Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | Jaiak

Bidebieta jaietan murgildu da

KOP musika taldeak Kortxoenean joko du ostiralean

Groseko Jai Batzordeak KOP musika talde katalana ekarriko du Donostiara. Ostiralean, maiatzaren 17an, izango dira hemen, Kortxoenea gaztetxean. Beste bi talde ere izango dira zuzenean jotzen: Sobieht eta Txemak. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Bertan afaltzeko aukera ere izango da.

Morlans biziberritu dute

Morlansko festak berreskuratuko dituzte bihar egun osoko jai batekin

Urte hasieran sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak antolatu du, auzoari batasuna eta bizitasuna emateko. Aldaketa asko jasan ditu Morlans auzoak azken urte hauetan. Etxebizitza berri ugari egin dituzte; beraz, bizilagunak ere berriak dira, asko. Auzoaren garapena hotzegia bihur ez dadin, Morlanstarrak Auzo Elkartea sortu zuten urte hasieran. Bizilagun batzuk elkartu eta auzoan sor daitezkeen beharrak, kezkak [...]

“Alardea sintoma bat da, ez da arazoa. Arazoa gizartean dago”

“Euskararen aldarria etengabe egitea erabaki ordez, dena euskaraz egin dugu”

Bilera egingo dute, Kaldero Jaun jaiak antolatzen hasteko

Apirilaren 2an bilduko dira egin beharrak banatzeko; ahalik eta jende gehienari luzatu diete deia. Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak kolokan zeudela jakinarazi zuten aste honetan bizilagunek. Izan ere, ia 21 urtetan ardura eduki dutenek, belaunaldi aldaketa eskatzen zuten. Hala, atzo bertan, bizilagunekin bigarren bilera egin zuten, jaien etorkizunaz hitz egiteko. Guztira 15 bat lagun bildu ziren, [...]

Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak egiteko azken saiakera egingo dute

Kaldero Jaun jaiak 20 urte eta gero arriskuan ikusi dituzte aurten; irtenbideren bat lortzeko bildu dira gaur. Hamabost bat bizilagun bildu dira Kaldero Juan jaien etorkizuna erabakitzeko. Aurreko urteetan lanean aritu direnek, laguntzeko prest daudela esan dute, baina ardura beste batzuek hartu behar dutela uste dute. Bizilagunek zailtasun handiak ikusten dituzten arren, erronka hartzeko gogoa [...]

Kaldero Jaun jaiak, desagertzeko arriskuan

Jai batzordeak bilera batera deitu ditu bizilagunak eta elkarteak. Bihar bilduko dira jaiekin jarraitu ala ez erabakitzeko, 20:00etan. Kaldero Jaun jaiak desagertzeko arriskuan dira. Hogei urtez ospatu dituzte Hego Intxaurrondon, eta orain, bizilagunek jaiekin aurrera jarraitu nahi duten erabaki behar dute. Jai batzordeak bilera batera deitu ditu auzotarrak eta elkarteak, bihar 20:00etan. Auzoko bizilagunen elkartean [...]

Igor Labaka izan da lehen ibaetarra Aingeru Zaindariaren krosean

Ibaetako jaien egitarauaren barruan Aingeru Zaindariaren 10. krosa egin dute gaur arratsaldean. Eguraldi ona lagun, 70 bat korrikalarik parte hartu dute lasterketan. Igara bidetik irten dira, eta bi buelta eman dituzte Aingeru Zaindariaren ermitara iritsi arte. Igor Labaka izan da lehen ibaetarra sailkapenean (23 min. eta 15 seg.). Gizonezkoen sailkapenean, Ibai Alba hernaniarra (21 min. [...]