Sei hilabetez auzoz auzo ibili ondoren, auzoetako bizi kalitatea hobetzeko, 50 proposamen dituen zerrenda osatu du Aralarrek. Egitasmo horien artean, Trinitate plaza egokitu behar dela jakinarazi du, lehenik eta behin, Ainhoa Beola zerrendaburuak, Orixe ikastolako neska mutilek bertan jolastu eta Parte Zaharreko auzotarrek erabil dezaten. Frontoia estaltzea, beraz, beharrezkoa dela nabarmendu du, «auzoan ez dagoelako [...]
Etiketen Fitxategia | hauteskundeak
“Txartel bakarra behar dugu orain”, dio Ezker Batuko Kintxo Gomezek
Garraio publikoari beste bultzada bat eman behar zaiola aldarrikatu du Kintxo Gomez Ezker Batua-Berdeak alderdiko alkategaiak, Arantza Gonzalez ahaldun nagusirako hautagaiarekin eta Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzailearekin batera, Gipuzkoa plazan egin duen ekitaldian. Egungoa baino erakargarriagoa izan dadin, garraiobide guztiak –Renfe, EuskoTren eta hiriko eta herri arteko autobus zerbitzuak– bateratuko dituen txartel bakarra eratzea “premiazkoa” [...]
Ainhoa Beola: “Anoeta handitzeko dirua ongizate politiketarako bideratu beharko genuke”
Ezker Batuarekin batera ekin zion, 2007an, Aralarrek lehenengoz udaleko jardunean murgiltzeko borrokari. Oraingoan Aralarrek bakarka ireki nahi dio bidea ezkerrari. Bakarka, baina bukatu berri den agintaldiko eskarmentua duen kapitainarekin, Ainhoa Beolarekin (Amara Zaharra, 1967). Hartu beharreko norabidea argi du alkategaiak, baita egin beharrekoak zeintzuk diren ere. Hala nola, Emakumeen Etxea Villa Soroan abian jartzea, euskararen [...]
Eskubide zibilen bulegoa zabaldu nahi du Aralarrek
Ainhoa Beola Aralarreko zerrendaburuaren hitzetan, eskubide zibilen bulegoa abian jartzea da Aralarren beste helburu nagusietako bat. Etorkinei, emakumeei eta gay, trans eta lesbianei aholkua eta informazioa eskaintzea izango litzateke bulegoaren egitekoa.
Berdintasun araudiaren beharra plazaratu du Ezker Batuak
Berdintasunaren alorrean oraindik zeregin ugari dagoela zehaztu du Kintxo Gomez EBko alkategaiak. Hala nola, berdintasun araudia osatzea, kontratazioetan genero ikuspegia aintzat hartzea edo etxe sozialak banatzerakoan indarkeria jasan duten emakumeei lehentasuna ematea beharrezko jo dute.
Etxebizitza egitasmoak “garaiz” egingo dituela esan du Ramon Gomezek
Donostia «espekulazioaren hiria» bilakatu dela adierazi du Ramon Gomez PPko alkategaiak. Hirigintza egitasmoak biltzen dituen Donostipoly jolasarekin batera eta bestera ari zela, etxebizitza proiektuak «garaiz» egingo dituela agindu du Gomezek. «Gauzak beste era batean eginez, Donostiak etorkizun hobea» izan dezakeela azaldu du. Babestutako etxebizitza egitasmo guztiak alokairuan izan behar direla zehaztu du eta finantziazioa bilatzeko, [...]
Metroaren proiektuan inplikatzeko eskatu dio PSE-EEk Aldundiari
«15 urte daramatzat Altza Topoarekin lotzeko eskatzen», aldarrikatu du Odon Elorza PSE-EEko hautagaiak. Sozialistek Jaurlaritza gidatzen dutenetik Donostialdeko Metroari eman dioten bultzada azpimarratu du; egitasmoak behin betiko aurrera egin dezan, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioa beharrezkoa dela zehaztu du. Honenbestez, inbertsioan parte hartzeko hitzarmen eskaeraren aurrean ixildu ez dadila, eta finantziazioa bere gain hartzeko konpromisoa [...]
