Etiketen Fitxategia | ingurumena

Landare inbaditzaileak desagertarazteko auzolana bultzatzen ari da Eguzki
‘Buddleja davidii’ zuhaixka kentzeko laguntza eskatu die herritarrei. Larunbatean Ametzagaina parkean izango dira lanean. Auzolanaren bidez, Eguzki talde ekologista landare inbaditzaileak desagertarazteko lanean ari da. Ulian egin zuten lehen saioa, eta larunbatean egingo dute bigarrena. Ametzagaina parkean izango dira lanean. Zehazki ‘Buddleja davidii’ zuhaixka kentzeko lanean ari dira. Donostia eta Gipuzkoako hainbat gune inbaditu dituen [...]
Bihar hiriko eraikin nagusien argiak itzaliko dituzte ordubetez
Donostiako Udalak bat egingo du bihar Planetaren Ordua ekimenarekin; mundu osoko 6.000 hiri mobilizatzea espero dute. Bihar Donostiako Udalak klima aldaketaren aurkako ekimen batean parte hartuko du: WWF (World Wildlife Fund) erakundeak antolatutako Planetaren Ordua mobilizazioan parte hartuko du. Mundu osoko 6.000 hiri mobilizatzea espero dute, hirietako eraikuntza eta monumentu garrantzitsuenak itzaliz. Axier Jaka Ingurumen [...]

%60a birziklatzea lortzeko kanpaina abiatu dute
‘Let’s 60%’ leloa Dbus eta hiri zerbitzuetako ibilgailuetan ikusi ahal izango da. Udal talde guztiek bat egin zuten 2016rako %60ko birziklatze tasa lortzearen erronkarekin. Let’s 60% kanpaina hiritarren konplizitatea bilatzeko helburuarekin aurkeztu dute gaur. Datorren hilabetean zehar hiriko Dbus autobusetan ikusi ahal izango da kanpainaren leloa, eta epe mugagabean hiriko zerbitzuetako ibilgailu eta jantzietan. Hiri [...]

Baratze publikoen egitasmoa jaso dute ingurumen aurrekontu proiektuan
Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua 2.728.900 eurokoa da. Ingurumen aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur udal gobernuak. Bertan, Ingurumen zinegotzi Axier Jakak, baratze publikoaren egitasmoaren berri eman du. Proiektu hau aurrekontuan jasotzen dela azaldu du, eta guztira 150.000 euroko partida zuzenduko lukete horretara. Baratze Publikoen Parkea Marrus bidearen ondoan, Garberaren atzealdean kokatuko dutela jakinarazi du Jakak. [...]

Kirola eta iraunkortasuna batuko ditu Berdebidea lasterketak
Kross Berdea izenarekin, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Atletikok lasterketa iraunkor bat antolatu zuten iaz. Aurten ere bi erakundeek kirola eta iraunkortasuna batzen dituen ekimen batean murgildu dira, berriro ere lasterketa berezi bat osatuz. Herri lasterketaren bigarren ekitaldiak, ordea, Berdebidea izena izango du. Datorren martxoaren 10erako antolatu dute lasterketa, 10:00etan izango da, eta guztira, 6’2 kilometro [...]
Bilduk ingurumen sarea utzi duela salatu du PSEk
Bildu Klimaren Babeserako Espainiako Hirien Sareko kide izateari uzten ari dela salatu du PSE-EEk. Denis Itxasok adierazi zuenez, sare honen parte egin zen aurreko gobernua eta Bildu ez da jada bilera horietara joaten. Ez dute ulertzen zergatik egiten dien uko Bilduk sare hauei, eta esan zuten ez zutela begi onez ikusten erabaki horiek bere kabuz [...]
Monpaseko pasabidearen proiektua desegokia dela erabaki du udal gobernuak
Ingurumenari egingo liokeen kaltea eta mantentze lanen kostu altua izan dira atzera botatzeko arrazoiak Udal gobernuak Monpaseko pasabidearen proiektua desegokia dela ondorioztatu du, eraginak aztertu ostean. Hasierako proiektuarekin alderatuta hobekuntzak ikusi badizkiote ere, azkenean mantentze eta ingurumen arloan bideragarria ez delako atzera botatzea erabaki dute. Horretarako, hiru sailek egin dituzte txostenak; Proiektuak eta Obrak departamentuak, [...]
Liztor asiarren zortzi habia kentzen dituzte egunean
Egiako parkean agertu den habia aste honetan kenduko dute Joan den urtean topatu zituzten lehen habiak. 2011ko maiatzean ikusi zuten lehena, Intxaurrondon. Altzan, Aieten, Martutenen, Zubietan eta Urgullen ere agertu ziren ondoren. Udalak Asiako liztorren zabalkundearekin bukatzeko protokoloa indartu zuen. Halere, ez dirudi arazoak konponbide erraza duenik. Udazkena, gainera, urtaro kritikoa da: Liztor emeak ateratzen [...]
AHTaren aurkako protesta kalejiran egingo dute igandean, Kontxako hondartzan
Andia kaletik, 11:30ean abiatuko da. Mugitu! mugimenduko kideek marmokaz jantzita egingo dute bidea. Mugitu! desobedientzia mugimenduak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako protesta kalejiran egingo du datorren igandean, Patxi Lopez lehendakaria buru duen gobernuaren “politika xahutzaile, txikitzaile eta epe laburrekoak” salatzeko. Horretarako, marmoka mozorroak egin, eta horiek jantzita, mobilizazioa egingo dute. Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 7 minutes ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 14 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 8 hours, 18 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 52 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 11 hours, 44 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.









