Ostirala, 2014-12-19

Etiketen Fitxategia | futbol

Kontxako futbol txapelketa, 2009

Kontxako Futbol Txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean

Donostiako bosgarren eta seigarren mailako haurrak lehian aritu dira orain arte, eta larunbatean txapeldunak zeintzuk diren erabakiko dute.  Donostiako hainbat eskoletako haurrak lehian aritu dira denboraldi guztian zehar, Kontxako Futbol Txapelketan. Onenek bukaerara arte iristea lortu dute, eta asteburu honetan bertan jokatuko dituzte finalak. Hala, larunbatean, 11:30ean hasiko dira partidak jokatzen. Lehenengo lagunartekoak jokatuko dituzte, [...]

Martuteneko futbol zelaia, belar aldaketa

Martuteneko futbol zelaiko belarra aldatzen ari dira

Udalak aurreratu zuen moduan, Martuteneko futbol zelaia berritzen hasi dira aste honetan. Belar artifiziala “oso egoera txarrean” zegoela zioten, eta ondorioz, hori kendu eta belar berria jartzen ari dira hainbat langileren artean.  Bide batez, ureztapen sistema ere aldatzeko asmoa dute, eta hilabete bukaerarako lanekin bukatzea aurreikusi dute. Martutene Kirol Elkarteak kudeatzen du zelaia, baina hiriko futbol [...]

Lehen Mailako futbol Ligako egutegiaren zozketa bihar egingo dute

Realak bihar jakingo du zein aurkari eta noiz izango dituen aurrez aurre 2013-2014 denboraldiko Lehen Mailako Ligan. Izan ere, Las Rozaseko Futbolaren Hirian, Madrilen, Espainiako Futbol Federazioaren Batzar Orokorra egingo dute bihar, eta bertan, egutegiaren zozketa ofiziala egingo dute. Bestetik, abuztuaren 9an jakingo du talde txuri-urdinak Txapeldunen Ligako atariko kanporaketan zein izango duen aurkari. Suitzako [...]

Donosti Cup 2013, Anoeta

Ehundaka haur parte hartzen ari dira Donosti Cup futbol txapelketan

Donosti Cup abiatu da gaur goizean bertan. Aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo gauean Anoetan, eta gaur futbol partidak jokatzen hasi dira, hiriko zein inguruko herrietako zelaietan. Guztira, 23 herrialde ingurutatik hurbildutako 8.000 neska-mutil inguru batuko dira Donostian, eta 400 talde baino gehiagotan banatuta arituko dira baloiaren atzetik korrika. Partidak goiz eta arratsaldez jokatuko dituzte larunbatera [...]

400 talde baino gehiagok jokatuko dute Donosti Cup txapelketa, uztailaren 1etik 6ra

Donostiako udaran dagoeneko klasiko bihurtu den Donosti Cup aurkeztu dute gaur eguerdian. Bertan, txapelketaren arduradunak eta babesleak eta udaleko ordezkariak egon dira. Hainbat herrialdeetako gaztetxoak biltzen dituen futbol txapelketa izaten da, eta aurten, uztailaren 1etik 6ra jokatuko dute. Zehazki, igandean, ekainaren 30ean, 22:00etan, txapelketaren aurkezpena egingo dute, Anoeta estadioan. Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, hasiko dira [...]

Azken hiru partidetarako eskaintza berezia egin du Realak

Realaren bigarren itzuliak zale txuri-urdinen artean sortu duen grina eta ilusioa ikusita, klubak eskaintza berezia jarri du Anoetako azken hiru partidetarako. Hala, datozen etxeko hiru lehietarako bono berezi bat salmentan jarri dute, hau da, Valentzia, Granada eta Real Madrilen aurkako partidak ikusteko. Azken batean, realzaleek Anoeta betetzea nahi du klubak. Hiru partidetarako balioko duen bonoa lortzeko [...]

“Ekainaren 23an gure joko zelaia zabaltzera goaz”

Euskal Herriko emakumeen selekzioari babesa eman diote hainbat ezagunek, manifestu baten bidez Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida bat jokatuko du aurten, historian lehen aldiz. Ekainaren 23an izango da lehia, 16:30ean, eta Eslovakia izango da aurkaria. Donostiak gainera partida berezi hori jasotzearen zortea izango du, Anoetan jokatuko baitute. Dagoneko euskal gizartearen babesa jasotzen ari da [...]

Parte Zaharreko txapelketetarako izen ematea zabalik dago

Herria Elkarteak esku pilota, pala, futbol eta mus txapelketak antolatu ditu aurten ere Antxon Tolosaren oroimenez, Parte Zaharreko Herria Elkarteak urtero hainbat txapelketa antolatzen ditu; futbol, esku pilota eta pala txapelketak hain zuzen ere, baita mus lehiaketa ere. Aurten, ekainaren 25etik uztailaren 8ra izango dira lehiak, eta guztietan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada, ekainaren [...]

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida Donostian jokatuko dute

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida ekainaren 23an jokatuko da Donostian, Anoeta futbol zelaian, 16:30ean. Datozen egunetan emango dute taldeetako deialdien berri. Goizetik jaia izango da hirian, izan ere, 10:30etik aurrera kale animazioa izango da Anoeta kanpoaldean. Gainera, euskal jokoen txapelketa, pailazoen ikuskizuna eta musika emanaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Ondoren, 20:30ak arte iraungo du festak.