Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | historia

Duela 200 urteko hiriaren suntsiketa oroitzeko, dokumental bat egin dute

Memoria historikoa gordetzeko, herritarren errelatoa jaso nahi izan dute; historialarien testigantzekin osatu dute. Hiriaren suntsiketa eta erreketaren bigarren mendeurrenaren ekimenen barruan, dokumental bat egin du Nabarralde Kultur Taldeak. Gaur aurkeztu dute egitasmoa eta asteazkenean lehen emanaldia egingo dute San Telmo Museoan 19:00etan. Ondoren, Donostia Kulturako kultur etxe guztietan zein kioskoetan eskuratu ahal izango da. Irutxuloko [...]

Harresien eraistearen 150. urteurrena ospatu dute

Danbor eta upel jotzaileek kaira bitartean jo dute; bertan harresia eraistea agindu zuen udal bandoa irakurri dute. Hiriko harresiak eraitsi zituztela 150 urte igaro direla gogoratzeko, omenaldia egin zuten larunbatean hirian. Hala, danbor eta upel jotzaileek hirian zehar desfilea egin zuten. Zuloaga plazan hasi ziren 18:30ean. Ondoren, Soraluze, Aldamar eta Bulebarrean barrena ibili ziren. Bertan [...]

‘Tamborrada-Danborrada’ izeneko liburua osatu dute Gurpegik eta Sadak

Mikel Gurpegi kazetariak eta Javier Sada historialariak Tamborrada-Danborrada izeneko liburu mardula kaleratu dute. Danborradaren ia 200 urteko historia bildu dute 253 orrialdetan, hainbat argazkirekin ilustratuz. Gainera, egungo helduen danborrada guztietako bina partaideren argazkiak jaso dituzte, eta danborradari dagokion hiztegi bat ere osatu dute. Euskaraz eta gazteleraz idatzia dago liburua eta Sabadell Guipuzcoano bankuaren laguntzari esker [...]

Emakumeek danborradan duten papera ikertuko dute

Berdintasun Sailak sustatutako bekaren irabazleak jakinarazi zituzten atzo. Emakumeak… FESTARA!  Ikerketa-proposamenaren oinarrizko Planteamendua: datu hutsetik testuingurura, tradiziotik berdintasunera  izena du ikerketak eta sei lagunek osatutako lantaldeak egingo du. Antropologia eta Historiaren ikuspegitik egingo dute ikerketa, eta danborradan emakumeen parte hartzea zein izan den ikertuko dute. Horrez gain, danborrada beraren jatorria ere aztertuko dute.

‘Ikus-entzunezko ondarea: Artea, nortasuna eta historia’

Euskadiko Filmategia UNESCOk 2005ean onartu zuen Ikus-entzunezko Ondarearen Nazioarteko Eguna, nortasun nazional ezberdinen tresna integratzaile gisa ikus-entzunezko dokumentuen garrantzia aldarrikatzeko, eta hauen kontserbazioaren inguruan premiazko neurriak hartzeko. Geroztik, urriaren 27an, eta oroitzapen gisa, filmeen edo ikus-entzunezkoen artxibategiok ditugun helburuen garrantzia aldarrikatzea derrigorrezkoa da: ikerketa, berreskuratzea, artxiboa, kontserbazioa, zaharberritzea eta exhibizioa. Ondare zinematografikoaren euskarri ezberdinek berezkoak [...]

Kandelen argipean, danbor hotsen artean

Abuztuaren 31ren etorrerarekin, gaua iristen denean, 1813ko gertakaria gogoan ekartzen duen kalean argiak itzali eta kandelak piztu ohi dituzten. Ohiturari eutsiz, herritarrek kandelen argipean gogora ekarri zuten atzo duela bi mende gertatutakoa. Lehenago, arratsaldean, danbor hotsek Parte Zaharra hartu zuten.  

Trinitatetik Abuztuaren 31rako jauzia

Parte Zaharreko gunerik zaharrenak 1813ko ezbeharrari zor dio izena; hala ere, izendatzeak badu beste hainbat kontu bitxi. Bihar iritsiko da egutegira abuztuaren 31ari dagokion orria. Donostian gorriz margotuta dagoen eguna da; eta ez jaia ospatzen delako, baizik eta gertaera lazgarri baten oroitze eguna delako, hain justu. Gertakaria gogoan mantentzeko, egun horren izena eman zioten hiriko [...]

Urgulleko bost kanoi zaharberrituko dituzte

Klima hezeak eta itsasoko kresalak Urgulleko kanoi historikoak herdoiltzen ditu. Etorkizunean hiriko historiaren lekuko izaten jarrai dezaten, tarteka tratamendu bereziak ezartzen dizkiete. Uda honetan bost izango dira zaharberrituko dituzten kanoiak. Astelehenean hasiko dituzte lanak. Alde batetik, Damen Baterian dauden lau kanoi eraberrituko dituzte. Bosgarrena, Mota gazteluaren kanpoaldean dago eta Rosita Walker izenez da ezaguna. 1937an [...]

Iñaki Egaña: “Historia ezin da aldatu, baina haren gaineko ikuspuntua berritu daiteke”

Hiriaren historiaren mugarrietako bat den 1813ko sarraskia oinarri hartu du Iñaki Egañak ‘Donostia 1813. Quienes, como y por que provocaron la mayor tragedia de la historia de la ciudad’ liburuan. Ezagunak diren datuei ikuspuntu berri bat ematen saiatu da amaratarra. “Historia ezin da aldatu, baina haren gaineko ikuspuntua berritu daiteke”. Ahalegin hori egin du Iñaki [...]

Alfonso VIII.ak Donostia konkistatu zuela azaltzen duen agiria argitara atera du Idoia Arrietak

Historiografia tradizionalak 1200. urtean Gipuzkoa Gaztelara modu baketsu batean batu zela dio. Idoia Arrietak (Gros, 1962) Alfonso VIII.a erregeak Donostia konkistatu egin zuela azaltzen duen dokumentua argitara atera du: 1202-1332 Guetaria San Sebastian. Historialari donostiarrak azken 800 urtean gai honen inguruan egon den eztabaidaz hitz egin du IRUTXULOKO HITZArekin. Gaurko Itzurun gehigarrian Idoia Arrietari egindako [...]