Bi herri lasterketa egin dituzte larunbatean; Lurdes Oiartzabal eta Naiara Casi lehen emakumeak izan dira. Kontxako Bandera ez da izan asteburuan Donostian jokatutako kirol lehia bakarra. Larunbatean, esaterako, bi herri lasterketa egin zituzten; bata Urgullen eta bestea, Jolastokietan. Urgullen gora jokatu ohi duten Gazteluko XII. Krosean, Ibai Alba hernaniarra izan zen azkarrena, 14 minutu eta 38 [...]
Etiketen Fitxategia | Jolastokieta
Hamargarren urtez jaiak egingo dituzte Aieten
Bihar ekingo diote Lantxabek antolatutako egitarauari; Altzan eta Txomin Enean ere festa izango da asteburuan. Hamargarren urtez, Lantxabe auzo elkarteak antolatuta, iraila jaiekin hasiko dute Aieten. Egitarauaren zati mardulena astelehenetik aurrera egingo dute; baina asteburu honetan zer eginik izango da. Bihar bertan, Lantxaberen ibilbidea ospatuko dute kultur etxean ikusgai izango den erakusketarekin. Handik gertu, Ozenki [...]
Jolastokietako kroserako izen ematea zabalik dago
Jolastokietako krosa jokatuko dute larunbatean, irailak 8, bertako jaien barnean. Lasterketa 17:30ean hasiko da, eta partaideek auzoan barrena hiru itzuli eman beharko dituzte ibilbideko 6 kilometroak osatzeko. Dagoeneko, herrikrosa.com webgunean izena eman daiteke, baita U-51 eta Laister kirol dendetan ere.
Etxera itzuli dira Jolastokietako luiziak kaltetutako bizilagunak
Joan den otsailaren 7an Jolastokieta kalean izandako luiziaren ondorioz, zazpi sendik etxetik kanpo pasa dituzte egun hauek. Gehienak etxera itzuli ziren atzo. 10. atariko familiak aste batzuk itxaron beharko ditu etxera itzultzeko.
Luiziak kaltetutako familia gehienak gaur itzuli ahal izango dira etxera
Joan den otsailaren 7an Jolastokieta kaleko zenbait bizilagunek etxetik joan behar izan zuten luizi baten ondorioz. Altzako zazpi sendik etxetik kanpo pasa dituzte egun hauek, mendi magalean hormigoia bota duten arte. Gehienek gaur izango dute etxera itzultzeko aukera. Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok adierazi duenez, “mendi magala egonkortzeko lehendabiziko lanak bukatu dira, eta ondorioz, [...]
Lurra egonkortzeko lanak hasi dituzte Jolastokietan
Jolastokieta kaleko maldari eusteko horma konpontzeari ekin diote. Eroritako lur eta hondakin guztiak jasoko dituzte eta saneamendu hodi berri bat jarriko dutela jakinarazi du Nora Galparsoro Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Horrekin batera, malda eusten duen horma egonkortuko dute eta lurrak hondatutako bideak txukunduko dituzte.
Astelehenean itzuliko dira etxera luiziak kaltetutako sei familia
Herreran, Jolastokieta kalean, izandako lur-jauziaren ondorioz, zazpi sendik etxetik kanpo pasako dituzte ondorengo egunak. 14 eta 16 atarietan bizi diren sei familiek ezingo dute, ziurrenik, astelehenera arte etxera itzuli, mendi magalean hormigoia bota arte itxaron beharko dutelako. Ondoko etxean bizi den sendiak, berriz, bizpahiru aste pasa beharko ditu etxetik kanpo, Jolastokieta kaleko malda eusten duen [...]
Luizi batek Jolastokieta kaleko bizilagunen egunerokoa aztoratu du
Errege egunaren bezperan luizi txikiago bat izan zen; bertako malda eusteko horma bat mugitu zen Lur mugimenduaren jatorria Larrerdiko etxeetan dagoela uste du bizilagun batek Aulkitik salto egin zuela dio Altzako Jolastokieta kaleko Villa Terrazan bizi den Mertxek. Goizaldeko 1:09ean Jolastokieta kalean izandako lur-jausia izan da Villa Terraza eta Frontoi- Alde etxeetako bizilagunen iratzargailua. Larrerdi [...]
Altzako zazpi sendik etxetik kanpo igaro dute gaua lur luizi baten eraginez
Altzako zazpi sendik etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua Jolastokietan izandako luizi baten eraginez. Bi eraikin hustu behar izan dituzte goizeko ordubatetan izandako gertakariaren ondorioz, bizilagunen segurtasuna bermatze aldera. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertara hurbildu dira, lur luizia dela-eta. Lehen azterketa egin eta gero, Jolastokietako 14. zenbakiaren ondoan dauden bi eraikinak hustea erabaki dute. Ez [...]
Jolastokietako kroserako izen ematea zabalik dago
Altzako Jolastokietako jaien barruan, krosa egongo da jokoan, asteburuan. Partaideek sei kilometroko ibilbidea bete beharko dute, larunbatean, 17:30ean. Sailkapeneko lehen bost gizonezkoentzako zein emakumezkeentzako sariak egongo dira. Izen emateak Internet bidez egin behar dira, herrikrossa.com webgunean. Bestela, Laister kirol dendan, edota lasterketaren egunean bertan, izen emateko aukera egongo da.
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 22 minutes ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 30 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 6 hours, 34 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 9 hours, 8 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.









