Etiketen Fitxategia | GBC

Lagun Aro GBCk galdu egin du Kanaria Handiaren aurka eta ACB Ligatik jaitsi da matematikoki
Lagun Aro GBCrentzat denboraldi gogorra izan da aurtengoa, eta jaitsierarekin bukatuko du. Kanaria Handiaren aurka jokatu du gaur, etxetik kanpo, eta taldeak dena eman duen arren, ezin izan du irabazi, eta 66-59 bukatu da lehia. Hala, oraindik ACB Endesa Liga bukatu ez den arren, Lagun Aro jaitsi egingo da, hori baita matematikek diotena. GBCk zonakako defentsa [...]

Obradoiroren aurka galduta, jaitsiera oso gertu du Lagun Arok (73-77)
Berdinduta ibili dira bi taldeak partidan zehar; bukaeran kanpokoek ez dute barkatu. Lagun Aro GBCk Obradoiroren aurka galdu du, une batzuetan partida eskuartean izan badu ere (73-77). Gaurko partida garratzitsua zuten etxekoek, izan ere, jaitsiera ekiditeko aukera gutxien artean ezinbestekoa zuen gaur irabaztea. Hala ere, Caja Laboralek Fuelabradari irabazi dionez, aukera txiki bat irekita du [...]
Porrot mingarria jaso du Lagun Arok Cajasolen aurka (75-77)
Sailkapen nagusian gaiztotu egin da Lagun Aroren egoera, azken aurreko postuan baita. Azken momentuan galdu du Lagun Arok Cajasolen aurkako partida irabazteko aukera. Eta gainera, Endesa Ligan ere azkeneko postuetan den taldearen aurka galdu du. Lagun Aro GBCk Fuenlabradak edo Blancos de Ruedasek baino hiru partida gehiago irabazi beharko ditu. Hau da, hiru garaipenera geratu [...]

Lagun Aro GBC jaitsiera postuetan da berriro ere
Derbi garrantzitsua zuen eskuartean Lagun Aro GBCk atzo arratsaldean. Izan ere, Caja Laboral Baskoniari irabazita, jaitsiera postuetatik kanpo jarraituko luke. Zoritxarrez, ordea, 88-80 galdu zuen Sito Alonsoren taldeak. Gainera, Fuenlabradak Valladoliden aurka 84-74 irabazi zuenez, berriro ere jaitsiera postuetara erori da Donostiako taldea. Zoritxarrekoa izaten ari da Lagun Aro GBCrentzat 2012-2013 denboraldia, eta badirudi ez [...]

Doblas eta Paunic zaleekin izan dira
Lagun Aro GBCko David Doblas eta Ivan Paunic jokalariak zaleekin izan dira gaur arratsaldean. Taldearen posterrak sinatu dituzte zaleentzako. Groseko Cenor dendan hartu dituzte taldearen jarraitzaileak, eta jende andana gerturatu da jokalariak agurtzera, eta sinadurak biltzera.
Aste Santua GBCrekin igarotzeko aukera dute haurrek
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek haurrentzako Aste Santurako ekimena antolatu du aurten ere, eta izen ematea zabalik dago. Astigarragako kiroldegian izango dute haurrek saskibaloi eskolak jasotzeko aukera, apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. Benjamin, alebin eta haur mailetako haurrei zuzendua dago, eta entrenamenduak goizez eta arratsaldez izango dira. Klubeko teknikari taldeak zuzenduko du kanpusa, eta Lagun Aro GBCko [...]

Hirugarren garaipena izan du Lagun Arok Murtziaren aurka (86-78)
Garaipen honek azken postuetatik ateratzeko itxaropena eusten du; hain zuzen, gaur Fuenlabradak galdu ezkero, zulotik aterako lirateke. Lagun Aro GBCk, UCAM Murtziaren aurka garaipena lortu du Illunben. Partida ez da erraza izan, baina azken bi zatietan buelta ematea lortu du etxeko taldeak. Hain zuzen ere, badu protagonista bat partidak, Xabier Salgado izan baita neurri handi [...]

Lagun Aro GBCren posterra klubaren bulegoan eskura daiteke
Eskuragarri jarri du Lagun Aro GBCk 2012-2013 denboraldiko poster ofiziala. Â Klubaren Anoetako bulegoan eskura daiteke dagoeneko. Larunbatean, Manresaren partida dela eta, Illunbeko dendan ere posterra hartzeko aukera izango dute zale eta bazkideek.

Lagun Arok bizkaitarren aurkako derbia galdu du (91-72)
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek sailkapenaren azken postuan jarraitzen du. Uxue Bilbao Basketen aurkako euskal derbia galdu baitu, 91-72, Bilbon. Partida berdindua izan da hasieran, eta atzetik joan den arren, alde txikiarekin jarraitu dio Donostiako taldeak Bilbokoari hirugarren laurdenera arte. Laugarren laurdenean, ordea, Sito Alonsoren taldeak ezin izan du gehiago, eta 19 puntuko aldearekin galdu du. [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Urtzi Urkizu posted an update 16 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 53 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 1 hour, 33 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update 3 hours, 6 minutes ago
Inaxio Perurenak ekainaren 9an egingo du ahalegina 303 kiloko harriarekin, ondo bidean Leitzan bertan, herritarren babesean. Otsailaren 10ean altxatu zuen 300 kilokoa; Leitzan orduan ere. Etxean altxaldi politak emanda dago jada 303koari.
-
esait mendi martxa uploaded a new picture: Ilso mendi tontorra 3 hours, 11 minutes ago
Zalla eta Gordexola udalerriek bat egiten dute berton….ESAITeko mendi martxara hurbilduko zaretenok bista ederraz gozatu ahalko dozue bertotik, eguraldia lagun badaukagu…









