Ostirala, 2014-08-29

Etiketen Fitxategia | espetxe

Zubietako «makrokartzelaren» kontra egiteko bat egin dute hainbat elkartek

Espetxea mantentzeko urtean 30 milioi euro gastatu beharko lituzketela kalkulatu dute Salhaketa elkarteko bozeramaile Cesar Manzanosek argi dio: «Zubietan ezer eraikitzearen kontra gaude». Salhaketarekin batera, Arrats elkarteak, Kartzela Pastorala Taldeak, Loiolaetxeak eta beste hainbat eragilek Zubietan eraiki nahi duten «makrokartzelaren» aurka egiteko bat egin dute eta zigor penalen bat bete behar duten herritarrentzat beste irtenbideren [...]

Zubietan kartzela egiteko hitzarmena beteko dutela agindu dute erakundeek

Eman beharreko pausoak zehazteko batzordea eratuko dute SIEPek, Espetxe Erakundeak eta udalak  Aurreko astean Espainiako Gobernuak Zubietako kartzelaren proiektua atzeratzeko zuen asmoaren berri eman zuten. Espainiako Gobernuaren eta kartzelak kudeatzen dituen Espetxe Erakundearen asmoak zeintzuk diren ezagutzeko, Juan Karlos Izagirre alkateak, Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak eta David Rebollo Hirigintza saileko zuzendariak bilera egin zuten [...]

Martutenetik Palentziara eraman dute Mikel Vargas

 Mikel Vargas preso amaratarra Palentziako La Moraleja espetxera eraman dutela jakinarazi du Donostiako Egin Dezagun Bidea ekimenak. Bi urteko espetxe zigorra du betetzeko eta iazko urriaz geroztik zegoen Martuteneko kartzelan. Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Martutenetik eraman eta gau bat Burgoseko espetxean pasa eta gero, larunbatean iritsi zen Palentziako espetxera, Amaratik 330 kilometrora.

Espainiako Espetxe Erakundearen zuzendariak Zubietako kartzelaren egitasmoa mantsotu egingo dutela baieztatu dio alkateari

Angel Yuste Espainiako Espetxe Erakundearen zuzendariak egitasmoarekin duten konpromisoari eutsiko diotela adierazi dio Juan Karlos Izagirreri, baina kartzelaren eraikuntza geldotu egingo dutela. Donostiako Udalak ohar batean adierazi duenez Juan Karlos Izagirre alkateak telefonoz hitz egin du Angel Yuste Espainiako Espetxe Erakundearen zuzendariarekin eta honek baieztatu dio Zubietako kartzela egiteko proiektua atzeratu egingo dela. Lanen lizitazioa [...]

Bi urteko espetxe zigorra jarri diote emakume bati, senarrari labankada bat emateagatik

Emakumezko bati bi urteko kartzela zigorra ezarri diote, senarri bizkarretik laban bat sartzeagatik. Donostian gertatu zen erasoa, 2011ko maiatzaren 16an. Epaiaren arabera, emakumezkoaren erasoak hiru zentimetroko zauria eragin zion gizonari, eta hamar egun behar izan zituen sendatzeko. Erasoaren unean emakumezkoak “antsitate handia eta ezaugarri kliniko depresiboak” zituen, epaian jaso dutenez. Erasotzaileak ezin izango du bi urteren epean [...]

Presoek kartzela zigorra etxetik hurbil betetzeko eskatu du Frantziako Asanblada Nazionalak

Korsikako Sauveur Gandolfi-Scheit diputatuak presoek kartzela zigorra etxetik gertu betetzeko legegaia bultzatu du; eta Frantziako Asanblada Nazionalak onartu egin zuen atzo. Diputatu guztiek onartu zuten Gandolfi Scheiten legegaia, Front de Gauche alderdiko bi ordezkarik izan ezik; haiek ez zuten bozkarik eman. Frantziako Asanbladan euskal presoak hurbiltzeko eskatu zuen Baionako alkate Jean Grenetek: “Euskal Herrian hasitako [...]