Etiketen Fitxategia | jaialdia

‘Ze Premikin’ jaialdia antolatu du Le Bukowskik bigarrenez
Aste Santuko oporren atarian, bihar, asteazkena ospatuko dute Ze Premikin jaialdia Egiako Gazteszenan. Le Bukowski tabernak bere bezeroei, lagunei eta bertan biltzen diren musika taldeei esker ona adierazteko antolatzen duen jaialdia da. Biharkoa bigarrena izango da, eta bertan izango dira Lisabö, Atom Rhumba, Lobo Electrico, Inoren Ero Ni, Willes Drummond eta Nobunny taldeak, eta baita [...]

Herrien Nazioarteko Jaialdia ospatzen ari dira egunotan Amaran
Gazta, poltsak, apaingarriak, mantelak, jaboiak, sukalderako tresnak, jostailuak, garbiketarako produktuak, ordulariak, pastelak… ia denetik eros daiteke egunotan Amaran, Nazioarteko Herrien Jaialdian. Lehen aldiz antolatu du ekimena Amara Bai auzo elkarteak, eta integrazioa du helburu, aisialdiaren bidez. Easo plazan hasi zen jaia atzo bertan, eta apirilaren 1a arte, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, egunero izango da [...]

Ze premikin! jaialdia antolatu du Le Bukowskik, bigarren urtez jarraian
Egiako Le Bukowski Musika Klubak Ze premikin! jaialdia antolatu du aurten ere. Jaialdia martxoaren 27an izango da, eta hasiera Bukowskin bertan izango duen arren, kontzertu sorta handia Gazteszenan izango da. Guztiaren berri zehatza emateko, aurkezpena egin dute Bukowskiko arduradunek, gaur goizean. Ze premikin! jaialdia antolatzeko, Donostia Kulturaren eta San Miguelen babesa du Le Bukowskik. “Bukowskiko [...]

Crystal Fighters, Built to Spill, Delorean, Crocodiles, Bobby Bare Jr eta Damien Jurado izango dira Kutxa Kultur Festibalean
Sarrerak gaur jarri dituzte salgai, 17 eurotan. Eszenatokia errepikatuko du Kutxa Kultur Festibalak, izan ere, iaz bezala, Igeldoko jolas parkea izango da musika independientearen jaialdiaren lekuko. Kutxa Kultur Jaialdian zuzenean arituko diren lehen taldeak jakinarazi dituzte arduradunek gaurko prentsaurrekoan: Crystal Fighters, Built to Spill, Delorean, Crocodiles, Bobby Bare Jr eta Damien Jurado. Hala ere, oraindik [...]
Spirit Sound jaialdia Dokan
Larunbatean, otsailaren 9an hainbat musika taldek hartuko dute Antiguako Doka. Spirit Sound jaialdia egingo dute bertan, eta makina bat taldek joko dute zuzenean: Bona Seda, Gemelas, Muchacho, Microcastles, Grande Days, Milky Ways, Oh Glaucon eta Bandighara. Jaialdia 20:00etan hasiko da. Sarrerak 6 eurotan eskuratu ahal izango dira.
Zinemaldiko ‘Perlak’ atala sail independente bilakatu da
Zabaltegi, berriz, mota guztietako zinema-proposamenei irekitako atal bihurtu da Zinemaldiaren hurrengo ekitaldian orain artean Zabaltegi atalaren zati izan den Perlak izeneko film sorta atal independente bilakatuko da. Euskal Herrian eta Espainian estreinatu gabeko urteko film luzerik onenen hautaketa bat izango da Perlak, kritikak txalotuak nahiz nazioarteko beste zinemaldi batzuetan sarituak, betiere. Perlak ataleko film guztiek [...]

Maiatzean iritsiko da laugarren Olatu Talka jaialdia
Donostia 2016 Bulegoak antolatutako jaialdirako proposamenak egiteko epea zabalik da Donostia 2016 Bulegoak Olatu Talka berri bat egingo dutela plazaratu du. Laugarren ekitaldia izango da, eta maiatzean egingo dute, 24tik 26ra. Proposamenak helarazteko epea gaur ireki dute, eta otsailaren 15a bitartean egongo da zabalik. Olatutalka.eu webguneko inprimaki bat bete beharko da proposamenak aurkezteko. Martxoaren amaiera [...]
Jon de Cos: “Gaixotasunari denbora irabaztea da xedea, ikerketek aurrera egin dezaten”
Battenen gaixotasuna du Nahia de Cosek. Behar duen tratamendua jasotzeko Txinara egin behar du bidaia eta Gure Nahia elkarteak jaialdia antolatu du dirua biltzeko asmoz. Igandean Gasca kiroldegian elkartuko dira. Jon de Cos (Igeldo, 1969), Nahia de Cosen aita da. Alabari Batten ezohiko gaixotasuna diagnostikatu zioten hiru urte zituela. Ordutik, gaixotasunari aurre egiteko hainbat bide [...]
Harri-jasotzaileen urteetako historiari aitortza egingo diote Viktoria Eugenian
Harria Jaialdiarekin omenduko dituzte kirolariak urriaren 20an; liburu bat ere argitaratuko dute Hunkituta agertu zen Patxi Jauregi, Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea, Harria 100 ekimenaren inguruko aurkezpenean, atzo goizean; «kezka eta gogoeta baten ondoren sortu dugu ekimena». Euskal Herrian orain arte harriek eta harri-jasotzaileek izan duten 100 urteko historia omendu nahi dute Harria 100 ekimenarekin. Jauregi [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 8 hours, 28 minutes ago
Ameskeriatan
Edukira salto egin |
Salto egin nabigazioara
-
Imanol Magro posted an update 10 hours, 2 minutes ago
Aspek bi eta hiru hilabeteko arteko zigorra jarriko dio Sebastian Gonzalezi. Tarte horretan ez du jokatuko, ezta kobratuko ere. Empresak aurki egin beharko luke publiko erabakia.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 14 hours, 3 minutes ago
2.B mailara igotzeko kanporaketak ere gaur zozkatu dituzte. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/laudio-ferrol-eta-san-juan-puerta-bonita/
-
Unai Oiartzun posted an update 14 hours, 33 minutes ago
Real Unionek ez du saririk izango http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 15 hours, 22 minutes ago
Zozkatu da 2. mailara igotzeko kanporaketa. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/jaen-alaves-alcoyano-eibar-levante-b-athletic-b/










