Bertan dira hainbat hedabidetako kazetariak goizetik; argazkilari batzuk gaua ere egin dute kanpalekuan. Gero eta hurbilago ikusten den atxiloketak kazetarien presentzia uneorokoa egin du Bulebarreko Aske Gunean. Hainbat dira bertaratu diren komunikabideak, eta bideo eta argazki kamerak nonahi ageri dira. Azken orduetan, atxiloketa arratsaldean egingo duten zurrumurrua zabaldu da; horrek ere kazetarien presentzia igo du. [...]
Etiketen Fitxategia | gazte

Elkarretaratzea egin dute Artzain Onaren aurrean, ‘gazteria libre eta legala’ leloarekin
Jende andana bildu da Artzain Onaren elizaren aurrean,Torturarik ez. Euskal gazteria libre eta legala leloarekin. Ertzaintza inguruan izan da, baina normaltasunez egin dute protesta, Donostiako hamabost gazte auzipetuen aldeko oihuen artean.

Ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Elkarrek
Elkar argitaletxearen bosgarren ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da, eta xehetasunen berri emateko aurkezpena egin dute gaur goizean. Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea da helburua, eta horretarako, bi proposamen egin dituzte aurten ere. Batetik, 2008 eta 2003 urteen artean jaiotako haurrek marrazki bat egin beharko dute, Parke bakartia ipuina oinarri hartuta. Antton Kazabon idazle [...]
Bart Donostian auto istripuan hildako neska gaztea irundarra da
Gazte bat hil eta hiru zauritu egin ziren atzo Donostian, auto istripu batean. Istripua GI-20 errepidean gertatu zen, Anoeta Belodromotik gertu, eta Irunera bidean. Autoa errepidetik irten egin zen, eta zuhaitz baten kontra egin zuen. Ser irrati kateak plazaratu duenaren arabera, istripuan hildako gazteak 22 urte ditu eta donostiarra da. Gidariaren ondoko eserlekuan zegoen eserita, [...]
Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du hirian, bere 15. urtemuga ospatzeko
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan ariko da talde gaztea gaur, zuzenean Euskal Herriko Gazte Orkestra bere 15. urtemuga ospatzen ari da. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan, kontzertu berezia eskainiko du gaur bertan, 20:00etan. Zehazki, Igor Stravinskyren Petrushka balleta interpretatuko du orkestra gazteak. Zailtasunik handienetakoa duen progama sinfonikoetako bat da, eta [...]
Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere 15. urtemuga ospatuko du Miramonen
Euskal Herriko Gazte Orkestra bere 15. urtemuga ospatzen ari da. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan, kontzertu berezia eskainiko du bihar, 20:00etan. Zehazki, Igor Stravinskyren Petrushka balleta interpretatuko du orkestra gazteak. Zailtasunik handienetakoa duen programa sinfonikoetako bat da, eta aldi berean, ederrenetakoa. Juanjo Ocon donostiarra ariko da zuzendari lanetan. Donostiako kontzertuaz gain, [...]
‘Izarrak plazara’ gazteentzako talentu lehiaketa aurkeztu dute
Plazara Goaz Intxaurrondoko euskaltzaleen elkarteko kide Mikel Urdangarinek Izarrak plazara talentu lehiaketako nondik-norakoak azaldu ditu. Lehiaketa hilaren 18an egingo dute Intxaurrondo kultur etxean, eta 18 urte arteko gazteei zuzendua dago. Xede nagusiak gazteek ongi pasatzea eta euskarazko sormen artistikoa bultzatzea dira.
Zabalik dago Caritasen udako lanaldietan izena emateko epea
Urtero bezala, Caritas Gipuzkoak eta Espetxe Pastoraltzak, ADSIS fundazioaren laguntzarekin, gazteentzako udako lanaldiak antolatu dituzte. Caritasen lau zentrotan aritzea aukera dezakete partaideek: Aterpe, Aukera, Laguntza Etxea eta Betania. Hauetan, uztailaren 10etik 20ra egingo dute lan, 09:00etatik 15:00etara bitartean; Aukeranen kasuan izan ezik. Honetan, ordutegia laburragoa izango da, 09:00etatik 13:00etara. Martuteneko espetxeko lanaldia, berriz, uztailaren 21etik [...]
Zabalik da Kutxak antolatutako udako ekimenetarako izen ematea
Gaztetxoen Elkarteak, Eureka! museoak eta Ekoguneak 3 eta 18 urte artekoentzat jarduerak prestatu dituzte. Udalekuak, auzolandegiak, lantegiak… Kutxa Fundazioak udarako prestatutako jardueretan izena emateko epea abian da. Aisialdi ludikoa eta kulturala sustatzeko helburuz prestatu dituzten egitasmoen zerrenda atzo aurkeztu zuten Kutxa, Eureka! zientzia museoa eta Ekoguneko arduradunek. Guztira, 3 eta 18 urte arteko 35.000 lagunek [...]
Koldo Mitxelena Saria lehiaketara 1.712 lan aurkeztu dituzte
Sari banaketa igandean izango da, 12:00etan, Viktoria Eugenia antzokian Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketak edota ezagunagoa den Koldo Mitxelena Saria lehiaketak 23. urtea bete du eta sasoi betean jarraitzen duela nabarmendu du Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara ordezkariak. «Ereindako haziak fruitua eman du», dio. Aurten, 1.712 fruitu bildu ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta horietatik 18 [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Rugbya hondartzan
- Runtime
- 1:13
- Title
- Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 3 minutes ago
Cortina d’Ampezzora iristekotan daudenean, aldea nabarmen jaitsi da: 2.46. Cannondale ari da tropeletik tiraka. Ihesaldiak, okerrik ezean, Tre Croci ere ez du igaroko buruan.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 4 minutes ago
Sei aldiz bukatu da Giroko etaparen bat Tre Cime di Lavaredon, eta ondokoak izan ziren garaileak: Felice Gimondi (1967), Eddy Merckx (1968), Jose Manuel Fuente (1974), Beat Breu (1981), Luchio Herrera (1989) eta Ricardo Ricco (2007).
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 11 minutes ago
Dolomiten bihotzean, Dobiacco eta Cortina d’Ampezzo lotzen dituen errepidean barrena txirrindulariak. Elurra bazterretan. Helmugan, 2.304 metrora, behelainoa eta elurra.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 13 minutes ago
Giroko ‘tappone’-a behar zuenaren ibilbidea leundu behar izan dute antolatzaileek, elurra dela-eta. Halere, gogorrak dira etapako azkeneko 25 kilometroak. Tre Croci (8 kilometro, %7,3ko bataz bestekoa) eta Tre Cime di Lavaredo mitikoa kateatuko dituzte. Zazpi kilometro da luze eta %8ko bataz besteko pendiza dauka, baina azkeneko hiru kilometroak…
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 16 minutes ago
Arratsaldeon. Italiako Giroko 20. etapa jokatzen ari da, Silandro eta Tre Cime di Lavaredo artean (210 kilometro). Helmugarako 40 bat kilometro falta direnean, lau txirrindulari doaz ihes eginda: Ermeti (Androni), Brutt (Katuxa), Hansen (Lotto) eta Popovitx (Radioshack). Lau bat minutu kentzen dizkiote tropelari. Euskaltel ari da tiraka.










