Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | igor

Igor Legarda Espainiako txapelduna izan da heptatloian

Espainiako Etorkizuneko Kirolarien Pista Estaliko XXVI. Txapelketa jokatu zuten asteburuan Anoetako Belodromoan. Igor Legarda amaratarrak ekarri zuen albiste onena hirira, izan ere, Realeko atletak urrezko domina lortu zuen heptatloian. Atletismoko zazpi proba batzen ditu heptatloiak; 60 metroko lasterketa, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, altuera jauzia, 60 metroko hesi-lasterketa, pertika jauzia eta 1.000 metroko lasterketa. Iaz, Katalunian jokatu zuten txapelketa, eta [...]

Igor Baez: “Oraindik ez dakit zein aldaketa egingo dudan”

Herriarteko txapelketan, eskuzko finalerako txartela jokoan izango du Donostiak Hernaniren aurka, larunbatean Maiatzean abiatu zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, hiru modalitateetan: esku pilota, zesta punta eta pala. Guztira, 18 taldek parte hartu dute eskuzko lehian, palan 10ek, eta zesta-puntan lauk. Donostiak hiru modalitateetan izan du talde bana, eta lan txukuna egiteko gai izan da. Esku pilotako [...]

Athleticek ez dio Igor Gabilondori kontratua berrituko

Espero zena gertatu da, Athleticek ez dio kontratua berrituko Igor Gabilondori (Añorga, 1979). Berarekin batera, talde zuri-gorria utziko dute Aitor Ociok eta Koikili Lertxudik, klubarekin kontratua bukatuko baitute ekainean, eta ez dute taldean jarraitzeko eskaintza berririk jasoko. Gabilondok 33 urterekin utziko du Athletic, eta agian, baita futbola ere, oraindik ez baitu horren berri zehatzik eman. [...]

Jazzaldiko egitaraua, Igor Otxoaren eskutik

Donostia 2016 bulegoko zuzendariak, Igor Otxoak, bideo baten bidez iragarri zuen atzo ordainpeko programan izango diren artista berrien izenak.

Igor Legarda: “Luzera eta altuera jauzia eta hesi-lasterketa dira nire gogokoenak”

Igor Legarda, Atleta Katalunian jokatutako Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketatik  heptatloian lortutako brontzezko domina batekin itzuli da Igor Legarda amaratarra. Realarekin, atletismoko proba konbinatuetarako prestatzen hasi zen duela hiru urte Igor Legarda (Amara, 1992). Aurretik, lasterketa luzeetan eta altuera jauzian ibilia zen, baina horietan «aspertu» egin zela esan dio IRUTXULOKO HITZAri. Atletismoko zazpi probetan jarduten [...]

Igor Legarda: “Oso pozik nago lortutakoarekin”

Igor Legarda atleta donostiarrak sekulako lorpena egin du joan den asteburuan. Izan ere, Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketatik brontzezko domina batekin itzuli da. Zehazki, heptatloian lehiatu da Legarda, zazpi proba barneratzen dituen lehia. IRUTXULOKO HITZA Legardarekin izan da bere esperientziaren berri jasotzeko, eta berari egindako elkarrizketa argitaratuko du biharko egunkarian. “Oso pozik nago lortutakoarekin”, adierazi [...]

Naroa Agirrek hamargarren aldiz lortu du Espainiako pertika jauzilari onena izatea

Donostiako Atletikoko Naroa Agirrek hamargarren aldiz pista estaliko Espainiako pertika jauzilari onena izatea lortu du. Sabadellen jokatu dute asteburuan Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketa, eta bertan, jauzilari donostiarra txapelduna izan da, 4,35 metroko jauzia eginez. Anna Maria Pinerorekin lehia polita izan zuen Agirrek, baina bigarren postuan geratu zen kataluniarra, 4,25 metroko jauziarekin. Hirugarrena Carla Franch [...]

Igor Otxoa Donostia 2016 Bulegoan proiektuen zuzendari gisa lanean ari da

Oreka Tx taldeko Igor Otxoa (Donostia, 1973) Donostiako Europako kultur hiriburutzaren bulegoan lanean ari da.  Taldea denbora batez uztea erabaki du. Astebete inguru da Donostia 2016 Bulegoan proiektuen zuzendari gisa lanean hasi zenetik. Irakurri Maite Alustizak Berrian egindako elkarrizketa.