Txirritako Txuri Urdinak lagunarteak antolatako Herrerako II. Gragardo Azoka bihar hasiko da. Keler garagardo markak babestuko du azoka, eta Herrerako frontoian izango da iaz bezala. Azokari irekiera ofiziala emango diote bihar, osteguna, 17:00etan. Irekieran bertan izango dira Markel Bergara eta Alberto De la Bella Realeko jokalariak; eta Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Realeko belar hockey [...]
Etiketen Fitxategia | Herrera
Doako txartel gehiago Herrera eta Intxaurrondon
Lehenengo doako txartelen arrakasta ikusita, asteburu osoan banatuko dituzte Euskotrenen geltoki berrietan. Metrodonostialdeak Intxaurrondo eta Herrerako geltokien irekieraren balorazio positiboa egin du. Jasotako datuen arabera, beste lanegunetan zerbitzua erabili ohi dutenak baino 7.000 erabiltzaile gehiago zenbatu ziren. Horietatik 2.000 ohiko txartel edo abonuekin eta beste 5.000k, Intxaurrondo eta Herrerako getokietan banatutako doako txartelak erabili zituzten. [...]
Bi geltoki berriak prest dira
Gaurtik aurrera, Herrera eta Intxaurrondoko bi tren geltoki berriak martxan dira. Gainera, lehen bi egun hauetan bertako bizilagunek dohainik bidaiatuko dira Azken orduko konponketak eta ikutuak eman ondoren, txukun-txukun geratu dira Herrera eta Intxaurrondon ireki dituzten Euskotreneko geltoki berriak. Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute, eta lehengo bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da [...]
Herrera eta Intxaurrondoko tren geltoki berriak prest daude
Lehen bi egunetan bizilagunek ez dute bidaia-txartela ordaindu beharrik izango Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute. Bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da hemendik aurrera. Intxaurrondora, berriz, lehen aldiz iritsiko da trena, eta hemendik aurrera, bertako bizilagunek zortzi bat minutuan iritsi ahalko dute Donostia erdiraino. Lehen bi egunetan, gainera, Herrera eta Intxaurrondoko bizilagunek ez [...]
Grebaren gazi-gozoa Altza zein Herreran
Herrerako tailer asko itxita topatu daitezke, baina baita beste asko irekita ere. Bestalde Altzako eskola itxita dagoen artean tabernetako terrazak beteta daude.
Udal teknikariek hesiaren atzetik aztertu behar izan dituzte Herrerako lanak
Langileek hilabeteak daramatzate ikuskapena egiten eta ETSk halakorik exijitu dien lehen aldia da Herrerako topo geltoki berriko eta biribilguneko urbanizazio obrak gainbegiratzeko Euskal Trenbide Sareak (ETS) oztopoak jarri dizkiela salatu du udalak. Udaleko Proiektuak eta Obrak ataleko teknikariek ikuskapenak arazorik gabe egiten hilabeteak damaratzatela adierazi dute, eta lehenengo aldia dela eskari formala betetzeko eskatu dietena. [...]
Herrera, Luisitoren eta Luisitaren zain
Bihar hasiko dira San Luis jaiak; Barricada taldearen doinuek girotuko dute festetako lehen gaua Herrerako jaietako protagonista diren Luisito eta Luisita bihar iritsiko dira auzora, eta bertan igaroko dituzte zortzi egun, San Joan bezperako suaren ondoren, datorren urtera arte alde egingo dutelako. Bien bitartean, Barricada musika taldearen emanaldia eta beste hamarnaka ekitaldi izango dira. Biharko [...]
Barricada, Herrerako jaietan
Ostiralean jai giroan murgilduko da Herrera: Auzoko San Luis jaiak hasiko dira. Kontzertuak izango dira ostiral gauean, 22:00etan. Barricada taldeak joko du Herrerako plazan. Blaka eta La Pop’lla taldeak ere izango dira zuzenean.
Udan hasiko dira Herrera eta Altza artean trenbidea egiteko lanak
Udan ekingo die Eusko Trenbide Sareak Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanei. Trenbidea eta Altzako geltokia 2015erako amaitu nahi dituztela esan du Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Aurrekontua 34,5 milioi eurokoa da. Herrera eta Altza arteko zatiak kilometro pasatxoko luzera izango du, eta 830 metro tunel baten barrutik joango dira. Felix Iranzo pasealekuan egongo [...]
Udan hasiko dira Altzako geltoki berria egiteko lanak
Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanak 2015erako bukatu nahi dituzte Altza eta Herrera lotuko dituen trenbidea egiteko lanak 2015erako amaitu nahi dituztela esan du gaur Iñaki Arriola Garraio sailburuak. 31 hilabeteko lanen ostean, 2015eko udaberrian Altzara iritsiko dela espero dute. 34’5 milioi euroko aurrekontua dute. Lotura honi esker Euskotrenek milioi eta erdi bidaiari [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 54 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 17 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 49 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 53 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 55 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.











