Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | euskara

Egurialdiari beldurrik gabe, Mintzodromoa egin dute

Anoeta estadioaren inguruan bildu dira hainbat lagun; Olatu Talkaren barruan kokatu dute ekimena. Mintzodromo berezia egin dute gaur. Izan ere, Olatu Talkaren barruan bildu baitira hainbat lagun, euskaraz mintzatzeko asmoz. Goizean euria egin badu ere, atertu bezain laster, kalean egitera ausartu dira. Hamarnaka lagunek egin dute topo, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekimenean. Kasu honetan [...]

Kultura eta Euskara zinegotzi Sampedro izango da eta Ogasunekoa Burutaran

Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoriak aholkularitza lanetan jarraituko dute udal gobernuarekin lanean. Udal gobernuak jakinarazi du, Kultura, Euskara eta Ogasuneko sailen ardurak Naiara Sampedro eta Nekane Burutaranen ardura izango direla. Hala, orain arte Berdintasun, Gazteria eta Migrazioko zinegotzi zen Sampedrok, Kultura eta Euskara hartuko ditu bere gain. Bestalde, Giza Baliabideetako eta Herri Babeseko zinegotzi Burutaranek, [...]

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina bat hasi dute Intxaurrondon

Auzoan 56 establezimendutan euskara badakite; horietatik 20tan oso ondo. Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak solasaldia antolatu du merkataritzan euskara erabilzera bultzatzeko egitasmoaren berri emateko. Egun auzoan euskararen erabilera hirian baina pixka bat baxuagoa da, hain zuzen, 2006ko datuek intxaurrondotarren %37 euskalduna dela diote. Lehenik, udaleko euskara zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendik, udaletik aurrera daramatzaten ekimenen berri [...]

Euskal hiztunen mapa egin dute Intxaurrondon

Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak, auzoko euskal hiztunen mapa osatu du. Euskaraz hitz egin ahal den denda, taberna, eta zerbitzuen zerrenda bat osatu dute bizilagunen laguntzaz. Denboralditxo batez Intxaurrondoko bizilagunek beren inguruko eremu euskaldunak ezagutarazi dizkie elkarteari galdetegi baten bidez. Galdetegi horretan denda, taberna edo zerbitzuaren izena, helbidea, eta langile euskaldunen kopurua zehaztu dituzte. Horrela, [...]

‘Eszena musikala genero ikuspegitik’ mahai-ingurua, bertan behera

Mahai-inguruaren ordez, ‘Emarock’ dokumentala emango dute. Bihar mahai-inguru bat zegoen programatuta Koldo Mitxelenan: Eszena musikala genero ikuspegitik. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta gaur bertan jakinarazi du “antolakuntzatik kanpoko dauden arazo batzuk direla medio” bertan behera utzi behar izan dutela. Mahai-ingurua ez dute egingo, baina haren ordez Emarock: Iragana, Oraina eta geroa dokumentala [...]

Kirola eta euskara, Deustuko Unibertsitatean

Bihar, asteazkena, Kirola eta euskara izeneko mahai ingurua egingo da Euskal Kultur Mintegiak antolatuta. Kirol munduarekin eta euskararekin lotura estua duten gonbidatuek hartuko dute parte: Libe Altuna, Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria, Mikel Astarloza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia, Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria, eta Atsegin Odriozola, Zumaiako Telmo Deun nesken arraun taldeko kidea. Mahai-ingurua Deustuko Unibertsitateko [...]

Mari Jose Azurmendi: “Garrantzitsuena falta zaigu. Gure berezko estatua izatea”

’2013, donostiarren suntsiketak darrai’

Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

Gaztezulok festa ikusgarria egin du Alderdi Ederren

Umeak euskaraz aritzeko Parketarrak ekimena egingo dute gaur Parte Zaharrean