Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | kontzertua

Stereoparty jaialdia egingo dute Intxaurrondon lehen aldiz

Stereoparty izeneko musika jaialdia egingo dute Intxaurrondo kultur etxean lehen aldiz. Donostikluba zirkuituaren barnean kokatzen da jaia eta larunbat honetan bertan izango da, maiatzak 18, 22:30ean. Subterfuge disketxe independentearen eskutik dator jaialdia. Hiru talde arituko dira zuzenean, PLV Havoc, The bright eta Autumn Comets; eta ondoren, Dj Meneoren txanda izango da, jaiari bukaera emateko. PLV [...]

Txistulari Bandaren kontzertu berezia

Bihar, asteartea, kontzertu berezia eskainiko dute Udal Txistulari Bandako kideek. Ohikoak dira beraien igandetako saioak: Dianak goizean goizetik eta kontzertua eguerdian Konstituzio plazan. Biharko, ordea, saio berezia izango da; helduentzako propio antolatua. Plus 55 taldeak antolatutako saioa Musika eta Dantza Eskolan izango da, bihar, goizeko 11:30ean.

‘Ez da amaiera’ diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du Garik, Viktoria Eugenian

Gari Ez da amaiera diskoaren aurkezpen bira egiten ari da; bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana. Viktoria Eugenia Antzokira maiatzaren 10ean iritsiko da, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiko leihatilan bertan, eta Internet bidez, 12 euroren truke. Garik euskal rock musikan eragin handia izan du. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen agertokietan; Hertzainak taldeko kantari hasi baino lehen, baina [...]

Kontzertu berezia eskainiko dute Alos Quartet eta Oreka TX taldeek elkarrekin

Oreka TX eta Alos Quartet musika taldeek kontzertu berezia eskainiko dute ostegunean (20:00), Viktoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan. Musika klasikoa bertako sustraiekin eta ukitu garaikidearekin landu daitekeela erakusten duten bi talde dira, Donostia Kulturako Miguel Martinen hitzetan. Haritik egurrera izango da kontzertuaren izena; izan ere, txalapartaren egurrak eta biolina, txeloa, biola eta nickelharpa instrumentuen hariek [...]

Ocean Colour Scene: Brit poparen kultuzko musika taldea

Ingalaterrako taldea eta Javier Sun musikari donostiarra Intxaurrondo kultur etxean ariko dira gaur zuzenean. 90eko hamarkadan, brit poparen eztanda betean, Ocean Colour Scene taldea kultuzko banda bihurtu zen musika zaleen artean. Joan den otsailean argitaratu zuten disko berri bat: Painting. Hirukotearen ibilbidean hamargarrena da. Hamazazpi urte dira Moseley Shoals (1996) diskoa kaleratu zutenetik. Orduan lortu [...]

Def Con Dos taldearen kontzertua bertan behera geratu da

Larunbat honetan, martxoaren 23an, Def Con Dos talde ezagunak Doka Kafe Antzokian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Taldeak ohar baten bidez jakinarazi du taldekide baten senide batek osasun arazo larriak dituela eta horregatik ezin izango dutela Donostiara etorri larunbatean. Kontzerturako sarreren dirua, salmenta puntuetan bertan itzuliko da. Gainera, Def Con Dos taldearen [...]

Ze premikin! jaialdia antolatu du Le Bukowskik, bigarren urtez jarraian

Egiako Le Bukowski Musika Klubak Ze premikin! jaialdia antolatu du aurten ere. Jaialdia martxoaren 27an izango da, eta hasiera Bukowskin bertan izango duen arren, kontzertu sorta handia Gazteszenan izango da. Guztiaren berri zehatza emateko, aurkezpena egin dute Bukowskiko arduradunek, gaur goizean. Ze premikin! jaialdia antolatzeko, Donostia Kulturaren eta San Miguelen babesa du Le Bukowskik. “Bukowskiko [...]

Wilhem And The Dancing Animals taldeak Bukowskin joko du ostiralean

Wilhem And The Dancing Animals seikote nafar bat da. Helen Agreda taldekideak, ordea, Donostian ditu bere sustraiak. Le Bukowskin joko dute ostiralean, 20:00etan. Emanaldi berean ere Civil Love musikari donostiarra izango da. Igeldoko parkean ikusi genituen azken aldiz Wilhem And The Dancing Animals, Kutxa Kultur Festibalen. Seikote nafar honetan donostiar bat aurkitu dugu: Helen Agreda [...]

Gabriel Aresti Bizsitan izenburupeko kontzertu birari ekingo dio Oskorrik

Datorren ostiralean emango du Gabriel Aresti Bizsitan birako lehen kontzertua Oskorrik. Tolosan izango da emanaldia, Kilometroak jaiaren alde, Leidor antzokian, 20:00etan. Donostiako Viktoria Eugenia Antzokira abenduan iritsiko diren arren, bertan egin dute aurkezpena taldekideek, gaur goizean. Formatu akustikoagoaren aldeko apustua egin du Oskorrik, eta Gabriel Arestik egindako poemekin osatutako abestiak edo bere bitartez Oskorriren errepertorioan [...]

Pablo Milanes, Viktoria Eugenia Antzokian

Pablo Milanesek kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia Antzokian, martxoaren 13an, gaueko 20:00etan. Nueva Trova Cubana delakoaren zutabeetako bat izateaz gainera, nazioartean oihartzun handienetakoa duen musikaria da Pablo Milanes, bere hitzen poesiari eta abestien leuntasun melodikoari esker. Gazteleraz idatzi diren amodio kanta politenetako batzuk sortu ditu, eta Latino-amerikako herri musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa da. Kontzerturako sarrerak (39’15, [...]