Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak, auzoko euskal hiztunen mapa osatu du. Euskaraz hitz egin ahal den denda, taberna, eta zerbitzuen zerrenda bat osatu dute bizilagunen laguntzaz. Denboralditxo batez Intxaurrondoko bizilagunek beren inguruko eremu euskaldunak ezagutarazi dizkie elkarteari galdetegi baten bidez. Galdetegi horretan denda, taberna edo zerbitzuaren izena, helbidea, eta langile euskaldunen kopurua zehaztu dituzte. Horrela, [...]
Etiketen Fitxategia | euskara
‘Eszena musikala genero ikuspegitik’ mahai-ingurua, bertan behera
Mahai-inguruaren ordez, ‘Emarock’ dokumentala emango dute. Bihar mahai-inguru bat zegoen programatuta Koldo Mitxelenan: Eszena musikala genero ikuspegitik. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta gaur bertan jakinarazi du “antolakuntzatik kanpoko dauden arazo batzuk direla medio” bertan behera utzi behar izan dutela. Mahai-ingurua ez dute egingo, baina haren ordez Emarock: Iragana, Oraina eta geroa dokumentala [...]
Kirola eta euskara, Deustuko Unibertsitatean
Bihar, asteazkena, Kirola eta euskara izeneko mahai ingurua egingo da Euskal Kultur Mintegiak antolatuta. Kirol munduarekin eta euskararekin lotura estua duten gonbidatuek hartuko dute parte: Libe Altuna, Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria, Mikel Astarloza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia, Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria, eta Atsegin Odriozola, Zumaiako Telmo Deun nesken arraun taldeko kidea. Mahai-ingurua Deustuko Unibertsitateko [...]
’2013, donostiarren suntsiketak darrai’
Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

Oporretan Euskaraz udalekuetako izen ematea ostegunean zabalduko dute
Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan maiatzaren 9tik 15era arte izena eman ahal izango da. Izena ematea Internet bidez egin daiteke Euskaraz.net edo Donostia.org helbideetan, eta 10:00etatik 17:30era Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Konstituzio plazan. 2013ko udaleku irekietan 2002tik 2008ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haurrek har dezakete parte. Taldeak, [...]
Informatikari euskaldunen IX. Bilkuran izen emateko aukera dago oraindik
Asteazkenean, maiatzaren 8an egingo dute Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura, Donostian, eta 240 adituk parte hartuko dute bertan. UEUren Informatika Sailak antolatu du ekimena, eta Miramongo Teknologia Elkartegian egingo dute. Asteazkenean, gizartean telefonoek duten eragina eta hauen inguruan sortu diren aplikazioak eta smartphonen mundua izango dira aztergai bilkuran. Izena ematea doakoa da eta gaur, maiatzaren 6a, [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 39 minutes ago
Beñat Intxausti (Movistar) bederatzigarren dago, Nibalirekiko 8.36ra, eta Samuel Sanchez (Euskaltel) hamargarren, 9.34ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 40 minutes ago
Harrigarriak dira jada sailkapen nagusiko aldeak. Vincenzo Nibalirekiko (Astana) 4.02ra dago Cadel Evans; 4.12ra Rigoberto Uran (Sky); 5.14ra Michele Scarponi (Lampre)…
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 56 minutes ago
Nibalirentzat etapa eta Giroa: 44.29. Samuel Sanchez bigarrenari 58 segundo atera dizkio. Harrigarria.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 56 minutes ago
Oso saio txarra Evansek: 47.05.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 58 minutes ago
Azken kilometroan sartuta, Evans harrapatzeko zorian dago Nibali. Italiarrak irabaziko du kronoigoera, Samuel Sanchezen aurretik.









