Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | heriotza

Urtebete Andresa Portugal gabe

Lore eskaintza egin diote auzotarrek. Iaz hil zen Andresa Portugal, gaurko egunez. Donostiako kaleko azken arrain saltzailea izan zen Portugal. Bretxako merkatuan arrain saltzaile izan zen 70 urtez. Haren heriotzaren urtemugaren harira, Parte Zaharreko auzotarrek haren omenezko hainbat ekitaldi egin dituzte. Gaur lore eskaintza egin diote Bretxan, haren argazki erakusketan. Larunbatean ere haren omenezko ekitaldi [...]

Jon Anzaren heriotzaren ikerketa itxi du epaileak

Anzaren familiak hiru hilabete ditu orain erabakiari helegitea jartzeko Iragan ostiralean jakinarazi zuen Myriam Viargues instrukzio epaileak Frantziako Zigor Kodearen 175. artikulua aplikatuko duela, eta beraz, amaitutzat emango duela Jon Anza desagertutako ustezko ETAko kidearen heriotzaren gaineko ikerketa. Anzaren familiak hiru hilabete ditu orain erabakiari helegitea jartzeko. “Auzia argitzeko egin ez denari eta, batez ere, [...]

Jon Anzaren auzian irregulartasunak izan direla aitortu du epaileak, baina ikerketa gehiago egitea baztertu du

Jon Anza euskal preso ohia desagertu eta hil zenetik hiru urte pasatu direnean, haren senitartekoei hitzordua eman zien atzo Anza auzia daraman Myriam Viargues epaileak. Lau orduz bilduta egon ondoren, prozedurako irregulartasunak ez dituela ikertuko esan die epaileak. Anzaren hiru senide eta bi abokatuak egon ziren bilkuran, Maritxu Paulus-Basurko eta Julien Brel. Prokuradoreak ikerketen ardura [...]

Kote Olaizolaren galera “ordezkaezina” izango dela dio Bera Berako presidenteak

Gaur arratsaldean egingo dute hileta elizkizuna, Parte Zaharrreko San Bizente elizan Jose Ignacio Olaizola donostiarra, Kote Olaizola bezala ezaguna zena, larunbatean hil zen, bihotzekoak jota, 60 urterekin. Kirol arloan pertsona ezaguna zen, Donostiako Bera Bera klubeko sortzaileetako bat izan zen, eta Donostia Kirolakeko langilea zen gaur egun. Beraz, min eta galera handia sortu du bere [...]

Francisco Escuderoren omenez

Hainbat jarduera egingo dituzte musikagile donostiarra jaio zela ehun urte beteko direla aitzaki hartuta Francisco Escudero musikagile donostiarra jaio zela ehun urte beteko dira aurtengo abuztuan. Aldi berean, bera hil zela hamar urte beteko dira ekainean. Hori dela eta, hainbat erakundek bat egin dute musikagilea omentzeko helburuarekin, jarduera anitzak antolatuz. Azken batean, Escuderoren izena zabaltzea [...]

Hego Korean 60.000 bisitari izan dira Txillidaren erakusketan

Iazko urritik artista donostiarraren bilduma bat izan da ikusgai Seul, Incheon, Gwangju eta Busan-en Eduardo Txillidaren eskulturak, grabatuak, collageak eta beste hainbat pieza Hego Korean zan dira ikusgai iazko urritik. Guztira 60.000 bisitari erakarri ditu 60 artelanez osatutako bildumak.Sei hilabetez Hego Koreako hainbat erakusketan gunetan izan ondoren, etxera itzuli dira bere obrak. Seul, Incheon, Gwangju [...]

Francisco Escuderoren musika ibilbidea omenduko dute

Ehun urte beteko dira aurten Francisco Escudero musikagile donostiarra jaio zela, eta aldi berean, hamar urte beteko dira ere bera hil zela. Hori dela eta, hainbat erakundek bat egin dute musikagilea omentzeko helburuarekin, hainbat jardueren bidez. Donostian jaio zen Escudero 1912an, eta gaztea zela Zarautzera joan zen bizitzera. Musika ikasketak egin zituen eta 1936ko Gerra [...]

40 urte Balentziaga gabe

Gaur 40 urte dira Kristobal Balentziaga hil zela. Urtemugaren harira, jostunak Donostian emandako urteak ekarri ditu Irutxuloko Hitzak. XIX. mendearen bukaeran Parisko moda berrienaren erakusleiho bihurtu zen Donostia. Espainiako errege-erreginen familiak eta gortearekin batera etorritako damek harro erakusten zituzten denboraldiko modelo berriak. Garai hartan Gipuzkoako kostaldea udatiar aberatsez beteta zegoen. Punta-puntako soinekoak erosteko irrikitan ziren [...]

‘Hegaldiak’

Jon Markel Ormazabal, musikaria “Hegalak dituztelako egiten dute hegan txoriek? Ala hegan egiten dutelako dituzte hegalak?” (Horretaz). Abokatua genuen Artemio Zarco. Frankismoaren aurkako presoen defentsan ibilia, artean Burgosko epaiketan. 1968. urtean bera sartu zuten preso, Martutenen. Kartzela, baina, haurtzarotik zuen ezagun. 1936ko gerraren aurretik, Ondarretakoan izan zuten aita. Barrutik Santa Klara uhartea ikusten zela oroitzen [...]