Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | hiru

Bera Bera Eskubaloiarenak dira hiru garaikurrak

Bera Bera Eskubaloiak jaso du dagoeneko ABF Ligako txapelduna izateagatik dagokion kopa. Anoetako kirol etxean egon dira goizean taldeko jokalariak eta arduradunak, eta kopa handiarekin batera, garaikur eta domina bana jaso dute saritzak. Hiru eskubaloi federazioetako presidenteak izan dira ekitaldian, eta beraiek izan dute garaikurrak banatzearen ardura; Espainiako federazioko Paco Blazquez, Euskadiko federazioko Jose Manual Ruiz eta [...]

Hiru sindikatuko garraiolariek kamioi karabana bat egin dute Erdialdean

Hiru sindikatuak mobilizazio eguna deitu du gaurko, Gipuzkoan Garraioa Salbatzeko Plan Integral baten alde borrokatzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioa exijitzeko. Honen harira, garraiolarien sindikatuak kamioi karabana bat egin du, eta protesta Erdialdean barrena ibili da. Zaratatsua izan da oso, kamioiek euren klaxonei eragin baitiete garraiolarien ahotsa ozen entzuteko helburuarekin. Hiruk erakundeen inplikazioa eskatu du [...]

Hiru musika proiektu esperimental aurkeztuko ditu Jazzaldiak

San Telmo museoko elizan, Euskal Herriko eta atzerriko musikariak elkarrekin ariko dira zuzenean Jazzaldiaren barnean, San Telmoko Gauak ekimena beteko dute hiru kontzertuk: Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux, Oreka TX eta Hakon Kornstad, eta Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio. Halaxe jakinarazi zuten antolatzaileek atzo goizean. Uztailaren 21ean, 22an eta 23an izango dira emanaldiak, San Telmo [...]

Oreka mantentzeko prest datoz

Ekilibristak izeneko seikoteak kontzertua eskainiko du bihar Dokan, 21:00etan hasita Ekilibristak musika taldeak 10 urte inguru daramatza jada musika sortzen. Gaur egun, sei kidek osatzen dute taldea: Sergio Garcia (baxua), Asier Osinalde (ahotsa), Mikel Osinalde (teklatua, tronpeta, gitarra eta harmonika), Iñigo Larrañaga (gitarra), Iñaki Manterola (bateria) eta Haritz Laka (gitarra). Lehenengo hiruak, hau da, Sergio, [...]

Esne Beltza, musikaren makina geldiezina

Taldearen disko berria, hirugarrena jada, bikoitza da; eta DVD zein CD formatuan dago eskuragarri Erritmo nahasketa berriekin itzuli da Esne Beltza taldea. ‘Freedom’ izena du DVDak, eta ‘Hiru kolpetan’, CDak. Hiru «kolpe» jaso dituzte: Esne Beltzaren abestiak, Esne Zoparen kantak eta remix-ak eta riddimak. Mikel Laboa eta Joseba Sarrionandiaren ‘Oroitzen zaitudanean, ama’ abestiaren bertsioa ere [...]

Patxi Zubizarretaren azken liburua ilustratu du Jokin Mitxelenak

Patxi Zubizarretaren azken liburua ilustratu du Jokin Mitxelenak Marrazkilari donostiarrak ‘Hiru egun balearen sabelean’ haurrentzako lanean parte hartu du ‘Pottoko’, ‘Ostiraletako opila’, ‘Kikik koko nahi du’, ‘Gerlari handia’, ‘Pantaleon lagunekin doa’… Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962) liburu zerrenda luzea marraztu du jada. Iaz, gainera, Euskadi Saria irabazi zuen Ipuin kontalariaren lapikoa ipuinean egindako lanagatik. Orain Pamiela [...]