Harrobia Zuzen kontzertu programaren hirugarren denboraldiaren barruan programatu [...]

Intxaurrondon musika talde berri bat jaio da, Aldeta

Txitxo Lopez, Felipe Juaristi, Monika Refojos eta Juanra Unamuno Intxaurrondoko lau bizilagun dira. Auzoan elkar ikusteaz ezagutzen dira beraien artean, eta guztiek musika gogoko dutenez, batzea erabaki dute, Aldeta taldea sortuz. Bakoitzak badu bere ibilbide artistikoa, Lopez Vomito taldeko kidea da, Juaristi poeta da, Refojosek betidanik izan du gogoko abestea eta abesbatzaren batean aritutakoa da, eta Unamunok [...]

Martin Fröst klarinete-jotzailea, Kursaal Auditorioan

Urrutiko urdin, urrutiko Finlandia izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere Abonu Denboraldiko zazpigarren programan murgilduta dabil egunotan. Gaur astelehena, 20:00etan Kursaal Auditorioan Ari Rasilainen finlandiarrak zuzenduta, Martin Fröst klarinete-jotzaile suediarra ariko da bakarlari lanetan. Emanaldiaren beste osagarrietako bat Mauricio Soteloren Urrutiko urdin obraren erabateko estreinaldia izango da.

Hari kontzertua, Egiako parkean

Cristina Enea Fundazioak kontzertu berezia antolatu du Ingurumen baliabideen Etxean. Hari-kontzertua gaur astelehena, 18:00etan izango da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lau kidek, Jose Ignacio Aizpiri (biolina), Inmaculada Aramburu (biolina), Justyna Janiak (biola) eta Natalia (biolontxeloa), Beethovenen eta Brahmsen pieza bana joko dituzte, orotara 55 minutu iraungo duen saioan. Sarrera doakoa eta irekia izango da.

Madrilen emango du Donostiako Orfeoiak urteko lehen kontzertua

Donostiako Orfeoiak bihar, urtarrilak 9, eskainiko du urteko lehen kontzertua, Madrileko Auditorio Nazionaleko areto sinfonikoan. Orfeoiak Beethovenen Fantasia Korala eta Bederatzigarrena interpretatuko ditu; gainera, Orquesta de Camara Andres Segoviak jarriko dio musika, Michael Francis maisu britainiarraren zuzendaritzapean. Ciclo de Juventudes Musicales izeneko zikloaren barnean egongo da orfeoiaren kontzertua, beste 15 kontzerturekin batera; hala, nazioarteko bakarlari, zuzendari eta [...]

Metal gaua, Kortxoenean

Jormungan, Noxbleed, Alerta eta Gaueko Itzalak taldeak izango dira zuzenean Bihar hilak 5, larunbata, metal doinuek hartuko dute Kortxoenea gaztetxea. Lau talde igoko dira agertokira: Jormungan, Noxbleed, Alerta eta Gaueko Itzalak. Metal gaua 19:45ean hasiko da. Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira. Festak Parte Zaharreko Txiki tabernan jarraituko du, gauerdian.