Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | Herrera

Herrerako Garagardo Azoka bihar hasiko da

Txirritako Txuri Urdinak lagunarteak antolatako Herrerako II. Gragardo Azoka bihar hasiko da. Keler garagardo markak babestuko du azoka, eta Herrerako frontoian izango da iaz bezala. Azokari irekiera ofiziala emango diote bihar, osteguna, 17:00etan. Irekieran bertan izango dira Markel Bergara eta Alberto De la Bella Realeko jokalariak; eta Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Realeko belar hockey [...]

Doako txartel gehiago Herrera eta Intxaurrondon

Lehenengo doako txartelen arrakasta ikusita, asteburu osoan banatuko dituzte Euskotrenen geltoki berrietan. Metrodonostialdeak Intxaurrondo eta Herrerako geltokien irekieraren balorazio positiboa egin du. Jasotako datuen arabera, beste lanegunetan zerbitzua erabili ohi dutenak baino 7.000 erabiltzaile gehiago zenbatu ziren. Horietatik 2.000 ohiko txartel edo abonuekin eta beste 5.000k, Intxaurrondo eta Herrerako getokietan banatutako doako txartelak erabili zituzten. [...]

Bi geltoki berriak prest dira

Gaurtik aurrera, Herrera eta Intxaurrondoko bi tren geltoki berriak martxan dira. Gainera, lehen bi egun hauetan bertako bizilagunek dohainik bidaiatuko dira Azken orduko konponketak eta ikutuak eman ondoren, txukun-txukun geratu dira Herrera eta Intxaurrondon ireki dituzten Euskotreneko geltoki berriak. Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute, eta lehengo bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da [...]

Herrera eta Intxaurrondoko tren geltoki berriak prest daude

Lehen bi egunetan bizilagunek ez dute bidaia-txartela ordaindu beharrik izango Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute. Bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da hemendik aurrera. Intxaurrondora, berriz, lehen aldiz iritsiko da trena, eta hemendik aurrera, bertako bizilagunek zortzi bat minutuan iritsi ahalko dute Donostia erdiraino. Lehen bi egunetan, gainera, Herrera eta Intxaurrondoko bizilagunek ez [...]

Grebaren gazi-gozoa Altza zein Herreran

Herrerako tailer asko itxita topatu daitezke, baina baita beste asko irekita ere. Bestalde Altzako eskola itxita dagoen artean tabernetako terrazak beteta daude.

Udal teknikariek hesiaren atzetik aztertu behar izan dituzte Herrerako lanak

Langileek hilabeteak daramatzate ikuskapena egiten eta ETSk halakorik exijitu dien lehen aldia da Herrerako topo geltoki berriko eta biribilguneko urbanizazio obrak gainbegiratzeko Euskal Trenbide Sareak (ETS) oztopoak jarri dizkiela salatu du udalak. Udaleko Proiektuak eta Obrak ataleko teknikariek ikuskapenak arazorik gabe egiten hilabeteak damaratzatela adierazi dute, eta lehenengo aldia dela eskari formala betetzeko eskatu dietena. [...]

Herrera, Luisitoren eta Luisitaren zain

Bihar hasiko dira San Luis jaiak; Barricada taldearen doinuek girotuko dute festetako lehen gaua Herrerako jaietako protagonista diren Luisito eta Luisita bihar iritsiko dira auzora, eta bertan igaroko dituzte zortzi egun, San Joan bezperako suaren ondoren, datorren urtera arte alde egingo dutelako. Bien bitartean, Barricada musika taldearen emanaldia eta beste hamarnaka ekitaldi izango dira. Biharko [...]

Barricada, Herrerako jaietan

Ostiralean jai giroan murgilduko da Herrera: Auzoko San Luis jaiak hasiko dira. Kontzertuak izango dira ostiral gauean, 22:00etan. Barricada taldeak joko du Herrerako plazan. Blaka eta La Pop’lla taldeak ere izango dira zuzenean.

Udan hasiko dira Herrera eta Altza artean trenbidea egiteko lanak

Udan ekingo die Eusko Trenbide Sareak Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanei. Trenbidea eta Altzako geltokia 2015erako amaitu nahi dituztela esan du Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Aurrekontua 34,5 milioi eurokoa da. Herrera eta Altza arteko zatiak kilometro pasatxoko luzera izango du, eta 830 metro tunel baten barrutik joango dira. Felix Iranzo pasealekuan egongo [...]

Udan hasiko dira Altzako geltoki berria egiteko lanak

Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanak 2015erako bukatu nahi dituzte Altza eta Herrera lotuko dituen trenbidea egiteko lanak 2015erako amaitu nahi dituztela esan du gaur Iñaki Arriola Garraio sailburuak. 31 hilabeteko lanen ostean, 2015eko udaberrian Altzara iritsiko dela espero dute. 34’5 milioi euroko aurrekontua dute.  Lotura honi esker Euskotrenek milioi eta erdi bidaiari [...]