Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | Izagirre

Bera Bera omendu du udalak, «txikia handi egiteagatik»

Luzuriagako langileen lekukotasunak jaso ditu Koldo Izagirrek

Pasaiako Luzuriaga fabrikaren inguruko kontakizuna jaso du Koldo Izagirrek ‘Voz y vida obrera Luzuriaga hogeita bost lekukotasun’ liburuan. Izenburuak berak dioen moduan, fabrika hartako 25 langile ohi elkarrizketatu ditu, euren lekukotasunak jasotzeko. Hala, jasandako lan baldintzen berri izan du, euren ahotik. Elkarrizketatuen artean daude Jesus Aizpurua eta Sabino Ormazabal donostiarrak, besteak beste. “Errelato xumeek sinisgarritasuna [...]

Izagirrek eramango du Donostiako Udalaren lekukoa

Donostiako Udalak babesa agertu dio bihar hirira iritsiko den Korrikari. Udaleko talde politiko guztietako zinegotziek, alkatea buru, taldeko argazki bat atera dute, gaur, euskararen aldeko festa handienari sostengua erakusteko. Udalak 2.415 kilometroa erosi du, eta udal taldeetako ordezkariek egingo dute lasterka tarte horretan; iluntzeko 21:15 aldera Perlatik Erdialdera. Juan Karlos Izagirre alkateak eramango du lekukoa; [...]

Izagirrek ez duela Donostiaren alde “borrokatu” esan du PPk

Eusko Jaurlaritzak hirian egin dituen murrizketak salatu ditu Gomezek; batez ere, kulturan egindako %77ko murrizketa. Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirrek Urkullu lehendakariarekin izandako bileraren ostean, PPren lehen erreakzioa iritsi da. Ramon Gomez zinegotziaren esanetan, alkatea ez da Donostiaren alde “borrokatzeko” gai izan.  Susmoa zuten bezala, Donostia 2016rako %77ko murrizketa mantenduko duela Eusko Jaurlaritzak salatu du. [...]

Izagirre: “2016ko inbertsioa jaistea akats historikoa litzateke”

Lehendakariarekin bilera egin du Izagirrek; bilera “giro onean” joan dela, eta Urkulluk hitzez konpromisoak hartu dituela esan du alkateak. Iñigo Urkullu Lehendakariarekin atzo izan zuen bilera Juan Karlos Izagirre alkateak. Bertan politika orokorrari eta hiriari dagozkion hainbat gaiez aritu zirela jakinarazi du Izagirrek. Esan du, ez zela konfrontazio jarrerarekin joan bilerara; ez politikoki, ez lurraldetasunari [...]

Onkologikoaren pribatizazio bidea salatu dute Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak

Bilera eskatu dute Kutxako presidente den Xabier Iturberekin, gauzak argitzeko. Ahaldun nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek agerraldia egin dute gaur Onkologikoaren inguruan esaten ari direnei buruzko iritzia adierazteko. Lehen hitzetan, bi erakundeek pribatizazioaren aurkako “jarrera irmoa” erakutsi nahi izan dute. Izan ere, udala eta aldundia Kutxako entitate sortzaile dira eta azaldu [...]

Juan Karlos Izagirre: “Alertan jarraitzen dugu”

Orain egoera egonkortu egin da, baina arratsalderako euria espero dute. Udaleko ordezkarien agerraldian, azken ordu hauetako balorazioa egin dute. Juan Karlos Izagirre alkateak, atzoko larrialdi egoera hobetu bada ere, oraindik adi egongo direla azaldu du; “alertan jarraitzen dugu”, esan du. Izan ere, Urumearen maila Martutene inguruan 3 metrotik beherakoa da, eta atzo gainezka egin zuten [...]

Memoria historikoa garrantzitsua delako

Ondarretako espetxeko preso ohiek omenaldia jaso dute; oroitarri bat jarri dute hondartzaren bukaeran Ondarretako kartzelan egondako presoen omenez, oroitarria jarri zuten atzo.  Egun ezagutzen dugun Ondarreta hondartzaren amaieran zegoen kartzela eta bertan inauguratu zuten. Marcelo Usabiagak ongi gogoratu zuen, nola ikusten zituzten sotoan zituzten leihotik «burgesak» hondartzan paseatzen. Juan Karlos Izagirre alkateak gidatu zuen ekitaldia, [...]

Alkate izateko ametsa, beteta

Udaletxe aurreko geldialdian, Begiak parrez parrez kantak Quisiera ser alcalde Donostiakua… dion zatia paperik gabe kantatu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Ondoan, Euskara ordezkari Nerea Txapartegi zuela, Euskal Herrian euskaraz abestiarekin jarraitu dute.

Garitano eta Izagirre La Flamenkan daude festaz gozatzen

Martin Garitano diputatu nagusia eta Juan Karlos Izagirre alkatea Kaian daude piraten egun handiaz gozatzen. La Flamenka gunean izan dira piratekin bat eginez.