Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | hauteskundeak

155.567 donostiar daude gaur boza ematera deituta

Horiek dira, guztira, bozkatzeko eskubidea duten hautesle donostiarrak: 155.567 pertsona. Erroldan, ordea, 146.745 hautesle daude, eta kanpoan bizi direnak 8.822 dira. Gipuzkoan, orohar, boto eskubidea dutenen kopurua igo egin da; 2009an baino 380 herritar gehiago dago —575.338 herritar dira egun—. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 1.775.750 euskal herritarrek izango dute gaur, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. [...]

Alkateak lehen orduan joan behar izan du Igeldoko eskolara

Juan Karlos Izagirre alkatea Igeldoko eskolan dago jada. Izan ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, bigarren ordezko bezala egotea egokitu zaio bertako hautes-mahaian. Botoa, ordea, eguerdian emango du.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igandean Irutxuloko Hitzak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igande honetan Irutxuloko Hitzak. Egunean zehar gertatzen dena guztiaren berri emango dute kazetariek; unean-uneko albisteak emango dituzte, hautes eskoletatik eta kaletik. Irutxuloko Hitzak Donostiako datuak emango ditu Irutxulo.hitza.info-n, Facebook eta Twitter-en.

Ane Sanchez: “Egoera ekonomikoa aitzakiatzat hartuta nahi dutena egiten ari dira”

Ane Sanchez, Ezker Anitza alderdiko hautagaia Ezker Anitzak gizartea aldatzeko neurri zehatzak aurkeztu ditu. Langabezia, iruzur fiskala, hezkuntza, gazteria, osasuna, ekologia… gizartearen behar guztiei erantzun bat eskaintzen dietela eta ezkerrean dagoela etorkizuna esan du Sanchezek. Ane Sanchez (Altza, 1991), oso gaztea izan arren, gogotsu dabil hauteskunde kanpainan. Hogeita bigarren postua beteko du Gipuzkoako hautagai zerrendan, [...]

Manuel Mitxelena: “PP da hiritarrei egia osoa esateko gai den alderdi bakarra”

Alderdi Popularrak aurreko legegintzaldian PSE-EEri eman zion babesa, nahiz eta batera ez zuten amaitu. Oraingoan, EAJk aginduz gero, Bildu baino haragoko aukera nahi dute ahalbidetu. Independentziaren “mehatxuari” erantzun nahi dio PPk. Manuel Mitxelenak (Errenteria-Orereta, 1940)  35 urte baina gehiago daramatza Donostian bizitzen. Aurreko legegintzaldian parlamentari izan zen; beteranoena. Izan ere, trantsizio garaian hasi zen politikan. [...]

Ainhoa Beola: “Argi dugu politika beste modu batera egin behar dugula”

Ainhoa Beola; EH Bildu koalizioko hautagaia EH Bildu koalizioa da emakumezko lehendakari gaia duen hautagaitza bakarra, Laura Mintegi, hain zuzen; EAJrekin batera boto gehien jasoko dituen zerrenda izango dela diote inkestek. EH Bilduko Gipuzkoako zerrendako hamairugarren hautagaia da Ainhoa Beola (Amara Zaharra, 1967). Aralar alderdiko kidea da, eta koalizioarekin bat egin du bere alderdiak, EA, [...]

Susana Corcuera: “Udal batek ez badu ezer egiten, Jaurlaritzatik asko egin daiteke”

Susana Corcuera; PSE-EE alderdiko hautagaia Gobernu tirabiratsua izan da PSE-EErena, batik bat PPrekin hasi zuena ez dutelako batera amaitu. Orain, gainera, EH Bildu indar berria sartu da jokoan, eta egoera asko aldatuko da. Susana Corcuera (Amara Zaharra, 1963) PSE-EEren Gipuzkoako zerrendako bigarren hautagaia da. Familiatik datorkio politikagintzarako grina, eta, alderdiko kide berandu egin bazen ere, [...]

Nicolas de Miguel: “Euskara arma politiko moduan erabiltzen dela uste dut”

Europako hiritarra sentitzen da eta oso aurrerakoitzat du bere burua. Bizi eta utzi bizitzen da bere lema, eta gorroto ditu inposaketak. Gipuzkoako UPyDko zerrendaburua izango da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Nicolas de Miguel (Donostia, 1963) Morlansen bizi da eta Osakidetzan egiten du lan. Gipuzkoako UPyDko zerrendaburua izango da datozen hauteskundeetan. Nicolas de Miguel betidanik egon da [...]

Bakartxo Tejeria: “Independentziaz hitz egiten dugunean, galdera da ‘nola?’”

Bakartxo Tejeria; EAJ alderdiko hautagaia Bere hautagai nagusia lehendakaria ez izatea onartu behar izan zuen EAJk, lehen aldiz, 2009ko hauteskundeen ondorengo akordioengatik; orain, berriro ere gobernura iritsi nahi du. EAJko Gipuzkoako zerrendako bigarren hautagaia da Bakartxo Tejeria (Larraul, 1971). Villabonan hezia da, baina Donostian bizi da duela hamaika urte ezkondu zenetik. Bere zaletasunak bere bi [...]

“Dena oso neurtuta dute hautagaiek”

Peio Millan altzatarra Iñigo Urkulluri galdera egin dion herritarretako bat da, EiTBn joan den astean egindako saioan. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetako irakaslea da. Hauteskunde kanpainan murgilduta daude politikariak. Han eta hemen dabiltza egunotan lehendakari izateko hautagaiak, kalean zein komunikabideetan; ekitaldi politikoak, elkarrizketak, eztabaidak… eguneroko agenda beteta dute. Eusko Legebiltzarra helburu duen lasterketa abiatu baino ordu [...]