Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | garraio

Errekalde eta Belartzara iristeko mikrobusa jarriko dute

Añorga Txiki pareko trenbidean egiten ari diren lanen ondorioz, autobusek ezingo dute asteburuan I-Nazionaletik Errekalde eta Belartzara iritsi. Hori dela eta, Donostiabusek mikrobus zerbitzua eskainiko du Errotaburu, Añorga, Errekalde eta Belartza lotzeko. Goizeko 7:00etatik 22:00etara ibiliko da.

Udan hasiko dira Herrera eta Altza artean trenbidea egiteko lanak

Udan ekingo die Eusko Trenbide Sareak Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanei. Trenbidea eta Altzako geltokia 2015erako amaitu nahi dituztela esan du Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Aurrekontua 34,5 milioi eurokoa da. Herrera eta Altza arteko zatiak kilometro pasatxoko luzera izango du, eta 830 metro tunel baten barrutik joango dira. Felix Iranzo pasealekuan egongo [...]

Linea bakoitzari buruzko liburuxka kaleratu dute

Autobusez ibiltzen ez diren herritarrek linea bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza izan dezaten, linea bakoitzari buruzko liburuxkak kaleratu dituzte. Guztira, 26 liburuxka prestatu dituzte eta haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia eskaintzen dute: linearen mapa, ordutegiak, geltoki nagusiak… 39.000 liburuxka argitaratu dituzte eta kultur etxe eta zenbait udal eraikinetan egongo dira eskuragarri.

Metroaren lanen erritmoa motelduko dute

 Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du Donostiako metroaren lanekin, eta «proiektuaren %25 gutxi gorabehera dagoeneko errealitate dela» azaldu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Krisi ekonomikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmoaren finantzaketan parte hartzeko esandako ezezkoak lanen erritmoa motelduko dutela jakinarazi du Garraio sailburuak.

Ia zazpi ordu eta gero, udalbatzarra bukatu egin da

Garraio azpiegiturak izan dituzte hizpide, besteak beste, gaur 13:00etan hasi den batzarrean. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak autobus geltokia eraikitzeko epemuga ezarri du; martxoa. Eta Bilduk Loiolako Erriberan autobus geltokia egiteko proiektuaren alde lanean jarraituko duela berretsi du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen atzo Altzako tren geltokiaren eta Herrera eta Altza arteko trenbide bikoizketaren lanen [...]