Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | futbologia

‘Koherentzia’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea Bai, badakit zer esango didazue. Ez dagokidala niri aste honetako Futbologia idaztea, Jon Odriozolaren txanda dela eta berari dagokiola denboraldi honetako azken etxafuegoari sua ematea. Zoritxarrez, Jon lesionatu egin zaigu –bide batez, dena bere onera etortzea opa diogu– eta zelaia utzi behar izan du. Misterrak aulkira begiratu du han Xabi Vazquez [...]

‘Egunak eta irratiak’

Xabier Vazquez, Realzalea Albiste on bat hurrengo bi partidetarako: ez dira astelehenean izango! (Beno, auskalo…). Eskerrak, ze astelehenetako Cuatroko partida hauek ez digute azken aldian zorte on handirik eman. Gainera esatari horiek jasatea ez da edozeini opa diodan atsekabea. Azken bi jardunaldietan behintzat talde guztiek batera jokatuko dute eta irratiak lehengo xarma berreskuratuko du, batetik telebistak [...]

‘Logura, ametsak eta geneak’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

‘Xalbadorrak’

Xabier Vazquez, realzalea. Dena poz dena algara izan genuen igande gauean Anoetan. Batez ere Agirretxek gol puska hori sartu zuenean. Xabi Prietoren penaltiekin nahikoa ez eta antza Agirretxe ere halako odol-hozkeriak egiten hasi zaigu. Kale egin izan balu belarriak ondo berotuko zizkioten usurbildarrari. Zentzu guztietan. Baina Agirretxeri nabari zaio konfidantzaz dagoela. Badakizue, ondo ateraz gero [...]

‘Sinatu’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. “Que vienen los vascos!” izan ohi da Nafarroako ultra eskuindarrek euren jarraitzaileak mobilizatzeko erabiltzen duten gerra-oihua. Edozertarako balio dezake oihu horrek, hala abortuaren kontra jotzeko nola Javieradako parte hartzaileei adorea emateko, eta zer esanik ez, nafar guztion ondarea den linguae navarrorum-aren “alde” egiteko. Ez genekiena zera zen, Sadarreko jarraitzaileen artean ere [...]

‘Asteburuak’

Jon Odriozola, Kazetaria Igandean jende asko ikusi nuen irribarretsu. Eguraldi kaskarreko egun askoren ondoren eguzkiak ederki poztu zuen bat baino gehiago. Ez zen arrazoi bakarra izan. Eguerdian Realak Vallecasen jokatu zuen –ia etxean bezala– eta Fofo pailazoaren hiribideko zelaian lorturiko emaitzak, bat baino gehiago majo alaitu zuen. Tabernetan, sagardoa –edo auskalo zer– eta pintxoak, dantzan [...]

’3.000 zorion’

Xabier Vazquez, realzalea. Aukera nuen artikulu baikor-baikor eta animoso bat egiteko, 3.000 gol eta 3.000 pozei buruz hitz egin, gure historioaz jardun eta aurrean dugun etorkizun oparoaz aritzeko. Baina onartuko didazue zerbait idazteko aspergarri samarra dela. Gainera, idazten hasi naizen honetan poz-pozik nengoen Valentzia etxean berdinketarekin amaitzear baitzegoen, baina hara non bigarren zatiko 47. minutuan [...]

‘Griezmann eta 15 gehiago’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Denboraldiko lehenengo Futbologian “Griezmann eta 10 gehiago” idatzi nuen. Izan ere, irailean Antoine zen, nire ustez, forma aldetik ondoen zegoena. Selekziorik gabeko udak on egin zion mutilari eta bikain hasi zuen denboraldia, hain bikain non iruditu baitzitzaidan Antoine zela denetan beharrezkoena. Handik gutxira, baina, dena okertu zen. Frantziako selekzioko beste lau [...]

‘Oraina’

Jon Odriozola, kazetaria. Gozatu dezagun uneaz. Zergatik? Jada, badirelako batzuk, ezkortasunean murgildurik, datorren urtean pentsatzen ari direnak. Hau da, ea Realak talderik izango ote duen hiru lehiaketetan goiari eusteko (Ligan, Kopan eta Europan). Oraindik liga amaitzeko hamaika partida falta dira-eta! Baina… oraindik ez dute ezer lortu eta! Barkatu. Nahastu egin naiz. Zerbait handia lortu dute. [...]

‘Aspaldiko!’

Xabier Vazquez, realzalea. Gogoan izango duzue agian Aspaldiko izeneko saioarekin Antton Urrusolo  ETBra itzuli zenekoa. Egun, etxe berean Bisitaria izeneko saio bat ere bada. Guk aste honetan izan genuen bisitariak aspaldiko gauzak ekarri zizkigun. Bisitari gaiztoa dugu Betis, ez da Etxaniz modukoa zure etxera botila bat opari etortzen denetakoa. (Etxanizek gero 4 husten dizkizu, baina [...]