Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Haurrak

Umeak euskaraz aritzeko Parketarrak ekimena egingo dute gaur Parte Zaharrean

Umeentzako masaje tailerra, Egian

Hilean behin egiten dute 0-1 urte bitarteko haurrentzako masaje tailerra Egiako kultur etxean, Arte Eszenikoen aretoan. Hurrengo saioa, asteazkenean, apirilaren 17an izango da. Ramon Mauduit psikologoa eta psikoterapeuta da masaje saioen gidaria. Bere masajeen bidez haur jaio berriaren eta gurasoen arteko harremana estutzea du helburu. Saioak hileko hirugarren asteazkenetan izaten dira, doan. Gainera, haurdun dauden [...]

Aste Santua Realarekin ekimenerako izen ematea zabalik dago

Aste Santua Realarekin ekimena antolatu du Realak, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Pazko Astean egingo dute ekimena, lau egunetan, eta 150 haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Realaren Zubietako instalazioetan egingo dituzte entrenamendu saioak, eta hala, futbol teknikak ikasteaz gain, Realaren lehen futbol taldeko jokalariekin egoteko aukera izango dute. Futbolari dagokionean, kontzeptu tekniko-taktikoak landuko [...]

Museum Cemento Rezolako fatxada estaliko duten landare eta loreak landatu dituzte

Hilaren 14an inauguratuko dute fatxada berritua. Añorgatarrak Museum Cemento Rezolaren eraldatze prozesuan parte hartzen ari dira. Otsailaren hasieran zementuzko plaka batzuetan euren esku markak utzi zituzten. Plaka horiek laster museoaren fatxadan jarriko dituzte. Gaurkoan hainbat lore eta landare landatu dituzte. Horiek ere aurki izango dira ikusgai eraikinaren kanpoaldeko horman. Izan ere, museoaren itxura berdetu egingo [...]

Haurrak zaintzeko bi ‘habi etxe’ irekiko dituzte Donostian

Etxean Bezala izena du proiektuak eta 0 eta 3 urte arteko haurrentzako dago bideratuta. Umeak zaintzeko alternatiba gisa aurkeztu dute gaur Etxean Bezala, habi etxeen proiektua. Haurren eta Familien arretarako Gipuzkoar Elkartea (Myme) izan da proiektu honen bultzatzailea, eta 0 eta 3 urte bitarteko umeen heziketara bideratutako bi etxe ireki dituztela azaldu dute. Honelako proiektuen [...]

Euriak ez du haurren festa zapuztu

Haur Desfileari egokitu zaio txanda igande goizean. Larunbateko karrozen desfilea bertan behera geratu zen ekaitzaren ondorioz; bada, euri tanta batzuk erori diren arren, eguraldi kaskarrak ez du haurren festa zapuztu. Bulebarretik bederatzi konpartsa atera dira: Trumoiak, Karmelo Txiki, Ilae, Denok Taldea, Txasiss, Mystic, Intxaur Txiki, Fama eta Aitor Ikastola. Erdialdetik igaro ondoren, Parte Zaharrean sartu [...]

Aitor ikastolako kaldereroak Egian abestera eta dantzatzera atera dira

Aitor ikastolako ikasleek Egiako kaleak hartu dituzte kaldereroz mozorrotuta. Egiako ikastolako 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek kantari igaro dituzte auzoko kaleak. Plazaundin bukatu dute ibilbidea, zartaiak astinduz eta taldeka dantzak eginez.

‘Egunero bokata berria’ kanpaina aurkeztu dute

Askari osasungarri baten aldeko apustua egin du berriro ere Pastelak taldeak, eta bigarren urtez, Egunero bokata berria kanpaina aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean. Aurten gainera, Donostiako ikastetxeetan ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere landuko dute proiektua: Andoain, Lasarte, Bergara, Irun, eta Errenterian, adibidez. Egunero bokata berria kanpainaren bidez jakin dute hiru eskola umetatik batek [...]

‘Gure gaztetxoak itzultzaile handiak’ tailerra, Badu Badan

EIZIEk eta Galtzagorri Elkarteak 10-11 urteko neska-mutilentzako itzulpengintza tailerra antolatu dute Badu Bada erakusketan: Gure gaztetxoak itzultzaile handiak. Patxi Zubizarretak eta Fernando Reyk jardungo dute gaztetxoekin lanean. Bihar asteartea, izango da tailerra, 17:00etatik 19:00etara, San Telmo Museoan. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena, Galtzagorri Elkartean, Galtzagorri@galtzagorri.org helbidera idatzita. Gehienez 20 lagunentzako lekua izango [...]

Danborradarako urduri eta gogotsu daude haurrak

Gaur aurkeztu dute haur danborrada, Viktoria Eugenian egindako ekitaldian. Bertan izan dira, besteak beste, Juan Karlos Izagirre alkatea, Kultura ordezkari Nerea Txapartegi eta udal taldeetako hainbat ordezkari. Karguen aurkezpenean, ikastetxe bakoitzeko danbor nagusiak igo dira oholtza gainera. Ondoren noski, Larramendi ikastetxeari egokitu zaizkion pertsonaiak igo dira. Besteak beste, Paula Gomez, Easo Ederra izango dena eta [...]