Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Hondakinak

‘Ontziratu zaitez’ kanpaina kalera aterako dute bihar

Erosketak egiteko taperrak banatuko dituzte hainbat gunetan; jada 10.000 familiak parte hartu dute kanpainan Hondakinak murrizteko asmoarekin, Donostiako Udalak eta Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten abian martxoaren erdialdean. Herritarrei erosketa taperrak banatzeko kanpaina da: Arrandegira ontziekin joan, eta arraina bertan etxeratzea lortu nahi dute; horrela, arraina biltzeko hondakinak murriztuko dituzte. Jada 10.000 familia [...]

Lan hitzarmena berritzen ez badute, Gipuzkoako hondakin biltzaileek grebara joko dute

Greba mugagabera deitu dute maiatzaren 7tik aurrera; 1.200 langile ingururi eragiten die hitzarmenak. Maiatzaren 7rako ez badute lan hitzarmena berritzen, grebara joko dute Gipuzkoako kale garbiketa, zabor bilketa, ibai, hondartza eta portu garbiketa, birziklatze planta, zabortegi eta estolderien mantentze lanetarako langileek. 2011ko abenduaren 31n utzi zion indarrean egoteari arlo horretako lan hitzarmenak, eta 2012ko otsailean [...]

Arraina erosterakoan ontziak erabiltzeko kanpaina abian jarri dute

30.000 ontzi berrerabilgarri banatuko ditu Ekoguneak, eta 27 arrandegik hartuko dute parte kanpainan. Abian jarri dute hondakinak murriztean helburu duen Ontziratu zaitez! kanpaina. Honekin, hiritarrek arrandegira ontziekin joan eta arraina bertan etxeratzea lortu nahi dute;  horrela, arraina biltzeko hondakinak murriztuko dituzte. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok azaldu du, Joko Garbia kanpainaren barruan dagoen [...]

Auzo konposta abian jartzeko akordioa sinatu dute Donostia eta Usurbilgo udalek

Hitzarmen honekin, Zubietan hondakinen prebentzuoa eta murrizketa bultzatu nahi dute, eta hondakinak hiri hondakinen kudeaketatik atera. Donostiako eta Usurbilgo udalek Zubietan auzo konposta proiektua abian jartzeko lankidetza hitzarmen bat aurkeztu eta sinatu dute. Hitzarmenea, Zubietako Herri Batzarra ere barne hartu dute. Helburua, auzo-konposta bultzatuz, Zubietan hondakinen prebentzioa eta murrizketa bultzatzea da, eta hondakin horiek hiri [...]

%60a birziklatzea lortzeko kanpaina abiatu dute

‘Let’s 60%’ leloa Dbus eta hiri zerbitzuetako ibilgailuetan ikusi ahal izango da. Udal talde guztiek bat egin zuten 2016rako %60ko birziklatze tasa lortzearen erronkarekin. Let’s 60% kanpaina hiritarren konplizitatea bilatzeko helburuarekin aurkeztu dute gaur. Datorren hilabetean zehar hiriko Dbus autobusetan ikusi ahal izango da kanpainaren leloa, eta epe mugagabean hiriko zerbitzuetako ibilgailu eta jantzietan. Hiri [...]

Hondakinen kudeaketa koordinatzeko lan taldea sortu du udal gobernuak

Tokiko Gobernu Batzordeak Hondakinen Lantaldea sortzeko erabakia hartu du. Herritarrak kontsumo eta hondakinen kudeaketa arduratsuaren inguruan informatzea, heztea eta sentsibilizatzea; hondakinen murrizketa eta berrerabilpena bultzatzea; prebentzio politikak garatzea; ekoizpen sektoreetan eta etxeetan birziklapena bultzatzea; eta, hondakinak biltzeko eta garraiatzeko azpiegiturak eta sistemak egokitzea. Horiek izango dira lantaldearen helburuak. Lantalde honen zeregina Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumeneko [...]

Udal gobernuak, 2016rako %60a birziklatzea lortu nahi du

Proposamen “ireki eta malgua” luzatu die gainontzeko alderdiei. Udal gobernuak 2016rako hondakinen birziklapen maila %60ra iristeko helburua jarri du. Horretarako, udaleko gainerako alderdi politikoei proposamen bat aurkeztuko die, akordioa lortzea helburu duena. Hiri Azpiegitura zinegotzi Nora Galparsorok azpimarratu du, proposamen “irekia eta malgua” izango dela. Azaldu du, egun %33a birziklatzen dela hirian, eta horri aurre [...]

Organikoa jasotzeko edukiontziak auzo guztietara zabaltzeko eskatu du PSEk

Udal ordenantza aldatzeko proposamena egin dute, hondakinen inguruko aldaketak jasotzeko. Birziklapen maila igotzeko, materia organikoak jasotzen dituzten edukiontziak hiri osora zabaltzea proposatu du PSEk. Horretarako, udal ordenantzan aldaketak egiteko proposamena egin dute. Aldaketa horietan, materia organikoa jasotzeko edukiontziez gain, erabilitako olioa jasotzekoa, telak jasotzekoa eta garbiguneak kontuan edukitzea eskatuko dute. Egun, Amaran eta Grosen daude [...]

210 tona zabor kendu dituzte zelaitik

Marrutxipiko zelai garbitua azaltzen du argazkiak. Baina ez da beti horrela egon. Hain zuzen ere, zabor eta obra hondakinez beteta zegoela salatu zuten urria hasieran. Udal gobernuak ADIFek bertara jaurtitako hondakinak kentzeko eskatu ziola esan zuen momentu hartan. Egun, behin ADIFek bere betebeharra egin eta gero, udalak gainontzeko 210 tonak kendu ditu. donostiako udala

Donostian auzo konpostajea egiteko aukera izango da hamar gunetan

Ekimena 160 familiarentzat aurreikusi dute, eta parte hartzeko izen ematea irekita dago Donostiako hamar gunetan auzo konpostajea egiteko aukera aurkeztu zuten atzo. Ingurumen zinegotzi Axier Jakak azaldu zuenez, helburua hondakinen prebentzioa sustatzea eta bizilagunek sortutako hondakin organikoak ongarri bilakatzea izango da. Lehen guneak Aiete, Añorga, Antigua eta Igeldo izango dira; eta, horretarako, bilera informatiboak egingo [...]