Osteguna, 2013-06-20

Etiketen Fitxategia | Intxaurrondo

Euskal hiztunen mapa egin dute Intxaurrondon

Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak, auzoko euskal hiztunen mapa osatu du. Euskaraz hitz egin ahal den denda, taberna, eta zerbitzuen zerrenda bat osatu dute bizilagunen laguntzaz. Denboralditxo batez Intxaurrondoko bizilagunek beren inguruko eremu euskaldunak ezagutarazi dizkie elkarteari galdetegi baten bidez. Galdetegi horretan denda, taberna edo zerbitzuaren izena, helbidea, eta langile euskaldunen kopurua zehaztu dituzte. Horrela, [...]

Ocean Colour Scene: Brit poparen kultuzko musika taldea

Ingalaterrako taldea eta Javier Sun musikari donostiarra Intxaurrondo kultur etxean ariko dira gaur zuzenean. 90eko hamarkadan, brit poparen eztanda betean, Ocean Colour Scene taldea kultuzko banda bihurtu zen musika zaleen artean. Joan den otsailean argitaratu zuten disko berri bat: Painting. Hirukotearen ibilbidean hamargarrena da. Hamazazpi urte dira Moseley Shoals (1996) diskoa kaleratu zutenetik. Orduan lortu [...]

Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak egiteko azken saiakera egingo dute

Kaldero Jaun jaiak 20 urte eta gero arriskuan ikusi dituzte aurten; irtenbideren bat lortzeko bildu dira gaur. Hamabost bat bizilagun bildu dira Kaldero Juan jaien etorkizuna erabakitzeko. Aurreko urteetan lanean aritu direnek, laguntzeko prest daudela esan dute, baina ardura beste batzuek hartu behar dutela uste dute. Bizilagunek zailtasun handiak ikusten dituzten arren, erronka hartzeko gogoa [...]

Txikienek eta gurasoek badute non bildu

Intxaurrondoko guraso talde batek sustatu du Intxhaurgunea; 0 eta 5 urte arteko umeentzako gunea izango da Intxaurrondon zabaldu berri dute 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien gurasoentzako gunea. Toki berriak Intxhaurgunea izena du, eta helburua, auzoko guraso eta haurrak biltzeko gunea izatea da. Proiektua, guraso talde batek sustatu du, eta udal gobernuak diruz [...]

Intxaurrondo kultur etxea, abiada hartzen

Duela urtebete ireki zituen ateak kultur etxe berriak Gaurko egunez zabaldu zuten Intxaurrondo kultur etxea, duela urtebete. Balantzea egiteko ordua iritsi zaio orain. Ekitaldi asko eta erabiltzaile asko izan dira, 160.000 pertsona baino gehiago ibili dira zentro honetan. Kultur Etxe berriak zerbitzu berriak eta berrituak ekarri dizkio auzoari: Plus 55 programa, haurtxoko eta gaztelekua eta [...]

Intxaurrondoko haur eskolen aferari irtenbide azkar bat emateko eskatu dio udalak Eusko Jaurlaritzari

Auzoan haur eskola publiko eta euskalduna izateko aukera bermatzea ezinbestekotzat jo du Naiara Sampedro zinegotziak Intxaurrondo auzoko haurreskolen aferari irtenbide azkar bat emateko eskatu dio Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari. Joan den uztailean Intxaurrondoko bi ikastetxe publikoetan haur eskola bana jartzeko eskaerari uko egin zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Intxaurrondo ikastolak eta Intxaurrondo Hegoak bakoitzak bere [...]

Doako txartel gehiago Herrera eta Intxaurrondon

Lehenengo doako txartelen arrakasta ikusita, asteburu osoan banatuko dituzte Euskotrenen geltoki berrietan. Metrodonostialdeak Intxaurrondo eta Herrerako geltokien irekieraren balorazio positiboa egin du. Jasotako datuen arabera, beste lanegunetan zerbitzua erabili ohi dutenak baino 7.000 erabiltzaile gehiago zenbatu ziren. Horietatik 2.000 ohiko txartel edo abonuekin eta beste 5.000k, Intxaurrondo eta Herrerako getokietan banatutako doako txartelak erabili zituzten. [...]

‘Topoa Euskotren da’ aldarrikatu dute Intxaurrondon

Langileak kezkatuta daude Metro Donostialdea izen aldaketarekin enpresa bitan banatuko ote den Intxaurrondoko Euskotrenen geltoki berria abian jarri zen  atzo. Geltokiaren parean, ordea, Topoa Euskotren da lelopean, Euskotreneko Batzorde Iraunkorraren izenean, garraio enpresako langile batzuek elkarretaratzea egin zuten. Orain arte Euskotren izan den eta Topo bezala ezagutua denak, Metro Donostialdea izena hartu du. Aldaketa honekin [...]

“Topoa Euskotren da!” lelopean elkarretaratzea egin dute Intxaurrondoko tren geltoki berrian

Gaur hasi dira Euskotreneko zati berria eta Intxaurrondoko geltokia martxan. Irekieraren egunean parean topatu dute Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak antolatutako elkarretaratze bat, “Topoa Euskotren da!” lelopean. Orain arte Euskotren izan dena Metrodonostialdea izendatzeak kezkak sotzen dizkie. Zehazki horrek enpresa banatzea ekarri dezakelako. “Oso erosoa eta puntuala” Bestalde erabiltzaileek pozik hartu dute geltoki berriaren irekiera eta Uxua [...]

Bi geltoki berriak prest dira

Gaurtik aurrera, Herrera eta Intxaurrondoko bi tren geltoki berriak martxan dira. Gainera, lehen bi egun hauetan bertako bizilagunek dohainik bidaiatuko dira Azken orduko konponketak eta ikutuak eman ondoren, txukun-txukun geratu dira Herrera eta Intxaurrondon ireki dituzten Euskotreneko geltoki berriak. Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute, eta lehengo bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da [...]