Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | jatetxea

Afari-solasaldia Koldo Izagirrerekin

Grosen, Tedone jatetxean, Koldo Izagirre idazlea izango da gaur, asteazkena. Bertan antolatu ohi dituzten afari literarioetan parte hartuko du. Autopsiarako frogak izeneko liburuaren pasarte batzuk irakurtzeaz gain, liburuari buruz mintzatzeko aukera izango da. Afari-solasaldirako 20:00etan elkartuko dira jatetxean.

Elena Arzak: “Ez dago Arzak bakarrik, sukaldari handi asko daude”

Munduko emakumezko chef onenaren Veuve Clicquot saria jaso du Elena Arzak sukaldariak Goi mailako gastronomiaren gorenean izan arren, esker on eta apaltasun miresgarriz bizi du bere ogibidea; bere sustraiez harro. Britainia Handiko Restaurant gastronomia aldizkariak Veuve Clicquot garaikurrarekin saritu du Elena Arzak (Intxaurrondo, 1969). Haren berrikuntza, sorkuntza eta irmotasuna goraipatu ditu. Sariarekin “pozik eta eskertuta” [...]

Rekondo jatetxeak erosi du lehen izokina

Bidasoa ibaiko izokinen arrantza denboraldia hasi da jada Bidasoa ibaiko izokinen arrantza denboraldia hasi da jada. Lehen izokina arrantzale nafar batek arrantzatu du. Jose Brontek harrapatu zuen atzo, Bidasoa ibaian. Bronte Arguedaskoa da (Nafarroa), eta 08:25ean arrantzatu zuen arraina, Lesakako Endarlatsa auzoan (Nafarroa). 82 zentimetroko luzera zuen, eta sei kilo eta erdiko pisua. Igeldoko Rekondo [...]