Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | izarrak plazara

‘Izarrak plazara’ gaur gauean emango dute Hamaika Telebistan

Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak antolatutako Izarrak plazara talentu lehiaketaren finala ikusteko aukera izango da gaur, 22:00etan Hamaika Telebistan. IRUTXULOKO HITZA-k babestutako ekimenean  6 eta 18 urte arteko haurrek eta gazteek parte hartu dute kultur ekimen anitzekin: pailazoak, bakarrizketak, dantzak, musika, magia… Euskara sustatzeko ekimenaren finala ekainaren 28an egin zuten Intxaurrondo kultur etxean. Azkeneko saioan [...]

Argiz betetako oholtza gaina

‘Izarrak plazara’ talentu lehiaketan parte hartuko duten zortzi taldeak hautatzeko froga egin dute. Aukeratutakoak saria lortzeko lehiatuko dira gaur Intxaurrondo kultur etxean, 18:00etan hasita. Intxaurrondo kultur etxeko harreran haur eta gaztetxo andana zebiltzan astearte arratsaldean. Plazara Goaz auzoko euskara elkarteak nahiz Donostia Kulturak sustatutako eta IRUTXULOKO HITZAk babestutako Izarrak plazara lehiaketan parte hartu nahi zuten [...]

Pitbull euskaraz abestu eta dantzatu du Ura taldeak

Izarrak Plazara talentu lehiaketan 6 eta 18 urte arteko 68 lagunek parte hartu dute. Ura taldea izan da parte hartzaileetako bat. Ez dute finalerako sailkatzea lortu, baina saiakera polita egin dute. Pittbull abeslariaren Give Me Everything Tonight kantaren euskarazko bertsioa sortu dute: Gu Gaur. Kantaren erritmora egokitutako koreografia bat ere egin dute.

Hautatu dituzte ‘Izarrak plazara’ talentu lehiaketako partaideak

Izarrak plazara talentu lehiaketako partaideak aukeratu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan hasita hautaketa proban parte hartu dute izena eman zuten 6 eta 18 urte arteko 68 lagunek. Intxaurrondo kultur etxeko harreran urduri itxaron dute euren txanda. Batzuek tartea azken entsegua egiteko aprobetxatu dute. Oholtza gainera ilusioz beterik eta itxaropentsu igo dira partaideak. Barry Manley umoregileak, Edu Muruamendiaraz dantzariak, [...]

68 lagunek izena eman dute ‘Izarrak plazara’ talentu lehiaketan

Hautaketa proba bihar egingo dute Intxaurrondo kultur etxean. Izarrak plazara talentu lehiaketaren izen emate epea ostiralean amaitu zen, eta 22 taldek adierazi dute parte hartzeko nahia. Guztira, 6 eta 18 urte arteko 68 lagun dira. Hauek prestatutako ikuskizunak oso anitzak dira:  kantua, dantza, antzerkia, musikariak, magia, pailazoak, bakarrizketa, txotxongiloak… Denek ez dute, ordea, Intxaurrondo kultur [...]

Izarrez bete nahi dute Intxaurrondoko kultur etxea

Plazara Goaz elkarteak talentu lehiaketa egingo du hilaren 28an, Intxaurrondo kultur etxean. Parte hartu nahi dutenek ostirala arte dute izena emateko aukera Trebetasunen bat edo talenturen bat duten gazteei hori ezagutarazteko aukera eskaini nahi die Plazara Goaz Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak. Horretarako, Izarrak Plazara talentu lehiaketa antolatu du Intxaurrondo kultur etxearekin batera. Irutxuloko Hitzak, Gipuzkoako Foru [...]

‘Izarrak plazara’ gazteentzako talentu lehiaketa aurkeztu dute

Plazara Goaz Intxaurrondoko euskaltzaleen elkarteko kide Mikel Urdangarinek Izarrak plazara talentu lehiaketako nondik-norakoak azaldu ditu. Lehiaketa hilaren 18an egingo dute Intxaurrondo kultur etxean, eta 18 urte arteko gazteei zuzendua dago. Xede nagusiak gazteek ongi pasatzea eta euskarazko sormen artistikoa bultzatzea dira.

Izarrak Plazara, gazteentzako talentu lehiaketa

Izena emateko epea ekainaren 22a arte izango da zabalik Intxaurrondoko Plazara Goaz eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorioz sortutako ekimena da Izarrak plazara talentu lehiaketa. 18 urtez azpikoek euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Musika jo, kantatu, dantzatu, antzerkia egin, txisteak kontatu, bakarrizketak egin, magia ikuskizunak… Helburu nagusia ongi pasatzea da, euskarazko sormen artistikoa bultzatzeko. Taldean [...]