Osteguna, 2013-06-20

Etiketen Fitxategia | Eslovakia

Eslovakia eta Euskal Herriko selekzioak Aquariumen izan dira

Aquariumera bisita egin dute Eslovakiako eta Euskal Herriko selekzioek. Bi taldeak Donostiako museoan izan dira bihar Anoetan jokatuko duten partidaren bezperan. Vicente Zaragueta presidenteak eta Esther Irigaray zuzendariak zorterik onena opa diete  bi selekzioei.

Eslovakiako jokalariak gaur iritsiko dira

18:00ak aldera Loiuko aireportura helduko dira Eslovakiako selekzioari gaur egingo diote harrera. Arratsaldean, 18:00ak aldera helduko dira Loiuko aireportura. Ondoren, Astigarragako Petritegi sagardotegira eramango dituzte, sagardoa dastatu eta museoa bisita dezaten. Euskal Herriko selekzioaren aurkako partida larunbatean izango da, Anoetan.

“Ekainaren 23an gure joko zelaia zabaltzera goaz”

Euskal Herriko emakumeen selekzioari babesa eman diote hainbat ezagunek, manifestu baten bidez Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida bat jokatuko du aurten, historian lehen aldiz. Ekainaren 23an izango da lehia, 16:30ean, eta Eslovakia izango da aurkaria. Donostiak gainera partida berezi hori jasotzearen zortea izango du, Anoetan jokatuko baitute. Dagoneko euskal gizartearen babesa jasotzen ari da [...]

Kirol, kultur eta euskalgintzako hainbat lagunek babesa eman diote Euskal Herria-Eslovakia partidari

Bittor Alkiza futbolari ohia, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria eta Jon Apezetxea pilotaria izan dira, besteak beste Lehen aldiz, Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida bat jokatuko du. Ekainaren 23an izango da lehia, 16:30ean, Eslovakiaren aurka, eta Anoeta izango da eszenatokia. Kirol, kultur eta euskalgintzako hainbat lagunek bat egin dute gaur Anoetan, partidari babesa emateko. [...]

Realeko zazpi jokalari izango dira Eslovakiaren aurkako partidan

Realeko zazpi jokalarik hartuko dute parte datorren ekainaren 23an Anoeta Estadioan jokatuko den Euskal Herria eta Eslovakiaren arteko nazioarteko neurketan. Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi hautatzaileek gaur eman duten deialdian zazpi jokalari txuri urdin agertzen dira: Esti Aizpurua, Ane Bergara, Aintzane Encinas, Ainara Herrero, Maite Lizaso, Larraitz Lucas eta Maialen Zelaia izango dira Realaren ordezkari [...]

Penaltia bota nahi al diozu Asier Riesgori?

Ekainaren 23an Euskal Herria eta Eslovakiako emakumeen selekzioek Anoetan jokatuko duten partidaren atsedenaldian, Asier Riesgori penaltia botatzeko aukera izango dute zaleek. Hamaikagara.com webgunean izena eman behar da parte hartzeko.

Futbol partida bat baino gehiago

http://youtu.be/Faaa7Xq3QOM Euskal Herriko emakumezkoen selekzioak historiako lehen partida jokatuko du Anoetan, ekainaren 23an, Eslovakiaren kontra Hamaika gara lelopean festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte hurrengo ekainaren 23an, Euskal Herriko emakumezkoen selekzioaren lehen partidan. Partidaren harira, eta giroa berotzen hasteko, spot labur bat egin dute. Realeko zenbait jokalarik parte hartu dute: Aintzane Enzisok, Maialen Zelaiak, Larraitz Lucasek [...]

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida Donostian jokatuko dute

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida ekainaren 23an jokatuko da Donostian, Anoeta futbol zelaian, 16:30ean. Datozen egunetan emango dute taldeetako deialdien berri. Goizetik jaia izango da hirian, izan ere, 10:30etik aurrera kale animazioa izango da Anoeta kanpoaldean. Gainera, euskal jokoen txapelketa, pailazoen ikuskizuna eta musika emanaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Ondoren, 20:30ak arte iraungo du festak.