Eusko Jaurlaritzak kaiko egokitzapen obrak atzeratuko ditu, alkatea eta kaltetuen eskaeren ondoren. Gasteizko Gobernuak obrak datorren astelehena, otsailaren 4an, hastea aurreikusten zuen. Lan hauek helezina egingo zuten kaia udaren parte handi batean, besteak beste, ostalari eta merkatariei eragingo zien galera ekonomikoarekin, lanen iraupena 5 hilabete ingurukoa izango dela aurreikusten baita. Atzerapena adostuta, urrian hasiko dira [...]
Etiketen Fitxategia | Kaia

Donostiako Arrantzaleen Kofradiari babesa eman diote udal talde guztiek
Bilduk eta PPk erakunde adierazpen bana aurkeztu dute Donostiako Arrantzaleen Kofradiaren eta kaiaren etorkizunari buruzkoak. Udal gobernuaren adierazpenak egin du aurrera, Bilduren eta PSE-EE botoei esker.PPk Bilduren proposamenaren kontra bozkatu du eta EAJk abstentzioaren aldeko hautua egin du. Bi udal talde hauek PPren adierazpenaren alde egin dute, baina adierazpen honek, Bilduren eta PSE-EEren babesa jaso [...]
Izagirrek kaia birmoldatzeko proiektuari heltzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Ingurumen sailburuak arazoari konponbidea bilatzearen aldeko jarrera adierazi dio Juan Karlos Izagirre alkateari Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek kaia birmoldatzeko proiektuari heltzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburu Ana Oregiri, aste honetan Gasteizen izan duten bileran. “Arrantza sektoreak Donostiaren garapenean izan duen garrantzia” nabarmendu du alkateak, eta “bertako kultur ondarearen parte” dela [...]
Oinetako jaurtitzea, ez aspertzeko
Denbora soberan dutela-eta, beste jolas bat egitera animatu dira piratak. Aquariumeko eskaileretatik oinetakoa bota behar dute partaideek. Urrutien botatzen duena izango da garaile. Indarra badute, baina batzuen punteria falta, arrapala inguruan pilatutako ikusleentzat arriskutsua da. Oinetako bat baino gehiago jaso dute…
Ezkila kapitainak lagunduta amaitu dute kantaldia
Bi ordu baino gehiago kantuan igaro ondoren amaitu da Donostiaki Piratek antolatutako kantu jira. Ibilbidea hasi duten toki berean amaitu dute, La Flamenka gunean. Bertan, Ezkila kapitainak bat egin du partaideekin.
Badian barrena dabiltza piratak
“Eskerrik asko, Donostia. Izan pirata!”. Oihu horrekin amaitu du Fermin Muguruzak bere ia bi orduko emanaldia. Hala ere, musika ez da eten eta, musika doinuen laguntzarekin, azken piratak badian murgildu dira. Kontxara bidea era eta forma guztietako ontziek apaintzen dute.
‘Sarri sarri’ abestiarekin hasi da abordatzea
Ezkila kapitainak irteera ofiziala eman dio Abordatzera! ekimenari; “Aurten ere Donostia abordatu dugu, zorionak!”, esan du eta txupina bota du. Ondoren, ‘Sarri Sarri’ abestia jo du Fermin Muguruzak bere taldearen laguntzarekin.
Fermin Muguruzak abesten jarraitzen du piratez inguratuta
Bere abesti ezagunenak abesten ari da Fermin Muguruza katamaran gainean. Ezkila kapitainak oraindik ez dio abordatzeari irteera eman, baina dagoeneko baltsa ugari nautiko parera iritsi dira.
Kaiko giroa berotzen ari da Fermin Muguruza katamaran gainetik
Dagoeneko giro ederra dago Kaian, Fermin Muguruza abesten ari baita Ciudad San Sebastian katamaranean bertan. Kaia jendez lepo dago, Abordatzera! ekimena hasteko minutu gutxi gelditzen direnean. Fermin Muguruza beste hainbat euskal musikarirekin ari da kantatzen. Zuloak taldea hasi da lehen abestiak kantatzen, eta ondoren, Fermin Muguruza hasi da, bere kolaboratzaileetako batzuez lagunduta. Muguruzarekin batera daude, [...]
Piraten baltsa asko zain daude uretan
Pirata goiztiarrenek osatu dituzte euren txalupak, eta kaiko maldaren inguruko uretan daude lotuta, arratsaldeko Abordatzera! ekimena iristeko zain.
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Oiartzun posted an update 15 minutes ago
Real Unionek ez du saririk izango http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 3 minutes ago
Zozkatu da 2. mailara igotzeko kanporaketa. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/jaen-alaves-alcoyano-eibar-levante-b-athletic-b/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 19 minutes ago
Beste kanporaketak gure taldeenak: Alcoyano-Eibar. Levante B-Athletic B. Hauek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko. Alaves igo egingo da lehenengo kanporaketa gainditzen badu (multzoko lehen postuaren jabe izatearen abantaila).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 24 minutes ago
2. mailara igotzeko kanporaketak, multzoetako liderren artean: Jaen-Alaves eta Tenerife-Hospitalet.
-
Irune Lasa posted an update 6 hours, 16 minutes ago
Oraintxe jakin dut Heinrich Rohrer ostegunean hil zela. Nanoteknologiaren aitzindarietako bat izan zen zientzialari suitzarra eta Fisikako Nobel saria jaso zuen 1986an, tunel efektuko mikroskopioa asmatzeagatik. CIC Nanoguneko aholkularia ere bazen. Rohrer-i elkarrizketa motz bat egiteko aukera izan nuen 2009an eta esaldi polit bat bota zidan:…











