Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | hondakin

PPko Ramon Gomez izango da San Markoko ordezkari berria

Bilduko Nora Galparsoro kargutik kentzearen alde bat egin dute PSE-EEk, EAJk eta PPk udalbatzarrean Errauste plantaren aurkakoek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean Lasarte Orian gertatu bezala, Donostian ere udalbatzak San Marko Mankomunitateko ordezkaritza aldatzea adostu du. Bilduko Nora Galparsoro kargutik kentzearen alde egin dute PSE-EEk, EAJk eta PPk. Haren lekua PPko bozeramaile Ramon Gomezek beteko [...]

Zero Zabor ekimenarekin bat egin du Añorga Bizirikek

Añorga Bizirik taldea, auzoko beste eragileekin batera, zero zabor politikaren aldeko zenbait pauso ematen ari da. Hondakinak beste era batean kudea daitezkeela erakutsi nahi izan zuten aurreko ostiralean egin zuten afari batean eta, gaur, Errausketari ateak itxi dokumentala emango dute gaztetxean, 19:00etan. Igandean, Saguesen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen mosaiko erraldoira joateko deia egin [...]

EAJk ez du «inolaz ere» hirian zabortegirik zabaldu nahi

Hondakinak kudeatzeko plan berriak orain arteko adostasuna «hankaz gora» jarri nahi duela dio Eneko Goiak Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko aurkeztutako plana kritikatu du EAJk. Eneko Goia udal taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, «inolaz ere» ez dute hirian beste zabortegirik irekitzea onartuko, ezta zaborra botatzeko harrobirik baliatzerik ere. Aldundiari zabortegirik ez zabaltzeko eskaera egiteko erakunde adierazpen [...]

Azken urteetako birziklapen mailaren goranzko joera eten egin da

Sortutako hondakin kopuruak %4 egin duela behera kaleratu du 2011ko Iraunkortasunari buruzko txostena-k 2010. urtean baino %0,6 gutxiago birziklatu zen iaz. Birziklapen maila azken sei urteetan %33an mantendu bada, iaz %31,77ra heldu zen. Hondakinen kudeaketa eta bilketa bolo-bolo dabilen boladan eten da, hain justu, azken urteetako goranzko joera. Datu hori eta beste hainbat jasotzen ditu [...]

Nork bere konposta sortzeko egitasmoa abian jarriko du udalak udazkenean

 Tokiko 21 Agendak «murriztea eta berrerabiltzea» ditu, Axier Jakaren esanetan, lan ildo nagusi «Amalurrari ahalik eta kalterik txikiena» egitea ez ezik, «pertsona eta naturaren arteko harreman arduratsua sustatzea» da, Axier Jaka Ingurumen zinegotziaren hitzetan, Udaleko Ingurumen Sailaren erronka. Honela, herritarrek sortzen duten zaborrarekiko ardura handiago izan dezaten, norbere hondakin organikoekin konposta sortzeko proiektu bat [...]

Biometanizazio planta bat egiteko asmoa du aldundiak Zubietan

 Gipuzkoako hondakinak kudeatzeako jorratuko dituen ardatzen berri emango du gaur Gipuzkoan egun dauden hiru zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta sortzea eta Zubietan biometanizazio planta bat egitea. Horiek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketarako egindako estrategia berriaren ardatzak. Ez dute errauste plantarik egiteko asmorik. Hondakinak banatu eta tratatuko dituen hiru planta egingo dituzte, bat Zubietan. [...]

Herriz herriko «zabor turismoaz» ohartarazi du Eneko Goiak EAJko bozeramaileak

Udal gobernuak «edukiontziei giltzarrapoa jartzeko iradokizun bitxia» egin duela dio jeltzaleak Gipuzkoako 34 udalerrik erabakia dute zaborra biltzeko atez ateko sistema ezartzea. Horrek hiriko zabor bilketan eragin zuzena izango duela ohartarazi du Eneko Goia EAJko bozeramaileak. Usurbilen eta Hernanin ezartzeak hondakinez beteriko poltsekin hirira datozenen «zabor turismoa» eragin duela zehaztu du. Pasaian ezartzen denean joera [...]

Pal Martensson: “Hondakinak zerora iristeko bide bakarra atez atekoa da”

Zero Waste Europe bilkuran izan da Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentroko koordinatzailea. Hondakinen kudeaketa XXI. mendeko arazo larrienetakoa da, eta azken aldian pil-pilean dago gaia Donostian zein Gipuzkoa osoan. Irtenbideak anitzak dira, baina zero zabor politikak abian dituzten Europako eta AEBtako adibideak izan dira asteburu honetako mintzagaiak. Izan ere, Zero Waste Europe sareak Donostia aukeratu baitu [...]

EAJk Parte Zaharreko zabor bilketa sistema aldatzeko eskatu du

Egungoa «atez ateko bilketaren bertsiorik negargarriena» dela esan du Iñaki Gurrutxaga zinegotziak Parte Zaharrean «atez ateko bilketaren bertsiorik negargarriena» dagoela salatu du EAJko zinegotzi Iñaki Gurrutxagak. Donostiako gune turistikoenean zaborra etxe aurrean uztea eta gaika ez bereiztea «onartezina» dela dio. Kamioia pasa aurretik kale bazterretan egunero sortzen den irudiarekin bukatu eta hondakin bereizketa sustatzeko, bilketa [...]

Zaborren kudeaketaren «bidegurutzea» irudikatu dute Ondarretan

Hondakinak «aukera» bihurtzearen aldekoak dira Gipuzkoako Zero Zabor mugimenduaren aldeko taldeak Hondakin kopururik txikiena sortu eta zabor bilaka daitekeen material horri beste erabilpen bat ematearen aldekoak Ondarretan elkartu ziren atzo. Gipuzkoan 34 talde dira zero zabor sortzeko politiken alde egiten dutenak eta euren burua aurkezteko ekimena egin zuten atzo Ondarretan. Zero Zabor mugimenduaren barruan dauden [...]