Osteguna, 2013-06-20

Etiketen Fitxategia | irteera

Bisitari kopuruak %60 egin du gora ekainean

Josu Ruiz Turismo zinegotzia hasi berri den udari begira baikor azaldu da, turismoari dagokionez, bisitariek aurten hutsik egingo ez dutela uste baitu. Aurreikuspen horiek ekaineko datuak aintzat hartuta egin ditu zinegotziak. Izan ere, iazko ekainarekin alderatuta, %60 egin du Bulebarrareko turismo bulegora hurbildu direnen bisitari kopuruak gora. 2011n, 15.609 bisitari zenbatu zituzten; aurten, berriz, 25.245 [...]

Kalapiek Berara txangoa antolatu du maiatzaren 6rako

Kalapiek aurtengo lehenengo txangoa egingo du maiatzaren 6an: Irundik Bera herrira joango dira bizikletan. Amarako topo geltokian elkartu, eta 9:15eko trena hartuko dute. Irungo nazioarteko zubitik abiatu, eta auto zirkulazio gutxiko kale batean kilometro inguru egin ondoren, Bidasoa ibaiaren ertzeko bidegorria hartuko dute, Berara heldu arte. Ibilbideak 35 bat kilometro ditu eta Bidasoako bide berdearen [...]

Jaizkibelgo kostaldea zeharkatuko dute añorgatarrek

Añorgatarrek mendi irteera antolatu dute ekainaren 19rako. Ez nolanahikoa, gainera, Jaizkibelgo kostaldea egiteko asmoa baitute, Pasai Donibanetik Hondarribira. Hau da, 21’66 kilometro, 1.356 metroko igoerarekin, bederatzi ordutan. Goizean goiz irtengo dira auzotik, 7:30ean, Jolas Etxea elkarte paretik. Partaideen arabera erabakiko dute autobusa antolatu edo autoetan joan Añorgatik Pasai Donibanera; han bideari ekiteko. Informazio gehiagorako elkartearekin [...]