Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | euskara

Itxaso Martin donostiarrak irabazi du euskarazko Zilarrezko Euskadi Saria

Itxaso Martin donostiarraren ‘Ni Vera’ eta Lluis Llachen ‘Memorias de unos ojos pintados’ eleberriak saritu ditu Gipuzkoako liburugile elkarteak. Andoni Arantzegi elkarteko arduradunak eman du sarituen berri. Aurreko urteetan Liburu Egunean ale gehien saltzen zituen liburuaren egileak eskuratzen zuen saria. Aurten, ordea, liburugileek beraiek hautatu dituzte. “Ez dira gehien saldu diren liburuak. Baina saritu nahi [...]

Auzoko ekimenaren bigarren saioa egingo dute Intxaurrondon

Asteazken arratsaldeetarako egin dute hitzordua Intxaurrondoko Ipar Haizea elkartean. Bagera elkarteak Auzoko ekimena jarri du abian, eta euskaraz ikasi nahi duen edonork bertan izango du aukera. Euskaraz ikasteko gainera, auzotar euskaldunak izango dituzte lagun. Joan den asteazkenean hasi ziren ekimenarekin, eta gaurkoa bigarren saioa izango da. Gogotsu hasi dira, izan ere, lehen saioan 20 bat [...]

“Euskaldunak izateko motibazioa kulturak ekar lezake”

“Ez da irakasleen mugimendu bat, ikastetxean mugitzen diren eragile guztiena da”

Bidea marrazten hasi dira hiriko euskaltzaleak

Elkarrizketa filosofikoa, Urrats euskaltegian

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, elkarrizketa filosofikoen saio berri bat egingo dute gaur, astelehena, Amarako Urrats Euskaltegian. Saioa 19:00etan hasiko da. Ordu eta erdiz Ilustrazioa eta Politikaren inguruko gaiak aztertu eta haien inguruan hitz egingo dute. Horretan laguntzeko, Pentsamendu eta sentimenduaren arteko antzekotasuna edo lotura, Garcia Calvoren testuak, eta Sokratesen jarrera eta argudiatzea (Kriton) hartuko dituzte [...]

Auzoz auzo ibilbide ederra egin du Korrikak hirian

18. Korrikak irudi politak utzi ditu

Korrika, oinez edo bizikletaz, hainbat eta hainbat donostiarrek parte hartu dute 18. Korrikan. Korrikak Donostian utzitako irudi politenak bildu ditu IRUTXULOKO HITZAk irudi galeria batean.  

Korrika iritsi aurretik, giro ederra izan da Donostian

Korrikak aurrera egin du Donostia atzean utzita

Bidebietan egin ditu Donostiako azken metroak 18. Korrikak. Euskararen lasterketak ez du etenik, ordea, eta aurrera doa azken gauari denbora irabaziz. Bihar amaituko da 18. Korrika Baionan. Babes zabala jaso du Korrikak Donostian, eta Erdialdeko kaleetan bildu den jendetzarik ez bada izan ere auzoetan, oso harrera ona egin diote. Guztira 58 kilometro egin ditu euskararen [...]