Ostirala, 2014-04-18

Etiketen Fitxategia | hauteskundeak

Kulturaren Hiriburuaren egoitzaren inaugurazioa ekainera atzeratu dute

Igor Otxoak, Donostia 2016ko proiektuen arduradunak, kultur hiriburutzan zituen ardurak utzi ditu. Hil honetan inauguratu behar zuten Kulturaren Hiriburuaren egoitza, suhiltzaileen egoitza zen. Aurreikuspenek, ordea, huts egin dute eta ekaina arte ez da prest egongo. Egoitzaren inaugurazioa ekainera atzeratu dute, eta programazioaren aurkezpena, martxora. 2016 Fundazioaren Patronatuko kideen agenda arazoek atzeratzera eraman dute. Apirilean hauteskunde [...]

“Inolako oinarririk eduki gabe, kasua epaiketara iritsi izana bera salagarria da”

D3Mren (Demokrazia 3 Milioi) kanpaina egin eta hauteskunde delitua egotzi zieten 25 laguni 2009ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen harira. Urrian egin zuten epaiketa, Egiako epaitegian. Aste honetan, Donostiako 5. Zigor Auzitegiak guztiei absoluzioa ematea ebatzi du. Epailearen arabera, ez da frogatu auzipetuek haiei inputatutako delituak egini izana. Nerea Redondo egiatarra auzi honetako auzipetuetako bat izan da. [...]

Bozka eskubidea eskatu zuten 25 lagunak absolbitu dituzte

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3M hautagaitzaren aldeko propaganda egiteagatik “hauteskunde delitua” egitea egotzita epaitu zituzten urrian Egiako epaitegian. Donostiako 5. Zigor Auzitegiak ebatzi du ezin dela frogatu haiei inputatutako delituak egin izana, eta guztiei absoluzioa ematea ebatzi du. Epailearen arabera, ez da frogatu auzipetuek haiei inputatutako delituak egini izana. Gainera, lekuko gisa deklaratu zuen ikuskatzaile [...]

Donostian epaitutako 25etatik 21en kontrako akusazioa kendu dute

D3Mren kanpaina egin eta hauteskunde delitua egozten zieten; lau laguni desobedientzia leporatzen diete orain 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3M hautagaitzaren aldeko propaganda egiteagatik “hauteskunde delitua” egitea egotzita Donostian epaitu dituzten 25 lagunetatik 21en kontrako zigor eskaerak erretiratu egin ditu fiskalak, eta gainerako laurentzat ere hauteskunde delituaren akusazioa erretiratu egin du, baina desobedientziarena mantendu. Bi eta [...]

“Gure auzoetan lan politikoa eta kulturala egiteagatik epaituko gaituzte”

Astebeteko epean hiru prozedura judizialetan auzipetuta dauden 33 donostiar epaituko dituzte. Lehen epaiketa ostiralean izango da, Donostiako epaitegian. 2009ko hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeagatik epaituko dituzte 24 donostiar. Bulebarrean, Aske Gunea eraiki zen leku berean, hurrengo egunetan Donostian eta Madrilen egingo diren epaiketen aurrean indarrak biltzeko deia egin dute. Izan ere, astebetean hiru prozedura judizialetan [...]

Intxaurrondoko alkatea aukeratuko dute

Intxaurrondo Zaharreko jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, eta auzotarrak gogotsu daude. Jaiei hasiera emango dien txupina 20:00etan bota aurretik, lan garrantzitsua dute intxaurrondotarrek. Izan ere, urtebetez auzoko alkatea zein izango den erabaki behar baitute. Auzotar guztiek euren botoa emateko eskubidea dute, 17:00etan hasi baitira hauteskundeak, eta 19:30ak arte bozkatzeko aukera egongo da. Erdikoa tabernaren parean [...]

Ramon Labaien: ‘Euskaldunak astintzen’

Eguberriak atarian. Legebiltzar eta Jaurlaritza berriak ere bai. Gauza berriak pilaka, diruak ordea tantoka. “Asko disfrutau eta gutxi gastau” esaten zuen gure aitonak. Aurten behintzat ba dirudi hortik joko beharko duela abenduko besta giroak. Itxaropena galdu gabe, ordea. Betidanik euskaldun bihotzetan bizi bizirik iraun duen zerbait. Horri esker eutsi diogu guk, krisialdi latzenetan, zutik. Gaur [...]

Enrique Ramos: “Emaitzek Bilduri politikak aldatzeko aukera ematen die, edo aldatu behar lukete behintzat”

Botoa PSE-EEri eman dieten guztiak eskertu ditu Enrique Ramos PSE-EEko zinegotziak. Donostian ia 22.000 boto lortu izana modu oso baikorrean baloratu du udal taldeak. Argi dute, bestalde, Legebiltzarrerako Hauteskundeak ez direla PSE-EEren indargune izan, eta normaltzat ikusten dute EAJren garaipena. Baina asko dutela hausnartzeko esan du Ramosek; lehenik eta behin parte hartzearen inguruan. Zinegotziaren ustetan, [...]

Ramon Gomez: “Bilduk benetan pasatzen denaren hausnarketa egin behar du”

Orokorrean baloratu behar ezkero, emaitzak ez direla nahi zituztenak esan du Ramon Gomez zinegotziak. Baina Donostia mailan jarrita, 2009an baina 1000 boto gehiago atera dituztela esan du, eta hortik egiten dutela balorazioa, nahiz konsziente diren, Gipuzkoa eta erkidego mailan emaitzak ez direla hain onak. Hala ere, gogoratu nahi izan du Legebiltzarreko eta udaleko hauteskundeek ez [...]

Eneko Goia: “Jendeak konfiantza handia eman dio EAJri, garai zail hauetan”

«Oso pozik gaude», horiek izan dira Eneko Goiaren lehen hitzak. Euskal Autonomi Erkidegoko emaitzez gain, Donostian alde handiarekin irabazi dutelako daudela pozik adierazi du Goiak; «jendeak konfiantza handia eman dio EAJri, garai zail hauetan», esan du, eta hori bera eskertu zuen lehendabizi. «Donostian aspaldiko partez irabazi dugu», esan zuen Goiak, eta horrek berak ere ardura [...]