Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Gros

(Bideoa) Indianoene kaleko jaiak

Eguraldia lagun, giro ederra sortu du II. Kros Berdeak

Jabi Gereka omendu dute Grosen

Marruma elkartearen sortzaileetako bat izan zen; joan den urtarrilean hil zen. Grosen Jabi Gereka (Gros, 1953-2013) zena gogoan izan dute gaur. Bere senide eta lagunek, hainbat auzotarrekin batera, omenaldia egin diote Katalunia plazan. Konpromiso handiko pertsona izan zela azpimarratu dute ekitaldian: “auzoarekin, euskal presoekin, eta eraldaketa sozialekin”. Groseko auzo elkartean, LAB sindikatuan eta Marruma elkartean [...]

Yugoslaviari buruzko afari-solasaldia, Grosen

Groseko Tedone jatetxean afari-solasaldi berriak antolatu dituzte datozen asteetarako. Gai bat aukeratu eta mahaiaren bueltan jan eta edanez, gaia lantzen dute, iritzi eta ideia ezberdinak landuz. Gaur, asteazkena, Yugoslavia aukeratu dute. Aitor Saiz Lasherasek OTANek Yugoslaviari egindako erasoa (1999) aztertuko du. Yugoslaviako herritarren eta armadaren duintasuna, eta egin zuten defentsa, eta gertaera haiek gaur egungo [...]

Pertsona baten gorpua agertu da Zurriola hondartzan

Gaur goizeko 08:00etan, Zurriola hondartzan pertsona baten gorpua agertu da uretan. Ertzaintza bertan da, eta gorpua identifikatzeko lanak hasi dituzte.

Grosen ere jai giroan

Parte Zaharrean ez ezik beste auzo batzuetan ere ari dira Santo Tomas eguna ospatzen. Txofre plaza da festaren erdigunea; postuz betea dago. Kortxoenea gaztetxeko kideek eta Zurriola ikastolak jarri dute postua, besteak beste.  

Pintxo osasungarrien bigarren liburua aurkeztu dute Groseko ostalariek

Groseko osasun-zentroak eta bertako hainbat ostalarik duela bi urte abian jarri zuten Sukaldea eta Bihotza kanpainarekin jarraituz, sukaldaritza eta elikadura osasungarriari buruzko bigarren liburua aurkeztu dute gaur: Sukaldaritza osasungarria. Gozatu zainduz. Liburu berri honetan pintxoak egiteko berrogei errezetatik gora erakusten dira, eta errezeta bakoitzarekin batera, elikadura osasuntsurako hainbat aholku ematen dira. Eduardo Tamayo, Groseko osasun-zentroko [...]

Grosen, osasun arloko murrizketen aurka

Osasun arloko langileak murrizketen aurka protesta egiten ari dira. Ostiralero Groseko anbulategian kontzentrazio bat egiten ari dira. Auzoan zehar ‘Murrizketarik ez’ leloa daraman pankartarekin manifestazioa egin dute gaur. Ostiralero 13:00etan protesta egiten ari dira gizarte murrizketen aurka.

Grosen bozkatu du Odon Elorzak

Odon Elorzak Grosen eman du boza. Jendeak etengabe agurtu du alkate ohia, eta hautes mahaiaren bila ibili ostean, bere botoa eman du Elorzak. Arratsaldea alderdiaren egoitzan emango duela adierazi du, eta emaitzak egoitzan bertan jasoko dituela adierazi du.

Jon Albizuk eman du botoa Grosen

Jon Albizu Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasun sailetako zinegotziak Groseko Biterin eman berri du botoa.