Udal ekimenetan euskarak lehentasuna izango duela dio Bilduk
Euskara hirian nagusitzeko, Udalean zein pauso emango lituzkeen xehetu ditu Bilduk. Koalizioko hautagaiek jakinarazi dutenaren arabera, Donostiak euskalgintzan «aitzindari» izan behar du. Era berean, euskaldun ororen hizkuntza eskubideak errespetatuko dituztela nabarmendu dute. Udala eredugarri izan dadin, bestalde, bertako lan hizkuntza euskara izateko ekinean segituko dutela ziurtatu dute. Udal egitura aldatzeko, hain zuzen, Euskararen Udal Patronatua [...]
Ramon Gomez: “Elorzari eskertzen diot egin duena, baina aldaketa ordua da”
Kudeaketaren eraginkortasuna, ekonomiaren hobetzea eta azpiegiturak dira PPko alkategaiaren programaren bizkarrezurra. Horrekin batera, neurri eta proposamen zehatzen bidez aginte eredu berri bat abiarazi nahi du. Ramon Gomezek (Aiete, 1975), gaztea izan arren, urte asko daramatza politikan. Eibarko eta Donostiako zinegotzi izan ondoren, egun, Gasteizko legebiltzarrean dabil egun. Han bere jaioterriarekin obsesionatua izatea egotzi diote behin [...]
Sare sozialen erabilera ezagutzeko ekimena
Teknologia berriak eta sare sozialak indar handiz sartu dira herritarren etxe eta egunerokoan. Politikariek, ordea, zer nolako hartu-emana dute haiekin? Euren egunerokoan barneratu al dituzte? Galdera horien eta beste hainbat bitxikiren inguruan erantzuteko, Zurriola Maritima tabernan elkartuko dira bihar udal hautagaiak, 18:00etatik 20:00etara. FEIS-food ekimenaren baitako jarduera da eta edonork du parte hartzeko aukera.
Loretopetik
Ion Martinez: 'Gure kultura, gure ispilua'Oteizak zihoen, euskara ez zela inoiz erabat…
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Bideoak
- Title
- Txanpuene Eguna
- Runtime
- 0:35
- Title
- Antiguako sanjoanak
- Runtime
- 1:15
- Title
- 33. Igeldoko igoera
- Runtime
- 1:30
Blogariak
- SoundCloud: nire musika interneten: Kaixo informatikalari! Gaurkoan SoundCloud-i buruz hitz egingo dut. Zer da? Gure musika internetera...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Aiete
- Altza
- Amara
- Amara Berri
- Amara Osinaga
- Amara Zaharra
- Anoeta
- Añorga
- Añorga Txiki
- Antigua
- Bidebieta
- Egia
- Erdialdea
- Gros
- Herrera
- Ibaeta
- Igara
- Igeldo
- Intxaurrondo
- Kaia
- Larratxo
- Loiola
- Loiolako Erribera
- Martutene
- Miramon
- Morlans
- Parte Zaharra
- Puio
- Sagues
- Txomin
- Txomin Enea
- Ulia
- Zorroaga
- Zuatzu
- Zubieta
- Zabor gutxien sortzen duen herritik zabor gehien sortzen duen tokiraino bidea egin du Mundumob ekimenak 2013/06/08
- Añorgan herri lasterketa bat antolatu dute lehen aldiz 2013/06/13
- ‘Bigarren Mendeurrena’ erakusketan argazki zaharrak egungo irudiekin nahastu dituzte 2013/06/07
- Añorgakke Triatloi Taldea: http://irutxulo.hitza.info/2013/06/13/anorgan-herr...
- Mundumob Donostian | GETARIAN: [...] (Irutxuloko Hitzaren bideoa) [...] [WORDPRE...
- Argazki zaharren erakusketa kalean. Hirutxuloko hitza. | Donostia su 1813 kultura 2013: [...] Donostia 1813ko sarraskiaren bimendeurrena d...
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 46 minutes ago
Osasunak egin du aurreneko fitxaketa: Jordan Loties: http://futbolmamia.com/jordan-loties-erdiko-atzelari-frantziarra-fitxatu-du-osasunak/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 56 minutes ago
21 urtez azpiko Europako Txapelketan, Espainiak irabazi dio finala Italiari (4-2): http://futbolmamia.com/illarramendi-inigo-martinez-iker-muniain-eta-julen-lopetegi-europako-txapeldun/
-
-
-
Amagoia Mujika posted an update 6 hours, 47 minutes ago
Eskerrak eman dizkie Martxelo Otamendik aurkezpenean izan diren guztiei, eta estilo liburuan parte hartu duten guztiei











