Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur; horren harira, nerabeek aniztasun afektibo sexualaren inguruan dituzten jarrerei buruzko ikerketa aurkeztu du Gehituk. Homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an. Orduz geroztik Homofobiaren Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaurko egunez. Oraindik ere, LGTB –lesbiana, gay, transexual [...]
Etiketen Fitxategia | gehitu
Homosexualitatea gaixotasuntzat jotzen jarraitzea salatu du Gehituk
Homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuten 1990eko maiatzaren 17an. Orduz geroztik Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da data horretan. Bezperan, Gehituk eta Errespetuz elkarteek psikiatria eskuliburuetatik ere kanporatzea eskatu dute; eta oraindik ere, Espainiako Gotzain-konferentziak edo gizartean pisu handia duten hainbat erakundetako kideek halako baieztapenak egiten jarraitzea salatu dute. Halakoak baztertu eta gazteenei [...]
Bigarren Zinefesta egingo du Gehituk, larunbatean
Olatu Talka jaialdiaren barruan, Zinefesta egingo du Gehituk, etzi, Viktoria Eugenia Klubean, 22:30ean. Grease ikustera bertaratzen direnek ez dute zinema emanaldi arrunta izango. Filmean parte hartu ahal izango dute, protagonistekin batera dantza eta kantu eginez. Antolatzaileek Olivia Newton John eta John Travolta nahiz bestelako pertsonaiak bezala janztea proposatu dute; izan ere, mozorro onenentzat sariak izango [...]
Aniztasunaren berdintasuna
Sexu aniztasunaren aldeko eguna da bihar. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen alde egiten duten elkarteek ekimen ugari prestatu dituzte honen harira; nagusiena, iluntzean egingo duten manifestazioa. Lesbiana, gay, bisexual , transexual eta queer (LGTB) kolektiboen askapenerako eguna da bihar, eta hirian errotutako hainbat elkartek deituta kalera irtengo dira beste behin beraien eskubideak aldarrikatu eta [...]
Hiesaren lehen diagnosiaren 30. urtemugari eskainiko diote Visible jaialdia
Film laburrak, kontzertuak eta erakusketak antolatu dituzte Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexual kultura lantzen duen Donostiako bigarren jaialdian Iaz Viktoria Eugenia Antzokia lepo bete zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin. Haurrei familia eredu desberdinak daudela azaldu zieten pailazoek ‘Familiak milakolore’ ikuskizunean. Gehituren ustez, kultura gizartea eraldatzeko tresna izan daiteke, eta horregatik ekin zion iaz Visible [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Oiartzun posted an update 2 hours, 56 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 54 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 4 hours, 13 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 4 hours, 50 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 5 hours, 30 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…









