Tropa aliatuek Donostia erre zutela 200 urte igaro dira, baita donostiarrek hiria berreraiki zutenetik ere. Hainbat ekimenen bidez, 1813ko gertakariak gogora ekartzen ari dira bigarren mendeurrenarekin bat eginez, eta horietako bat aurkeztu dute goizean Loiolan. Zehazki, ‘Hirutxulon bizi 1813′ erakusketa zabaldu dute Loiola kultur etxean, duela 200 urteko hiria eta herritarrak nolakoak ziren azaltzen duen [...]
Etiketen Fitxategia | Erakusketa

Harrijasotzaileen eta harriaren inguruko erakusketa zabalduko dute bihar San Telmo Museoan
Harrijasotzaileen historia eta harriak Euskal Herriarekin duen lotura jaso dute San Telmo Museoko Harrijasotzaile. Harriaren indarra erakusketan. Argazkiak eta harriak dira erakusketaren muina, baita ikus-entzunezko bat ere. Goizean erakusketaren nondik norakoen berri eman dute Nerea Txapartegi udaleko Kultur ordezkariak, Patxi Jauregi Harria-Herria taldeko kideak eta Agurtzane Garai San Telmo Museoko teknikariak. “Izenak eta izanak bat [...]

Pertsona gorren mugei buruzko erakusketa bat jarri dute Deustuko Unibertsitatean
Hamalau marrazkiren bitartez pertsona gorrek egunero egunero topatzen dituzten hamaika oztopo islatzen dira Deustuko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean jarri duten erakusketan. Gainditzen, pertsona gorren eskubide eta beharren aldeko elkarteak antolatu du erakusketa, eta Julian Rodriguez (Sagues, 1963) arduratzen da marrazkiak nahi duenari erakusteaz. Jon Balentziaga eskultore gorrak egindako marrazkiak dira, baina pertsona gor guztien egoera islatzen [...]

Espazio publikoan eragiteko deia egin nahi du François Chastenet arkitektoak
Arkitektura & idazketa: Dokumentalak & proiektuak izeneko erakusketa zabaldu dute Okendo kultur etxean. François Chastanetek hirietako idazketaren inguruan egindako begirada islatzen du erakusketak. Chastanet arkitekto eta tipografo frantsesa da, eta bere lehen erakusketa monografikoarekin iritsi da Donostiara. Azken batean, herritarrek espazio publikoan eragitea da bere nahia, eta horretarako, bidea ematen die. Idatzizko lengoaia eta arkitekturaren [...]

‘Oinarrizko formak’ izeneko erakusketa zabalduko du Eduardo Vidartek Ekain arte galerian
Oinarrizko formak izeneko erakusketa zabalduko dute etzi, Parte Zaharreko Ekain arte galerian. Eduardo Vidarte eibartarrak egindako argazkiek osatzen dute erakusketa, baina argazkiak baino gehiago, koadro abstraktoak dirudite. Zehazki, Fuerteventura irlako argazkiek osatzen dute erakusketa; airetik paisaiari egindako argazkiak dira, hegazkin txiki batetik egindakoak. Guztira 16 koadro jarriko ditu erakusgai Vidartek, horietako zortzi formatu handikoak eta beste zortzi [...]

Esther Ferrer artista donostiarrak ‘performance’ bat eskainiko du bihar
Esther Ferrer artista donostiarrak performance bat egingo du Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusta aretoan, bihar, 19:30ean. Amable Ariasen Kaosari eta zoriari forma erakusketaren baitan egingo du arte ekintza. Zehazki, Intimo y personal izena du 1975etik Ferrerrek egiten duten ikuskizunak, eta norberaren gorputza eta besteena neurtzean datza. Gorputz bakarrak eta desberdinak; publizitateak eta modak erakusten dizkiguten gizonezko eta [...]

Gizakiaren eboluzioan komunikazioak izan duen eragina aztertu dute ‘Bazen behin… Mintzamena’ erakusketan
Giza komunikazioaren historia aztertu eta azaltzen du Bazen behin… Mintzamena erakusketak. Komunikazioak gizakiaren eboluzioan izandako eragina ahalik eta era adierazgarrienean eta interaktiboenean jaso dute. La Caixaren gizarte ekintzak antolatu du erakusketa, Donostiako Udalaren laguntzarekin, eta bihar bertan zabalduko dute. Komunikabideentzako aurkezpena egin dute gaur eguerdian, eta erakusketan bertan azalpenak eman dituzte Naiara Sampedro zinegotziak, eta La Caixako Itziar Egañak [...]

Alvaro Ledesmaren ‘Humano Materea’ erakusketa
Maiatzaren 19a arte izango da zabalik erakusketa, Kutxa Boulevard aretoan. Burdina, soka, ikatza, imanak… Askotariko materiala erabili ohi du Alvaro Ledesmak (Donostia, 1975). Argazkigilaritzarekin, pinturarekin eta bideogintzarekin lotutako proiektuetan ere parte hartu du; baita musika ikuskizunetan ere. Kutxa Boulevard aretoan ‘Humano Materea’ erakusketa aurkeztu du. Izenburuak artistak lan egiten duen eremu mugikor hori iradokitzen du. [...]

’200 urte geroago’ izeneko erakusketa osatu dute Ceinproko ikasleek
Ceinproko ikasleek gogor lan egin dute aurten ere, eta erakusketa bat osatu dute Anoetako Ernest Lluch kultur etxean, azken urteotako ohiturari jarraituz. Donostiak 1813an jasandako erreketa eta ondorengo berrerairakuntza dira 200 urte geroago izeneko erakusketaren gai nagusiak, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Gainera, erakusketa Giza Eskubideen Zinemaldiaren barnean kokatu dute, garaiko giza eskubideen urraketak [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 14 minutes ago
Txapeldunen Ligako biharko finalaz aritu gara Naxari Altunarekin Futbolmamia TBn: http://futbolmamia.com/futbola-aletzen-txapeldunen-ligako-finalaren-atarikoa-naxari-altunarekin/
-
Jon Fernandez posted an update 10 hours, 34 minutes ago
Lehia parekatuta egon da UGT-Euskadiren kongresuan. Botoen %55,65 jasota irabazi du Arzak.
-
Jon Fernandez posted an update 10 hours, 47 minutes ago
Raul Arza aukeratu dute UGT-Euskadiko idazkari nagusi. Pilar Collantes izan da Barakaldon egindako kongresuko galtzailea. Iragarritakoa baino ia bi ordu beranduago eman dute irabazlearen izena, zenbaketan arazoak izan direla-eta
-
Jon Fernandez posted an update 15 hours, 5 minutes ago
Ekintzaileen lege berriarekin, Espainiako zorretan bi milioi eurotik gora inbertitzen duten atzerritarrei egoiliar baimena emango die Madrilek, eta baita 500.000 eurotik gorako etxea erosten duten atzerritarrei ere.
-
Jon Fernandez posted an update 15 hours, 12 minutes ago
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du ekintzaileentzako lege berria. Besteak beste, aurrerantzean ekintzaileek ez diote zorrei euren ohiko etxearekin erantzun behar izango, eta BEZa faktura kobratutakoan ordaindu ahal izango dute. Baina autonomoen elkarteek gehiago eskatu diote Madrili: finantzazioaren eta kredituaren iturria zabaltzeko, eta…










