Manifestazioa egingo dute bihar, Kontseiluak deituta; 17:00etan irtengo da Anoeta estadiotik Bihar euskaraz bizitzearen nahia aldarrikatuko duen manifestazioa egingo dute. Martxa 17:00etan irtengo da Anoeta estadiotik, eta Bulebarrean amaituko da. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak agerraldia egin zuen atzo, manifestaziora azken aldiz deitu, xehetasunak eman eta egindako kanpaina baloratzeko: «Larunbatean, euskaraz bizi nahi dugula esatera goaz», [...]
Etiketen Fitxategia | euskaraz bizi nahi dut
Euskaraz bizi nahi duten herritarrei dei egin diete larunbateko manifestazioan parte hartzera
Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Anoetatik Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko bazkideek agerraldia egin dute, Donostian larunbatean egingo den manifestazioaren inguruko azken xehetasunak emateko.Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi du euskaraz bizi nahi dutela esatera doazela: “Gu ere nahi horretan harro agertuko gara, eta gero eta gehiago garela adieraziko dugu”. Bilbaoren ustez “aldaketa garaia” da, eta aldaketa [...]
Ehun ekimen baino gehiago egingo dituzte Euskararen Eguna ospatzeko
Hiriko hamairu gunetan antolatu dituzte egitasmoak, eta asteburuan egingo dituzte hainbat Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hirian zehar antolatu dituzten hainbat ekimen azaldu zituzten atzo, auzo elkarte, eragile zein udal ordezkariek. Aurten, gainera, inoiz baino auzo gehiagok hartu dute parte egitaraua osatzen; zehazki, hamairuk. Ia gehienek, abenduaren 3ko ospakizun eta aldarrikapen eguna asteburura aurreratu dute. [...]
Euskararen Nazioarteko Egunerako egitasmoak aurkeztu dituzte
Inoiz baino auzo eta herri gehiagok hartu dute parte aurtengo egitaraua osatzen Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari da, eta jada astebururako antolatu dituzten ekimenak azaldu dituzte auzo elkarte zein udal ordezkariek. Aurten gainera, inoiz baino auzo gehiagok hartu dute parte egitaraua osatzen; 100 ekintza baino gehiago antolatu dituzte. “Oso pozgarria da, Donostia osoak [...]
Euskaraz bizitzearen harrotasuna korrika erakusteko aukera
‘Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan, Kontseilua herri lasterketak prestatzen ari da 60 bat herritan. Hauen bidez, euskararen aldeko apustua egin dutenak elkartuko dituzte, irailaren 22an. “Bada uste bat dioena, txinatar guztiek batera salto egingo balute lurraren errotazioan eragingo luketela. Euskaldunok ez dugu lurraren errotazioan eragin nahi, baina euskaraz bizitzeko helburu edo nahi sendoa dugu”, [...]
Egiako euskaltzaleen lip duba
Joan den larunbatean egiatarrek Egia Euskaraz Eguna ospatu zuten. Euskaraz bizi nahi dut lelopean hainbat jarduera egin zituzten egun osoan zehar. Auzotar guztien artean, gainera, lip dub jendetsua egin zuten. Egiako parketik abiatuta auzoan barrena grabatu zuten hainbat euskaltzaleren laguntzarekin.
Euskaraz bizi nahi dutelako
Kontseilua Euskal Herriko euskalgintzari ari zaio ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamika azaltzen; lehen aurkezpenetako bat Parte Zaharrean egin dute. Kontseiluak eta Batzenek areto dotorea aukeratu dute xede dotorerako; hau da, Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren aurkezpen mintegia egiteko. Abuztuaren 31 kaleko Doctor Camino liburutegian, Maite Indak azaldu zizkien hizkuntzaren normalizazioan eragiteko ekimen berriaren nondik norakoak [...]
Kontseiluak ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamika aurkeztu dio Donostiako euskalgintzari
Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ekimena aurkeztu dio Donostiako eta inguruko euskalgintzako ordezkariei eta banakoei, Parte Zaharreko Doctor Camino liburutegian gaur arratsaldean egindako bileran. Bagera, AEK eta euskararekin zerikusia duten beste hainbat eragileetako kideak izan dira Kontseiluaren azalpenak entzuten. Kontseiluaren izenean, Maite Indak euskararen normalizazioan izandako garapena, eta etorkizunerako erronkak mahai gainean jarro ditu ere. [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 2 minutes ago
Mourinho eta Guardiola. Biak gabe geratu da Espainiako Liga. Ekarpen aberatsa izan da biena. Psikologia nola lantzen duten aztertu genuen bere garaian Aritz Olagoi kirol psikologoarekin: http://futbolmamia.com/pep-guardiola-eta-jose-mourinho-lidergo-ereduak/
-
Amagoia Mujika posted an update 1 hour, 3 minutes ago
Afganistanen ”krimen moralengatik” espetxeratzen dituzten emakume eta nesken kopuruak %50 egin zuen gora iaz, HRW-ek salatu duenez. Etxetik alde egitea edo bikotekidea ez den beste norbaitekin sexu harremanak izatea delitutzat jotzen dute auzitegiek. http://www.hrw.org/news/2013/05/21/afghanistan-surge-women-jailed-moral-crimes
-
Aitor Manterola posted an update in the group Kirola eta euskara 1 hour, 46 minutes ago
Bloga ere sortu dugu ikastaroari buruzko informazioa emateko. Hementxe: http://kirolaetaeuskara.wordpress.com/
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 13 minutes ago
Girotik kanpo, Denis Mentxov errusiar iruindarrak erretiroa hartzea erabaki du, lesioak tarteko. Atzo gauza bera jakinarazi zuen Levi Leipheimer estatubatuarrak ere.
-









