Larunbata, 2014-11-01

Etiketen Fitxategia | Kontseilua

(Bideoa) Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa

“Galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke”

Koldo Almandozen ‘Garai berriak’ film laburrak irabazi du Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketa. “Filma labur laburra da. Erantzunak edo mezuak eman beharrean, galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke. Ezin dezaket gehiago esan filmari buruz, apenas bi minutu baititu”. Koldo Almandozek ‘Garai Berriak’  film laburrari egindako adierazpenak dira hauek. Kontseiluak Zinemaldiarekin elkarlanean egindako [...]

Donostia 2016ko patronatuak euskara gaitasunik ez duen zuzendaria hautatu izana desegokitzat jo du Kontseiluak

Pablo Berastegi Donostia 2016 egitasmoko zuzendari nagusi berriak euskaraz ez jakitea kritikatu du, ohar baten bidez, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Halako postu baterako euskarak “ezinbestekoa” izan beharko lukeela uste du. “Kontseiluak pentsatzen du Donostia 2016 kultur hiriburutza aukera paregabea dela euskara eta euskal kultura sustatzeko eta nazioartean ezagutzera emateko; bai eta Europako hizkuntza nahiz kultura [...]

Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketak bi sail izango ditu aurten, profesionalena eta amateurrena

Lanak aurkezteko epea irailaren 8an amaituko da. Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur, Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpenean Kontseiluko idazkari nagusia, Paul Bilbao, eta Zinemaldiko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos izan dira. Paul Bilbaok film laburren lehiaketa azken urteotan Kontseilua sustatzen ari den Euskaraz bizi nahi dut [...]

Emakumeen Berdintasunerako kontseilua bihar elkartuko da plan berriari ekarpenak egiteko

Berdintasunerako kontseilua, hiriko emakume taldeek, talde feministek, udal talde politikoetako ordezkariek eta sindikatuetako emakumeen atalek osatzen dute. Egun indarrean dagoen Berdintasun planaren (2008-2013) azterketa egitea eta 2014an abian jarriko duten III. Berdintasun planerako ekarpenak egitea izango da biharko bileraren helburua. Berdintasunerako II. Planaren Ebaluazio txostena egiteko hiru ikuspegi aztertuko dituzte. Batetik, planaren betetze maila, prozesuaren [...]

‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketako lanik onena Zinemaldian erakutsiko dute

Kontseiluak bigarren aldiz jarri du abian ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketa. Aurten gainera, irabazleek sari ekonomikoaz gain, beraien lanak erakusteko aukera aparta izango dute. Izan ere, Donostiako Zinemaldiak eta Hendaiako Film Festibalek bat egin dute lehiaketarekin, eta bertan erakutsiko dituzte lanik hoberenak. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketak izen bera daraman dinamikarekin [...]

Paul Bilbao: “2012an ez da hizkuntza politiketan aurrerapauso kualitatiborik eman”

Kontseiluak 2012ko hizkuntza politiken urtekaria aurkeztu du; krisia, hauteskundeak eta egoera soziopolitiko berria izan dira protagonista. Gaur aurkeztu dute 2012ko hizkuntza politiken inguruko urtekaria. Lehenik, orokorrean aldaketa kualitatiborik ez dela egin ondorioztatu dute; “2012an ez da hizkuntza politiketan aurrerapauso kualitatiborik eman”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Izan ere, iazkoa hauteskundeek markatutako urtea izan [...]

Paul Bilbao: «Euskaraz bizi nahi dugula esatera goaz»

Manifestazioa egingo dute bihar, Kontseiluak deituta; 17:00etan irtengo da Anoeta estadiotik Bihar euskaraz bizitzearen nahia aldarrikatuko duen manifestazioa egingo dute. Martxa 17:00etan irtengo da Anoeta estadiotik, eta Bulebarrean amaituko da. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak agerraldia egin zuen atzo, manifestaziora azken aldiz deitu, xehetasunak eman eta egindako kanpaina baloratzeko: «Larunbatean, euskaraz bizi nahi dugula esatera goaz», [...]

Lanaren bitartez euskara ikasiko dute

Euskara ezagutzen ez zuten zortzi ikaslek euskara lan tresna modura ikasi dute, eta abenduan lan-praktiketan jartzeko aukera izango dute. Banaiz Bagara elkarteak Lana Euskaraz egitasmoa aurkeztu du gaur goizean. Hainbat erakunderen laguntzarekin, lan munduan euskara normalizatzeko bide berria izatea nahi dute. Ekimenak, euskaraz ez dakiten hainbat lagunek, euskara lan mundura begira ikasi eta ikasitakoa praktikan [...]